Skip to main content
Nafarroako toki sektorea (2010)

Nafarroako Kontuen Ganberak toki sektoreari buruzko txosten orokorra plazaratu du, Nafarroako udal eta gainerako toki erakundeen egoera aztertzeko. Datuak 2010ekoak dira.

Txostenaren arabera, Nafarroan 707 toki entitate daude: 272 udal, 351 kontzeju, 66 mankomunitate eta 18 elkarte. Zenbateko honi toki erakundeek sorturiko 136 enpresa, fundazio eta partzuergoak gehitu behar zaizkio.

Toki sektorearen diru-sarrerak 953 milioikoak izan ziren, %50 transferentzien bidez lortuak, Aurreko urteko datuekin alderatuz, diru-sarrerak %14 murriztu ziren.

Etxe babestuen moduluari buruzkoa (2005-2012)

Nafarroako Kontuen Ganberak etxe babestuen moduluari buruzko txostena kaleratu du. Txostenaren helburua zen moduluaren eboluzioa aztertzea eta merkatu-kostuen araberakoa ote den jakitea. Eskaera Ezkerra talde parlamentarioak egin zuen.

Nafarroako Gobernuak finkatzen duen moduluak etxebizitza babestuaren gehienezko prezioa markatzen du. Txostenak gogoratzen duenez, 2004an 931 euroko modulua onartu zen (metro koadroko), aurrekoa %14 igoz. Aurtengoa 1.246 eurokoa da, eta horrek esan nahi du zortzi urteotan %34 igo dela.

Nafar langile publikoen soldata murrizketari buruzkoa

Nafarroako Kontuen Ganberak sektore publikoan eginiko soldata murrizketari buruzko txostena plazaratu du. Aipaturiko murrizketa foru lege baten bidez onartu zen, espainiar gobernuak 2010eko maiatzean krisiari aurre egiteko harturiko ez ohiko neurriak Nafarroan ere indarrean jartzeko.

Tuterako Udala (2010)

Nafarroako Kontuen Ganberak Tuterako Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Azken hau enpresa publika bihurtu zen iaz.

Txostenak emaniko datuen arabera, iazko gastuak 45 milioikoak izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 57 milioi.

Burlatako Udala (2011)

Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan, 2011ko kontu orokorra aztertzen da, eta baita legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera ere.

Txostenak dioenez, Burlatako Udalak 18,2 milioi gastatu eta 26 bildu zituen. Dena den, egin beharreko doikuntzak eginak, superabita 800.000 eurokoa izan zen.

Nafarroako Kontseilua (2011)

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluaren kontuei buruzko txostena kaleratu du. Bertan aurrekontu kitapena, finantza-egoera eta legezkotasuna aztertzen dira.

Tafallako Udala (2010)
Nafarroako Comptos Ganberak Tafallako Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.
Garesko Udala (2010)

Nafarroako Kontuen Ganberak Garesko Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostena udalaren osoko bilkurak eskatu zuen.

Garesko Udalak bi erakunde autonomo zituen 2010ean: Musika eta Lurzoru Patronatuak, eta azken honen menpeko enpresa bat. Dena den, 2010ean berean Udalak bi erakundeak desegitea erabaki zuen. Bien diru-kontuak, eta batez ere Udalak bietan eginiko diru-sarrera argitzeko, fiskalizazio sakonagoa egin izan da.

Subscribe to