Skip to main content
Zangozako Zerbitzuen Mankomunitatea (2016)

Nafarroako Kontuen Ganberak Zangozako Zerbitzuen Mankomunitateari buruzko txostena argitaratu du.

Zangozako Zerbitzuen Mankomunitatea 17 udalek osatzen dute. Hiru zerbitzu eskaintzen ditu: altako ur-hornidura, hondakinen tratamendua eta oinarrizko gizarte zerbitzuak.

Gobernu eta zuzendaritza organoak honakoak dira: lehendakaritza, lehendakaritza-ordea, batzorde iraunkorra eta batzar orokorra. Mankomunitateak 19 langile ditu, eta aldi baterako ari diren beste 21, gehienak gizarte enplegu babestutik sortuak.

Iruñerriko Zerbitzuak sozietate publikoaren langileriaren kontratazioa (2012-2017)

Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñerriko Zerbitzuak sozietate publikoaren langileriaren kontratazioa aztertu du. Enpresa publikoa Iruñerriko Mankomunitateak sortu zuen zerbitzuak emateko.

Txostenaren eskaera Nafarroako Parlamentuak egin zuen, UPNk bultzaturik. 2015 eta 2017 arteko langileriaren kontratuak aztertzeko eskatu zuen, bereziki Estatuaren aurrekontu egonkortasunerako legearen mugak gainditzen omen zituztenak. Kontuen Ganberak garai luzeagoa hartu eta 2012-2018 arteko epeko kontratazioak aztertu ditu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren errezeta elektronikoaren kudeaketa

Kontuen Ganberak botiken kudeaketari buruzko txostena argitaratu du. Txostenaren helburua da Osasunbideak arlo horretan egiten duen kudeaketa aztertzea; biztanleek botiketan ordaintzen duten portzentajea egokia den egiaztatzea; eta horren kontabilitateaz iritzia ematea.

Osasunbideko aldi baterako pertsonalaren kontratazioa (2016-2017)
Nafarroako Kontuen Ganberak Osasunbideko aldi baterako kontratazioa aztertu du, gaur ezagutarazitako txosten batean. Txostenaren helburua da azken urteotako kontratazio-datuak, kontratuak egiteko prozedura eta kontratuen lagin bat aztertzea.

Azken bost urteotako datuak ikustea aski da Osasunbidearen kontratazio maila handiaz ohartzeko: urtero 40.000 kontratu baino gehiago zeuden. Kopuru handiena 2015ekoa da: 50.000 baino gehiago. Kopurua 37.200raino jaitsi zen iaz, kontratuen bataz besteko iraupena handitu zelako.

Lizarrako Oncinedako desjabetze hirigintza hitzarmenak
Nafarroako Kontuen Ganberak Lizarrako Oncinedako desjabetze hitzarmenak aztertu ditu gaur ezagutarazi duen txosten batean. Udalaren osoko bilkurak eskatu zuen txostena. Kontuen Ganberak bederatzi hirigintza hitzarmen eta sei eranskin aztertu ditu, tramitazio eta onarpena legearen barrenean egin den ikusteko.

Txostenak jasotzen duenez, Lizarrako Udalak 2006 eta 2007an bederatzi hirigintza hitzarmen sinatu zituen Oncinedako lur-sailen jabeekin. Hitzarmenek, guztira, 90.000 metro koadro hartzen zuten.

Nafarroako Arartekoa (2017)

Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2017ko kontu orokorrari buruzko txostena plazaratu du.

Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako, eta Javier Eneriz da gaur egungoa. Parlamentuak 2007an aukeratu zuen eta, beraz, 2013an amaitu zitzaion agintaldia. Geroztik, jardunean segitzen du.

Arartekoak 658.000 euro gastatu zuen iaz. Gastu nagusia langileriarena izan zen (485.000 euro) eta bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketak (136.000 euro).

Nafarroako Kontseiula (2017)

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2017ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira.

 Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Bost kidek osatzen dute. Legeak dioenez, denak Parlamentuak proposatuta aukeratzen dira, ospe handiko legelarien artean. Sei urterako izendatzen dira, eta ez dute karguan errepikatzeko aukerarik. Bost kideek osatzen duten osoko bilkuran hartzen dira erabakiak, presidentearen eta idazkariaren izendapena horien artean.

Oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga (2013-2017)

Nafarroako Kontuen Ganberak oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren kudeaketa aztertu du. Txostenaren helburua zen, batetik, zergen diru-sarrerak aztertzea, eta prozedura zein kontrolaz ere iritzia ematea. Zergaren arduraduna Nafarroako Zerga Ogasuna da.

Oinordetza eta dohaintzen gainekoak pertsona fisikoak lorturiko ondare gehikuntzari ezartzen dio zerga. Oinordetza, beti ere, emailea hil ondoren gertatzen da. Dohaintza, berriz, emailea bizirik dagoen bitartean eginikoa da. Bietan ondasun, eskubideak zein aseguru kontratuak kontuan hartzen dira.

Zangozako Udala (2016)

Nafarroako Kontuen Ganberak Zangozako Udalaren 2016ko kontuei buruzko txostena kaleratu du. 5.000 biztanleko udalerria da, bi kontzeju dituena: Gabarderal eta Rokaforte. Udalak hiru erakunde autonomo sortu ditu: Juan Frances de Iribarren Musika Eskola, San Vicente Paul Zahar Etxea eta Kirol Patronatua.

2016an, Zangozako Udalak 5,6 milioi gastatu eta 6,3 milioi bildu zituen. Langileriaren gastuak dira nagusiak, bi milioirekin. Transferentzietan 400.000 euro gastatu ziren eta 200.000 euro inbertsioetan.

10/2014 Foru legearen betetzea Foru Administrazioak 2014-2017 epean emaniko abal eta maileguetan

Nafarroako Kontuen Ganberak abal eta mailegu publikoen legezkotasuna aztertu du. Parlamentuak egin zuen txostenaren eskaera, PP-k proposatuta.

Txostenak dioenez, 2014tik abal eta mailegu publikoak foru lege bidez baimendu behar dira. Abal eta maileguen gehienezkoa zenbatekoak ere zehazten dira, ekitaldi bakoitzerako. Aurrekontu legeak finkaturiko arrisku biziaren %5etik gorako zenbatekoa pertsona edo enpresa bakar bati ematea ere debekaturik dago, Parlamentuak kontrakorik esaten ez duen bitartean. Legeak abal eta maileguen gaineko kontrol sistema ere zehaztu zuen.

Subscribe to