Skip to main content
(2008-2015) Preskibaturiko zergen bidezko zorra
Nafarroako Kontuen Ganberak azken urteotan preskribituriko zergen bidezko zorra aztertu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, Podemos-Ahal dugu taldearen eskariaren ondorioz. Azterturiko epea 2008-2015 da.

Nafar Ogasunak zor bat preskribatzea erabakitzen duenean, deuseztatu egiten du. Hori egin daiteke baldin eta lau urteko epea amaiturik zorra kobratzeko modurik ez dagoela frogatzen bada.

Arartekoa (2015)
Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2015eko kontu orokorrari buruzko txostena plazaratu du.

Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Javier Eneriz da egungo arartekoa. Parlamentuak 2007an aukeratu zuen eta, beraz, 2013an amaitu zitzaion agintaldia. Geroztik, jardunean segitzen du, Parlamentuan ez baitira ados jarri ordezkoa aukeratzeko. Kontuan hartzekoa da Arartekoa izendatzeko gehiengo indartua behar dela: 50 bototik 30, hain zuzen.

Nafarroako Toki Sektorea (2015)
Nafarroako Kontuen Ganberak 201eko toki sektoreari buruzko txostena kaleratu du. Txostenaren helburua da gure lurraldeko udal eta gainerako toki erakundeen egoera orokorra aztertzea.

Txostenak dioenez, Nafarroan 701 toki erakunde daude: 272 udal, 347 kontzeju, 63 mankomunitate eta 19 elkartze tradizional. Udal eta gainerako toki entitateek 129 erakunde, enpresa eta fundazio sortu dituzte, eta 15 partzuergotako kide dira.

Foru Administrazioak eginiko informatikaren kontratazio eta kudeaketa (2011-2015)
Kontuen Ganberak Gobernuaren informatika gastuak aztertu ditu kaleratu berri duen txostenean. Txostenaren helburua da gastu hori zehaztea eta enpresa pribatu zein publikoekin informatika arloan eginiko kontratuak aztertzea.

Kontuen Ganberak dioenez, Gobernuak hiru bide erabiltzen ditu informatika arloan: Foru Administrazioko langileria, enpresekin eginiko kontratuak eta enpresa publikoei ematen dizkien enkarguak.

Sozietate publikoen zorra (2012-2015) eta huts eginiko abalak (2001-2015)
Kontuen ganberak sozietate publikoen zorra eta huts eginiko abalak aztertu ditu gaur ezagutarazi duen txosten batean. Nafarroako zor publikoa aztertzen ari den Parlamentuko batzordeak eskaturik, Kontuen Ganberak egina zuen horretaz txosten bat.
Baztango Udala (2014)
Nafarroako Kontuen Ganberak Baztango Udalaren kontuen gaineko azterketa egin berri du. Baztan antolakuntza tradizionaleko udalerria da, udalak, Batzar Nagusiak eta herrietako batzarrek osatua.

Udalak bi erakunde autonomo ditu: Baztan Ikastola eta Francisco Joaquin de i

Iriarte zahar eta jubilatuen etxea. Giltxaurdi, S.L. sozietate publikoa ere aipatu behar da. 2012an sortu zen, haranaren garapen ekonomiko eta soziala sustatu eta udalerriko ondarea bultzatzeko.

Sodenak Davalor Salud, SL-ri emaniko maileguak
Nafarroako Kontuen Ganberak Sodena sozietateak Davalor enpresari emaniko maileguei buruzko txostena kaleratu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, PP taldearen ekimenez. Lanaren helburua da maileguen egokitasuna eta horretarako erabili diren txostenak aztertzea.

Txostenak gogoratzen duenez, Sodena enpresa-proiektuak bultzatzen dituen sozietate publikoa da. Bere zereginetako bat da diruz larri dabiltzan enpresei laguntza ematea, maileguak emanez edo enpresaren kapitalean sartuz.

2016an, 12 bat milioiko inbertsioa egin zuen Nafarroako 36 enpresatan.

Ultzamako biometanizazio planta
Nafarroako Kontuen Ganberak Ultzamako biometanizazio plantari buruzko txostena kaleratu du. Inbertsioa bertako Udalak bultzatu zuen 2007an Iraizozko Elordi industrialdean, abeltzainen hondakinen kudeaketa errazteko. Hiru milioitik gorako inbertsio publikoa egin ondoren, azpiegitura abandonaturik dago.

Txostenak gogoratzen duenez, duela hamar urte Ultzamako Udala azpiegitura bultzatzen hasi zen. Handik urte betera, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak lortu zituen, bi bidetatik: industria inbertsioetarako eta abeltzainen ustiategien hobekuntzarako. Guztira, 2,5 milioi.

Aranguren Ibarreko Udala (2015)
Nafarroako Kontuen Ganberak Arangurengo Udalaren kontuak aztertu ditu. Arangurengoa Iruñerriko zortzi herrik osaturiko udalerria da: Aranguren, Labiano, Taxoare, Zolina, Ilundain, Gonzora, Lakidain eta Mutiloa.

Txostenak azpimarratzen duenez, Arangurengo biztanleria asko handitu da azken urteotan. Duela 15 urte, 4.000 biztanle zituen eta orain 9.400. Horri loturik dago, noski, inbertsioak izan duen gorakada. Izan ere, 2006tik 2015era Arangurengo Udalak 87 milioiko inbertsioak egin ditu.

Subscribe to