Nafarroako Kontuen Ganberak Foru Administrazioaren berregituraketari buruzko txostena argitaratu du. Gogoratzekoa da nondik datorren asmo hori: krisi ekonomikoari aurre egiteko asmoz, Estatuak hitzarmen bat bultzatu zuen erkidegoetan bideragarritasuna bermatzeko neurriak har zitzaten. 2010etik 2016ra harturiko neurriak aztertzea da txostenaren helburua. Txostena Estatuko beste kontu auzitegiek ere egina dute, ikuspegi orokorra eskaini ahal izateko.
Nafarroako Kontuen Ganberak bermatutako errentari buruzko txostena argitaratu du. Ikuskaritzan errentaren kudeaketa eta kontrola aztertu dira. Txostenaren eskaera Parlamentuak egin zuen, PSNk bultzatuta.
Txostenak gogoratzen duenez, 2016an Parlamentuak gizarteratze eta bermatutako errenta arautzen dituen legea onartu zuen. Errentaren helburua zen gizartean bazterturiko jendeari oinarrizko laguntza ematea.
Laguntza familiei dago zuzendua. Horri esker, hilero 610 eta 1.220 euro arteko laguntza jasotzen dute. Printzipioz, urtebeterako laguntza bada ere, berritu daiteke.
Corellako Udalak 7.642 biztanle ditu. Udalak erakunde autonomo bat du: San Jose Zahar Etxea. Erakundea autonomoaren datuak ere kontuan harturik, udalaren gastuak 6,9 milioi dira eta diru-sarrerak, berriz, 7,3 milioi.
Langile-gastuak dira nagusiak, 3,6 milioirekin. Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuek 2,2 milioi egin zuten. Inbertsioetan ez zen gastu handirik egin: 420.000 euro guztira.
Nafarroako Kontuen Ganberak 9.000 biztanletik gorako udalek eginiko kontratazioei buruzko txostena argitaratu du. Iruñea eta Tutera ez dira azterketan sartu, urteroko txostenetan aztertzen baita gaia.
Cintruenigo 7.800 biztanleko udalerria da. Udalaz gain, erakunde autonomoa dago: Zahar Etxea. Udal sozietate bat ere badago: Cintruénigo de Servicios Municipales izenekoa. Udal kiroldegien garbiketaz eta atezainen kontratazioaz arduratzen da. Sozietateak udal zerbitzuak ematen ditu, beraz, eta ez du finantziazio propiorik. Kontratazioan-eta irregulartasun batzuk antzeman dira bertan. Hori dena kontuan hartuz, Kontuen Ganberak sozietatea bertan bera uztea eskatzen du.
Nafarroako Kontuen Ganberak 2016ko toki administrazioari buruzko txostena kaleratu du. Txostenaren helburua da gure lurraldeko udal eta gainerako toki erakundeen egoera orokorra aztertzea.
Txostenak dioenez, Nafarroan 701 toki erakunde daude: 272 udal, 346 kontzeju, 63 mankomunitate eta 120 elkartze tradizional. Udal eta gainerako toki entitateek beste udal erakunde asko sortu dituzte: 64 erakunde autonomo, 54 sozietate publiko, 9 fundazio publiko eta 15 udal partzuergo.
Nafarroako Kontuen Ganberak Zangozako Zerbitzuen Mankomunitateari buruzko txostena argitaratu du.
Zangozako Zerbitzuen Mankomunitatea 17 udalek osatzen dute. Hiru zerbitzu eskaintzen ditu: altako ur-hornidura, hondakinen tratamendua eta oinarrizko gizarte zerbitzuak.
Gobernu eta zuzendaritza organoak honakoak dira: lehendakaritza, lehendakaritza-ordea, batzorde iraunkorra eta batzar orokorra. Mankomunitateak 19 langile ditu, eta aldi baterako ari diren beste 21, gehienak gizarte enplegu babestutik sortuak.
Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñerriko Zerbitzuak sozietate publikoaren langileriaren kontratazioa aztertu du. Enpresa publikoa Iruñerriko Mankomunitateak sortu zuen zerbitzuak emateko.
Txostenaren eskaera Nafarroako Parlamentuak egin zuen, UPNk bultzaturik. 2015 eta 2017 arteko langileriaren kontratuak aztertzeko eskatu zuen, bereziki Estatuaren aurrekontu egonkortasunerako legearen mugak gainditzen omen zituztenak. Kontuen Ganberak garai luzeagoa hartu eta 2012-2018 arteko epeko kontratazioak aztertu ditu.
Kontuen Ganberak botiken kudeaketari buruzko txostena argitaratu du. Txostenaren helburua da Osasunbideak arlo horretan egiten duen kudeaketa aztertzea; biztanleek botiketan ordaintzen duten portzentajea egokia den egiaztatzea; eta horren kontabilitateaz iritzia ematea.
Azken bost urteotako datuak ikustea aski da Osasunbidearen kontratazio maila handiaz ohartzeko: urtero 40.000 kontratu baino gehiago zeuden. Kopuru handiena 2015ekoa da: 50.000 baino gehiago. Kopurua 37.200raino jaitsi zen iaz, kontratuen bataz besteko iraupena handitu zelako.
