
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Berriak

Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sanchez Tabernero gurean izan da gaur, Kontuen Ganberako topaketetan hizlari. Horren helburua da Nafarroako politika, gizarte eta kultur arloko pertsonaiak gure egoitzara ekarri eta solasaldi bat egitea, pertsonaia ez ezik ordezkatzen duten instituzioen berri ere jasotzeko. Sanchez Tabernerok, besteak beste, Unibertsitatearen erronkez, unibertsitate irakaskuntzaren oraina eta geroaz, eta kazetaritzaren egoeraz hitz egin du. Aipatzekoa da Nafarroako Unibertsitateak, egun gutxi barru, Madrilgo klinika zabalduko duela.

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Madrilen elkartu ziren atzo, toki administrazioaren kontrolaren koordinazioaz mintzatzeko. Bileran udalen kontu emate prozesua hobetzeko sistema informatiko berriaz ere ezagutu zuten. Kontuen Ganberaren ordezkaria Asun Olaetxea lehendakaria izan zen.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbideko talde bat Kontuen Ganberara etorri da bisitari. Egoitzako leku nagusiak ikusi ondoren, Kontuen Ganberaren historia eta egungo egoeraz informazioa eman diegu. Bisita amaitzeko Kontuen Ganberaren berri ematen duen bideoa ikusi dute.
Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da bihar, Ultzamako biometanizazio plantaz eratu den batzordearen aitzinean. Batzordea Kontuen Ganberak gaiaz argitaratu zuen txostena ezagututa eratu zen. Olaetxearena lehen agerraldia da. Goizeko 9etan dago iragarrita.
Kontuen Ganberan kontratazio publikoa izan dugu aztergai gaur goizean eginiko prestakuntza saioan. Hizlaria Javier Vazquez Matilla izan da, abokatua eta kontratazio publikoan aditua (Europar Batzordean gaiaz arduratzen den aditu taldeko kidea dugu). Kontrata motak aztertzeaz gain, oraingo foru legeaz mintzatu da, eta baita Europako direktibek eta foru lege berriak eskar ditzaketen eskakizunez. Esleipen-irizpideak ere aztertu ditu, eta kontratazio publikoaren erginkortasuna bermatzeko neurri zehatzak.
Datorren asteazkenean, Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertuko da. Agerraldian Kontuen Ganberak berriki argitaratu duen txosten bat azalduko du: Nafarroako Ospitale Guneko botiken kudeaketa, hain zuzen. Bilera goizeko 9:30etan hasiko da.
Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak Ultzamako plantari buruzko ikerketa batzordeak eskaturiko zirriborroak ez bidaltzeko arrazoiak azaldu ditu gaur goizean Parlamentuan, batzordekideen aitzinean egin duen agerraldian. Olaetxeak berak eta Luis Ordoki legelariburuak azaldu dutenez, Kontuen Ganberaren iritzia behin betiko txostenak islatzen du, ez txostena egiteko erabili diren dokumentu edo zirriborroek. Hortaz, instituzioak ez du dokumentazio hori bidali behar, baina prest dago batzordearekin lanean segitzeko, edozein azalpen edo informazio gehigarri eskainiz.
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da irailaren 8an, Ultzamako biometanizazio plantaren afera argitzeko sortu den batzordearen aitzinean. Agerraldiaren helburua da batzordeak berak Kontuen Ganberari eskatu dion dokumentazioa ez emateko argudioak azaltzea. Eskaturiko dokumentuaak dira, besteak beste, plangintza memoria eta lanaren zirriborroa. Asun Olaetxearen agerraldia goizeko 9:30etan hasiko da.
Nafarroako Parlamentuko talde politiko guztiek, aho batez, Kontuen Ganberaren aldeko adierazpen instituzionala onartu dute gaur, Mahai eta Eledunen Batzordearen bileran. Adierazpena Madrilgo Kontuen Auzitegiak Gobernuaren kontuak fiskalizatzeko egin duen saioaren ondorioa da. Madrilgo instituzioak, pasa den martxoan, informazio ekonomikoa eskatu zion Aranburu Ogasun kontseilariari txosten bat egiteko. Aranburuk ezezkoa eman zuen, lan hori Kontuen Ganberari dagokiola argudiatuz.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, uko egin dio Madrilgo Kontu Auzitegiak eskaturiko informazioa emateari. Estatuko Kontu Auzitegiak, pasa den martxoan, aurrekontu egonkortasun eta finantza irakunkortasunari loturiko informazioa eskatu zion Nafarroako Gobernuari. Gobernuak, ordea, ez zion informaziorik bidali, Nafarroako kontu publikoen kontrola Kontuen Ganberari dagokiola argudiatuta.