Kontuen Ganberak Nafarroako Zirkuitoaren errentamenduari buruzko txostena argitaratu du. Fiskalizazioa Parlamentuak eskatu zuen, EH Bildu taldeak bultzatuta.
Erakundeak gaiaz egiten duen bigarren txostena da. 2010ean egin zuen lehenbizikoan kritiko izan zen Gobernuak SPRIN sozietate publikoaren bidez egin zuen operazioarekin. Izan ere, Gobernua enpresari batek bultzatutako proiektuan sartu zen, arrazoia inolako dokumentutan oinarritu gabe. Proiektua bera ez zegoen ongi zehaztua, eta horren froga da azpiegituraren tamaina aldatzen joan zela.
Nafarroako Kontuen Ganberak heldu den urteko lan-programa onartu du. Horren arabera, 30 txosten eginen ditu, Foru Administrazioaz eta toki entitateez.
Foru Administrazioari dagokionez, Osasunbideko lehen arretako langileriaren kontratazioa aztertuko du, eta itxaron zerrenden kudeaketa ere. Hezkuntzan irakasleen lanpostuen aukeraketa eta laguntza berezia behar duten ikasleei ematen zaien laguntza sistemaren kudeaketa.
Nafarroako Kontuen Ganberak toki administrazioari buruzko txostena kaleratu du. Bertan, udal, kontzeju eta gainerako udal erakundeen egoera orokorra aztertzen da.
Iazko hasieran, 702 toki entitate zeuden Nafarroan: 272 udal, 346 kontzeju, 62 mankomunitate eta 22 udal elkarte.
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertuko da bihar, abenduak 22, iazko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Olaetxearen agerraldia eguerdiko 12:15ean hasiko da.
Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalari buruzko txostena argitaratu du. Bertan, udalaren kontuak eta finantza egoera aztertu ditu.
Udalak 210 milioi gastatu zituen iaz, eta 227 bildu. Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %3 handitu ziren eta diru-sarrerak, berriz, %5.
Gastuetan nagusia langileria da: 104 milioi. Ohiko ondasunetan 69 milioi gastatu ziren, eta inbertsioetan 13.
Kontuen Ganberak Nafarroako kontu orokorrei buruzko txostena kaleratu du. Bertan, Foru Administrazioaren 2020ko finantza egoera islatzen da.
Iaz, Nafarroako Gobernuak 4.600 milioi gastatu zituen. Diru-sarrerak 4.700 eurokoak izan ziren. Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %4 igo ziren (191 milioi) eta diru-sarrerak, berriz, %7 (315 milioi). Gastuaren igoera zorraren bidez heldu da, Gobernua zorpetu delako. Izan ere, zerga bidezko diru-sarrerak %7 jaitsi dira. Hori guztia Covid-19aren ondorioa da.
Kontuen Ganberak Gobernuaren ordainketa telematikoa aztertu du
Nafarroako Kontuen Ganberak Gobernuaren ordainketa telematikoaren sistema aztertu du. Txostenak azken hiru urteotako kudeaketa du oinarri.
Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Sarajevora joan da, Eurorai-ren mintegian parte hartzera. Bileraren helburua da Europako herrialdeetako kontu epaitegien balioa eta etekinak aztertzea, bereziki Covid-19ak sorturiko egoeran. Mintegiaren antolaketan bosnia eta Herzegovinako Auditoretza-bulegoak ere parte hartzen du.
Gaur Eurorai-ren zuzendaritza taldea bilduko da. Bihar, berriz, mintegia eginen da.
Juan Carlos Pikabea artista lesakarra bisitan etorri zaigu gaur Kontuen Ganberara. Gure etxea erakutsi diogu, eta erakundeak dituen zereginez ere mintzatu gara. Gure egoitzatik metro gutxira, Kale Nagusiko Kondestable aretoan, Pikabearen Bidaso, bida so erakusketa dago ikusgai. Bertan lesakarraren 70 margo-lan daude, gehienak Nafarroako eta inguruko lurraldeetako paisaiak. Erretratu batzuk ere ikus daitezke. Erakusketa berean Fernando Lesagibelen eskultur-lanak daude ikusgai.
Azken urte eta erdian, Covid-19aren pandemiaren ondorioz, Kontuen Ganberan ez dugu bisita gidaturik egin. Gaur berreskuratu dugu ohitura, egoera normaltzen hasia den seinale. Leongo El Bierzotik etorritako talde bat jaso dugu. Bisita berezia izan da. Batetik,.urte eta erdiko etenaldiaren ondotik lehena zelako. Bestetik, bisitarien artean Helio Robleda gure lehendakari ohia zegoelako. Lagun taldea asteburu pasa etorri da Nafarroara, Robleda gidari. Eta, jakina, ikusi beharrekoen artean Robledak 2010etik 2016ra zuzendu zuen erakundearen egoitza zegoen.