Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Santiagon elkartu dira gaur goizean, teknikarien prestakuntza bultzatzeko hitzarmena sinatzeko. Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakariak parte hartu du. Hitzarmenaren helburu nagusia da kontu-ikuskaritza publikoaren kalitatea hobetzea. Horretarako, prestakuntza-plan berezia eskainiko zaie teknikariei.Bileran beste esparruetan bultzatu beharreko elkar-lana ere aztertu da, hala nola administrazio elektronikoan edo Nex Generation funtsen kontrol lanetan.
Donapea Lanbide Heziketako ikastetxeko talde bat bisitan izan dugu Kontuen Ganberan. Goi mailako Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleak ziren. Kontuen Ganberaren historia eta gaur egungo zereginaren berri eman diegu. Egoitzaren ezaugarriak ere azaldu dizkiegu. Ondoren, bisitariei jartzen diegun bideoa ikusi dute. Amaitzeko, argazkia egin diegu etxeko patioan.
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko txostena aurkeztu du gaur Parlamentuan. Landa Garapena eta Ingurumen Batzordearen aitzinean egin du. Berriki argitaraturiko txostenen konklusio nagusiak azpimarratu ditu. Batetik, hondakinen kudeaketak sistema zentralizatuagoa behar duela. Iruñerriko eta Tuterako Mankomunitateetan atzemandako hutsak ere nabarmendu ditu. Iruñerriari dagokionez, "gainerakoa" frakzioa tratatu gabe lurperatzen dela zabortegian, Europako legedia urratuz. Tuterakoan, ez dela hondakin organikoa birziklatzen.
Kontuen Ganberako lehendakariak hondakinen kudaketari buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan. Agerraldia heldu den asteazkenean , urriak 26, izanen da, Landa Garapen eta Ingurumen Batzordearen aitzinean, eguerdiko 12:15ean hasita. Apirilean karguaz jabetu zenetik, Ignacio Cabezaren lehen agerraldia izanen da.
Nafarroako Kontuen Ganberak behar bereziak dituen ikasleriak jasotzen duen hezkuntza-arretari buruzko txostena argitaratu du.
Ikasleria hori lau taldetan dago banaturik: gizarte-egoera ahuleko ikasleak, ikasteko zailtasunak dituztenak, hezkuntza-premia bereziak dituztenak eta adimen-gaitasun handikoak.
Kontuen Epaitegiak antolaturik, genero berdintasunari buruzko jardunaldi bat egin da Salamancako Unibertsitatean. Jardunaldiaren helburua zen genero berdintasuna aztertzeko bidea argitzea, kontu epaitegiek aztertzen duten kudeaketa publikoan gai hori ere kontuan har dezaten. Kontuen Ganberako ordezkaria Ignacio Cabeza lehendakaria izan da.
Vitor Manuel Silva Caldeirari eman diote aurtengo Mariano Zufia saria. Sariaren helburua da diru publikoaren eta auditoretzaren aldeko lana egin duen pertsona baten ibilbidea nabarmentzea. Fiasep Fundazioak ematen du, bi urtean behin.
2008an sorturiko sariak Kontuen Ganberako lehen presidentearen izena darama. Mariano Zufia 1981ean izendatu zuten Kontuen Ganberako lehendakari. Kontuen Ganbera Estatuko lehen kontrol erakunde autonomikoa izan zen.
Kontuen Ganberak etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketari buruzko txosten bat argitaratu du. Txostenak kudeaketaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko neurriak proposatzen ditu. Horretarako, arloan eskumena duten administrazioaren arteko koordinazioa indartzea eskatzen du.
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza unibertsitate publikoen auditoretzari buruzko jardunaldi batean hitz egin du. Jardunaldian G-9 taldeko gizarte kontseiluetako ordezkariek parte hartu dute.
Kontuen Ganberak Nafarroako Gobernuak enplegua bultzatu eta langabezia jaisteko ematen dituen diru-laguntzak aztertu ditu.
Bi dira laguntza mota horiek: batetik, toki entitateek jasotzen dituztenak langabetuak kontratatzeko; bestetik, enpresei zuzendutakoak, praktiketan aritzeko gazteak hartzeko.
Bien helburua, esan bezala, langabeziari aurre egitea da, “gizartearen arazo nagusienetakoa”, txostenak dioenez.
