Nafarroako Kontuen Ganberak 500 eta 2.000 biztanle arteko udalei buruzko txostena kaleratu du. Txostenak udalen finantza-egoera aztertzeaz gain, kudeaketa arazo nagusiak ere aipatzen ditu.
Txostenak dioenez, 63 dira aipaturiko biztanleria duten udalak, gehienak estellerrian eta ipar mendebaldean kokatuak. Guztira 63.700 biztanle dituzte, biztanleriaren %10. Bataz beste 1.000 biztanle dituzte.
Nafarroako Kontuen Ganberak maiatzaren 22ko hauteskundeetan Parlamentuan ordezkaritzarik lortu zuten alderdi eta koalizioek aurkezturiko kontabilitatea aztertu du. Behin kontu horiek azterturik, Kontuen Ganberak alderdi eta koalizio bakoitzari dagokion diru-laguntza emateko, kentzeko edo gutxitzeko agindua eman dezake.
Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluaren kontuei buruzko txostena kaleratu du. Bertan aurrekontu kitapena, finantza-egoera eta legezkotasuna aztertzen dira.
Nafarroako Kontuen Ganberak Gobernuak enpresa, familia eta irabazi asmorik gabeko erakundeei emaniko transferentziei buruzko txostena kaleratu du. Datuak 2010ekoak dira.
Txostenak dioenez, Gobernuak 4.300 milioi gastatu zituen eta horren erdia transferentziak eta diru-laguntzetara bideratu zen. Horiek guztiak ia mila aurrekontu-sailetan daude banaturik.
Nafarroako Kontuen Ganberak sozietate zergaren kudeaketari buruzko txostena kaleratru du. Txostenak 2008tik 2010era arteko epea aztertu du, aitorpen-kopuruaren bilakaera, kuotak eta kenketak kontuan hartuz.
Krisi ekonomikoaren eragina nabarmena izan da sozietate zergaren bilakaeran. Izan ere, 2008an 352 milioi bildu ziren bitartean, 2010ean 212 milioira jaitsi zen. Onura fiskalei dagokienez, 2007an izan zuten goreneko maila (188 milioi) eta geroztik behera egiten hasi ziren. 2010ean 103 milioikoa izan ziren.
Nafarroako Kontuen Ganberak Osasunbideak ordainduriko aparteko orduei buruzko txostena kaleratu du
Nafarroako Kontuen Ganberak Osasunbideak 2005etik 2010era ordaindu zituen ordu gehigarriei buruzko txostena kaleratuk du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, Ezker Batuaren ekimenaren ondorioz.
Txostenak dioenez, ordu gehigarriak Osasunbideak itxaro-zerrendak gutxitzeko hartu zituen neurrietakoa da. Beste neurriak langileriaren kontratazioa eta ospitale pribatuekiko itunak izan ziren.
Nafarroako Comptos Ganberak Urdazubiko Udalari buruzko txostena kaleratu du. Urdazubiko Udalak berak eskaturiko txostenak hiru aztergai nagusi ditu: 2009ko kontu orokorra, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.
Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Urdazubiko Udalak 3,9 milioi gastatu zituen 2009ko ekitaldian. Gastuen zati nagusia (3,2 milioi) inbertsioak izan ziren. Diru-sarrerak, berriz, 4 milioikoak izan ziren eta kapital trasnferentziei esker lortu zen gehiena: 3,2 milioi.
