Skip to main content

ASOCEX

Berriak

La Cámara de Comptos impulsa estudios sobre indicadores y costes de servicios municipales
Comptos Ganberak udal zerbitzuen adierazle eta kostuen gaineko azterketa bultzatu nahi du

Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidentea, udal nagusietako, Gobernuko Toki Administrazio Departamentuko eta Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkariekin elkartu da. Bileraren xedea da udal zerbitzu batzuei buruzko azterketa egitea, adierazle eta kostuak lortzeko. Helio Robledak karguaz jabetu eta beherala esan zuen udal administrazioen eraginkortasuna hobetzeko ezinbestekoa zela kostuen gaineko azterketak bultzatzea. 

Helio Robleda, unibertsitateen kudeaketa sistema aldatzearen alde

Nafarroako Comptos Ganberako presidenteak unibertsitate publikoen kontrolari buruzko jardunaldien itxierako hitzaldia eskaini du. Granadako Unibertsitateak antolaturiko jardunaldietan unibertsitaten kudeaketa sistema aldatzeko beharra azpimarrtu du.

Helio Robledak Los Arcoseko zirkuitoari buruzko azalpenak eman ditu Parlamentuan

Helio Robleda Parlamentuko Ekonomia Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, Los Arcoseko Zirkuitoari buruzko txostena azaltzeko. 

Robledak azaldu duenez, proiektua enrpesa pribatu batek bultzatu zuen. Foru Administrazioak hasieran enpresaren %5 baizik ez bazuen ere, akzioen %95aren jabe bihurtu zen. Aurretik, ordea, lanen esleipena egina zegoen. Artean enpresa pribatua izanik, ezin zaio aplikatu kontratazio publikoaren legea.

José Antonio Gonzalo, presidente del ICAC: "La auditoría corre el riesgo de desaparecer si no demuestra su interés social"
Jose Antonio Gonzalo, ICACeko presidentea: "Auditorearen bezeroa gizartea da"

José Antonio Gonzalo Kontuen Auditorretzaren Institutuko presidenteak azaldu duenez, auditoreek interes publiko handiko lana egiten dute, "benetako bezeroa ez baita kontratatu dituen enpresa, gizarte osoa baizik". Haren ustetan, oraindik badira funtsezko ideia hori barneratu ez duten profesionalak. "Auditoretza egun batetik bestera desager liteke, baldin eta gizarte osoaren intereseko zeregina dela erakusteko gauza ez bagara".

Auditoriaren lege berria, aztergai Comptos Ganberen eskutik

Nafarroako Comptos Ganberak kontuen auditoriari buruzko lege berria aztertuko du etzi Iruñean eginen duen jardunaldian.

Urte hasieran indarrean sartuko den legeak eragin handia izanen du auditoreengan, sektore publiko zein pribatuan. 150 auditorek parte hartuko dute etziko hitzaldian, Nafarroan legeaz antolaturiko lehenbizikoa.

Jardunaldia INAPek Nabarreria karrikan duen aretoan eginen da, arratsaldeko 5etan hasita.

Helio Robledak Maspalomaseko nazioarteko jardunaldietan parte hartu du

Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidenteak Maspalomaseko (Canariar irlak) nazioarteko auditoriari buruzko jardunaldietan parte hartu du. Estatuko eta Ameriketako beste zenbait kontu epaitegitako arduradunekin batera mahai-inguru batean parte hartu du, diru publikoaren kontrolaz bere iritzia emateko. Halaber, Helio Robledak kontu epaitegien datozen urteotako erronkak azpimarratu ditu. Haren ustetan, diru publikoaren kudeaketan legezkotasuna errespetatzeaz gain, eraginkortasuna ere neurtu behar da. Hori da, Robledaren iritziz, etorkizuneko erronka nagusia.

Helio Robledak Iruñea, Tutera eta Toki sektoreari buruzko txostenak azaldu ditu Parlamentuan

Comptos Ganberako Presidentea Parlamentuko Toki Administrazio Batzordearen aitzinean agertu da gaur, erakundeak berriki aurkezturiko hiru txostenen berri emateko: Iruñea, Tutera eta Toki Sektorearen txosten orokorra. Iruñeari dagokionez, oraindik bete gabe dauden gomendioak azpimarratu ditu, batez ere barne kontrol eta langileriari dagozkionak. Bestalde, Robledak Sanferminetako zentroak bidegarritasun plan egokiagoa behar duela azpimarratu du. Tuterako txostena aurkeztean, udalaren finantza egoera zaila nabarmendu du, eta baita inbertsioen planifikazio desegokia ere.

Finantza-egoeren baterakuntzari buruzko mintegia

Nafarroako Comptos Ganberako auditore eta teknikoek balantze-egoeren baterakuntzari buruzko mintegi batean parte hartu dute azken egunetan. Vicente Condor Zaragozako Ekonomia katedraduna izan da hizlaria.Baterakuntzaren oinarrizko kontu eta arauak azaltzeaz gain, hainbat erakunde eta enpresaren adibideak ere erakutsi ditu.

Helio Robledak Osasunbideak San Juan de Dios ospitalearekin duen itunari buruzko txostena Parlamentuan aurkeztu du

Helio Robleda Comptos Ganberako presidentea Parlamentuaren Osasun batzordean agertu da gaur, Osasunbideak San Juan de Dios ospitalearekin duen itunari buruzko txostena aurkezteko. Robledak azaldu duenez, itunaren gastua 16,4 milioikoa izan zen 2008an, aurreko urtean baino %23 gehiago. Ospital pribatura desbideraturiko gaixo gehienak Nafarroako Ospitaletik eta Bideko Ama ospitaletik eraman zituzten, hiru osasun arazori aurre egiteko: barne medikuntza, garrantzi handiriko gabeko operazioak eta zainketa aringarria.

Subscribe to Noticias