Skip to main content
Salestarren Ikastetxeren inguruko hirigintza operazioa

Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Salestarren Ikastetxeren inguruko hirigintza operazioa aztertu du. Gaur bertan argitaratutako txostena Parlamentuak eskatu zuen, Ezkerra taldearen eskaerari erantzunez.

Txostenak operazioaren jatorria azaltzen du: Salestarrek Iruñeko Lanbide Heziketako ikastetxea lekuz aldatu nahi zuten, instalazioak-eta oraingo beharretara moldatzeko. Horretarako, Egues Ibarreko Olatz herriko lur sail bat aukeratu zuten.

Iruñeko Udala (2017)

Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalari buruzko txostena argitaratu du. 2017ko kontuak aztertzeaz gain, legezkotasuna eta finantza egoeraz ere iritzia ematen du. Azken txostenetan eginiko aholkuen jarraipena ere egin du.

Iruñeko Udalak bi erakunde autonomo ditu: Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskolak). Udal enpresak lau dira: Comiruña, Mercairuña, Animsa eta Pamplona Centro Histórico. Aipatzekoa da iaz bat desagertu zela: Asimec. Izan ere, Udalak enpresak egiten zuen etxez-etxeko arreta zerbitzua bere gain hartzea erabaki zuen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2017)

Nafarroako Kontuen Ganberak Unibertsitate Publikoari buruzko txostena kaleratu du. Txostenak 2017ko kontuak eta unibertsitatearen finantza egoera aztertu ditu. Aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena ere egin du.

Hona hemen 2017ko datu nagusiak: NUPren gastuak 78 milioi izan ziren, eta diru-sarrerak berdintsuak: 77 milioi. Langileriak du gastu handiena: 57 milioi. Txostenak dioenez, NUPk 1.615 langile ditu: 900 irakasle, 470 administrazio eta zerbitzuetan eta 241 ikerlari.

Barañaingo Udala (2015)
Nafarroako Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren iazko kontuei buruzko txostena kaleratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 201eko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomendioen jarraipena.

Barañaingoa 20.475 biztanleko udalerria da. Bi erakunde autonomo ditu: Lagunak Udal Kirol Zerbitzua eta Luis Morondo Musika Eskola. Udal fundazio bat ere badu herriko auditorioa kudeatzeko.

Txostenak dioenez, Barañaingo Udalak iaz 14,2 milioi gastatu eta 15,8 milioi bildu zituen.

Fuerte del Principe gazteendako egoitza
Kontuen Ganberak Iruñeko Fuerte del Principe gazteendako egoitzaren egoera aztertu du, Parlamentuko Ahal Dugu taldeak eskatuta.

Egoitza 1959an sortu zen, batxilergoko ikasleei zuzendua. Estatuaren menpekoa zen, harik eta Nafarroak Kultura eta Kirola arloen eskuduntzak bereganatu zituen arte. 1986an gertatu zen hori eta, orduan, Gazteria eta Kirol Nafar Institutuaren menpe geratu zen.

Geroztik, maila handiko kirolarien eta ikasleen egoitza bihurtu zen, beti ere arrakasta handia lortuz, plaza guztiak beterik egoten baitziren. Hori zela eta, 1996an beste eraikin bat egin zen.

Mairagako Mankomunitateko altako ur hornidura aukeratzeko sistema

Nafarroako Kontuen Ganberak Mairagako Mankomunitateak erabiltzen duen altako ur hornidurari buruzko txostena kaleratu du. Erdialdeko 35 herrik osatzen dute mankomunitatearen helburuak hiru dira: uraren ziklo integrala, hondakinen kudeaketa eta ingurugiroaren babesa.

Bardeako Komunitatearen protokolo, bilera, bidaia, ordain eta sarien gastua; eta kontratazio publikoaren kudeaketa (2010-2016)

Nafarroako Kontuen Ganberak Bardeako Komunitatearen hainbat gasturen kudeaketa aztertu du: protokolo-gastuak eta bileretan parte hartzeagatik eginikoak; bidaia-gastuak; eta kontratazio arlokoak.

Txostena hiru eskariren ondorioa da. Horietako bi Parlamentuak egin zituen, EH Bilduk eta Ezkerrak bultzatuta, eta bestea Valtierrako Udalak. Kontuen Ganberak hiruren edukia batu eta guztiei txosten bakar batean erantzun nahi izan die.

Nafarroako Odol eta Ehunen Bankua, eta organoen emate eta transplantea (2011-2015)
Nafarroako Kontuen Ganbera Odol eta Ehun Bankuaren kudeaketari buruzko txostena kaleratu du. Txosten berean organoen dohaintza eta transplanteen kudeaketa ere aztertu du. Txostena lau parlamentari-taldek eskatu zuten: Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerra.

Oraingoa ez da Kontuen Ganberak gaia eginiko lehen azterketa: 2008an egin zuen lehenbizikoa eta kudeaketa hobetzeko berrogeita hamar gomendiotik gora eman zuen. 2010 eta 2012an argitaraturiko beste bi txostenek gomendioen jarraipena egin zuten.

Tuterako Udala (2015)

Nafarroako Kontuen Ganberak Tuterako Udalari buruzko txostena kaleratu du. Txostenak honako gai hauek aztertu ditu: 2015eko aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Tuterako Udalak erakunde autonomo bat du ( Uren Udal Batzordea) eta enpresa publiko bat (Castel Ruiz Kultur etxea).

Nafarroako Kontseilua (2016)
Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2016ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira.

Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. 2016ra arte, zazpi kidek osatzen zuten, bost Parlamentuak aukeratuak eta beste biak Gobernuak proposatutakoak. 2016ko lege aldaketaren ondorioz, bost dira kideak, Parlamentuak 8 urterako aukeratuak, eta behin epe hori amaitua ezin dituzte berriro izendatu.

Subscribe to