Skip to main content
2022ko Nafarroako Kontseiluaren Kontuak

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2022ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira. 

Desgaitasuna duten pertsonei laguntza emateko nafar fundazio publikoa

Nafarroako Kontuen Ganberak Fundapa fundazio publikoari buruzko txostena argitaratu du.

Fundaparen helburua da pertsona ezinduei laguntzea, epaileak hala agintzen duenean. Laguntza mota bikoitza da: epaitegien aurrean defentsa egitea eta ondasunen administrazioa. Fundazioak pertsona ezinduen arreta, prebentzioa, errehabilitazioa, laneratze eta prestakuntza ere bultzatzen ditu.

Valtierrako Udalaren 2021eko kontu orokorra

Kontuen Ganberak Valtierrako Udalaren 2021eko kontuak aztertu ditu. Horrez gain, legezkotasunaz ere iritzia eman du, langilerian zein kontratazio administratiboan.

2021ean, Valtierrako Udalak 4,1 milioi gastatu eta 4 milioi bildu zituen. Aurrekontu emaitza doitua  positiboa da 363.000 euroan. Gastuetan bi dira nagusi: ondasun eta zerbitzuen gastu arruntak eta langileria: 1,4 milioi eta 1,2 milioi, hurrenez hurren. Inbertsioetan 700.000 euro gastatu ziren. 

Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana ezartzeko Foru Komunitateko Administrazioak harturiko neurriak

Kontuen Ganberak Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilentzia Plana ezartzeko Gobernuak hartu dituen neurriak aztertu ditu. Planak bidea ematen du pandemiaren eragina gainditzeko Europak ematen dituen funtsak hartzeko.

Europar Batasuna, estrategia horri jarraituz, 750.000 milioiko diru-laguntza emanen die batasuneko kideei, Next Generation funtsen bidez.

Hurrengo txostenak: Next Generation diru-funtsen kudeaketa, Fundapa eta Valtierrako Udala la provisión de apoyos a personas con discapacidad y Ayuntamiento de Valtierra

Aste honetan, Kontuen Ganberak hiru txosten argitaratuko ditu, honako gai hauei buruz: Next generation diru-funtsen kudeaketarako harturiko neurriak, Fundapa fundazioa eta Valtierrako Udala.

Zizur Zendeako Udalaren 2021eko kontu orokorra

Kontuen Ganberak Zizur Zendeako Udalaren 2021eko kontuak aztertu ditu. Horrez gain, legezkotasunaz ere iritzia eman du, bereziki bi arlotan: langileria eta kontratazio administratiboa.

Ekonomia Zirkularra aztergai, Eva Sevigneren eskutik

Eva Sevigné Itoiz iruindarrak ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza-saioa eskaini digu. Sevigné ingeniari kimikoa da, ingurumenaren zientzia eta teknologietan doktore. Londresko Imperial College Unibertsitatean lanean aritu da urtetan eta berriki Iruñera itzuli da. Saioak hiru zati izan ditu: ekonomia zirkularra zen den; berak parte hartu duen bi kasuren azalpena; eta, azkenik, ekonomia zirkularraren egoera Nafarroan.

Itzalpeko bidesarien bidez eginiko kontzesioak (2014-2021)

Kontuen Ganberak itzalpeko ordainsaria sistemaren bidez eginiko azpiegituren egoera aztertu du. Hiru dira: Bideko autobidea, Pirinioko Autobidea eta Nafarroako Ubideko zona ureztagarriak.

Parlamentuak egin zuen txostenaren eskaera, Geroa Bai taldeak bultzatuta. Kontuen Ganberak kontratuen egoera, haren gaineko kontrola eta azpiegiturek zor mailan eta etorkizuneko aurrekontuetan duten eragina aztertu ditu.

Javier Vazquezek kontratazio publikoaren joera berriez hitz egin digu

Javier Vázquez abokatuak kontratazio publikoaren joera berriez hitz digu Kontuen Ganberan eginiko prestakuntza-saio batean. Vazquez Zuzenbidean doktorea da NUPtik. Iruñeko Udaleko legelaria da, eszedentzian, eta kontratazio publikoan espezializaturiko bulegoa dauka. Erakunde publikoei aholkularitza eskaintzen die gaiaz. Europar Batzordeak kontratazio publikoaz sorturiko taldeko kide izan zen 2015etik 2019ra. 

Ignacio Cabeza: "Pandemiak ez du toki entitateen finantza egoera kaltetu"

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Lurralde Kohesioa Batzordearen aitzinean agertu da, 2020ko toki administrazioari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia Geroa Bai taldeak eskatu zuen.

Subscribe to