Datozen asteotan, Kontuen Ganberak bi txosten ezagutaraziko ditu. Batetik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kudeaketa, 2015etik 2019ra arteko datuekin. Bestetik, Nafarroako Gobernuaren ordainketa telematikoa aztertzen duena.
Kontuen Ganberak emaniko datuen arabera, 7.500 lan kontratu egin ditu, gehienak Erizaintzan.
Nafarroako Gobernuak 253 milioi gastatu ditu Covid-19 aurre egiteko
Nafarroako Kontuen Ganberak Melidako Udalaren kudeaketari buruzko hiru kontu aztertu ditu: Territorio visón izeneko programa, erabilera anitzetako eraikinaren kontratazioa eta Diario de Navarra Fundazioarekin eginiko hitzarmena, “Elkartasun erronka” ekimena bultzatzeko.
Txostena Udaleko osoko bilkurak eskatu zuen, 2019ko abuztuan.
Kontuen Ganberak ontzat ematen du hiru espedienteren kudeaketa, diru publikoaren araudiak eskatzen dituen baldintzak bete direlako. Salbuespen bat dago erabilera anitzetako eraikinean, espedienterik gabeko lan gehigarri bat egin delako.
Nafarroako Kontuen Ganberak Menpekotasun Legearen ordainketei buruzko txostena egin du. Lanaren helburua da aurreko txostenetan eginiko gomendioak zenbateraino bete diren aztertzea. Menpekotasunari loturiko kudeaketa Pertsonen Garapen eta Autonomiarako Nafar Agentziaren ardura da. Agentzia hori Eskubide Sozialen Departamentuko erakunde autonomoa da.
Jose Maria Fernandez Pirla, Espainiako Kontuen Epaitegiko lehendakari ohia pasa den astean hil zen, 96 urte zituela. Fernandez Pirla Madrilgo Complutenseko katedraduna zen. 1982tik 1988ra, Espainiako Kontu Epaitegia zuzendu zuen. Kargua hartu zuen urtean berean hasi zen lanean Kontuen Ganbera, Estatuko lehen kontu epaitegi autonomikoa. Kontuen Ganberak harreman estua izan zuen Pirlarekin. 1983an Kontuen Ganbera ezagutarazteko jardunaldiak egin ziren, garai hartako punta puntako adituekin. Fernandez Pirlak ere parte hartu zuen.
Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Javier Vidorreta NUPko Gizarte Kontseiluko buruarekin elkartu da. Kontuen Ganberaren egoitzan eginiko bileraren helburua zen elkarri informazio ematea, erakunde bakoitzaren zeregin eta etorkizuneko helburuez. Bileran kolaborazio bideak ere aztertu dira, bereziki prestakuntza arloan. Presidenteek ez ezik, bi erakundeetako idazkariek ere parte hartu dute eguerdiko bileran: Jose Luis Ezkerro Kontuen Ganberakoa eta Santiago Iraburu NUPeko Gizarte Kontseilukoa.
Amaitu dira Ansoleaga karrikako pabimentazio lanak. Txukun gelkditu da gure eraikinaren ingurua. Pena bakarra: ikasle eta bestelako taldeen bisitak bertan behera utzi behar izan ditugula. Pandemia amaiturik hasiko dira berriro.
Estatuko kontu erakundeetako ordezkariek bilera egjin dute gaur goizean, guztien intereseko gai batzuk aztertzeko. Hasteko, erakunde guztiak egiten ari diren pare bat gairen jarraipena: mendekotasun legea eta unibertsitate publikoetako kontabilitate analitikoa. Covd-19ren kudeaketari buruz bakoitzak egitekoa duena ere aztertu da. Eta pandemia hizpide harturik, kontu erakundeek duten erronka ere azpimarratu da. Izan ere, Europak zein gainerako erakundeek krisiari aurre egiteko emanen duten diruaren erabilpena aztertzeko ardura dute.
Kontuen Ganberak aurtengo lan programa onartu du. 2021eko lan zerrendak hamar txosten biltzen ditu. Foru Administrazioari dagokionez, lau txosten daude: kontu orokorrak; itzalpeko ordainsariaren bidez emaniko lanak (Bideko eta Pirinioetako Autobideak eta Nafarroako Ubideko zona ureztagarriak); Gobernuak Tracasa Instrumental empresari eginiko enkarguak; eta Miguel Servet Fundazioa.
Toki administrazio arloan, Iruñeko Udalaren kontuak aztertuko dira, eta bi txosten orokor ere eginen dira: udal administrazioari buruzkoa eta kontu-hartzaileek arkezturiko erreparoak.
Kontuen Ganberak udaletako kontu-hartzaileek 2018an eta 2019an eginiko erreparoei buruzko txostena argitaratu du.
2018an, 34 udal kontu-hartzailek 159 erreparo aurkeztu zituzten. 2019an, 168 erreparo aurkeztu ziren, 27 udal entitatetako kontu-hartzaileek eginak. Bi urteetan, erreparoen zenbatekoa 4,8 milioikoa izan zen.
Aipatzekoa da erreparo gehienak bost toki entitatetako kontu-hartzaileek aurkeztu zituztela.
