Atarrabiako Udalak 2015ean sorturiko sozietate publiko bat du: Kirol Martiket, herriko kiroldegia kudeatzeko martxan jarria.
Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 7,8 milioi gastatu zuen, eta 8,3 bildu. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (4,5 milioi), ohiko gastuen eta zerbitzuen erosketa (1,9 milioi) eta ohiko transferentziak (537.000 euro). Inbertsioetan 400.000 euroko gastua egin zen.
Txostenak dionez, 2015ean 66 milioi bideratu ziren egoera larrian dauden nafar familiei laguntzeko. Horren zati nagusia (64 milioi) Gizarteratzeko Errenta eta antzeko laguntzetara bideratu zen. Gainerakoa, dirurik ez duten pertsonendako ez ohiko laguntzetan gastatu zen.
Lerin 1.655 biztanleko herria da. Udalak, iaz, 1,5 milioi gastatu zuen; diru-sarrerak, berriz, 1,6 milioi izan ziren. Leringo Udalak bost langile ditu.
Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Zazpi kidek osatzen dute, bost Parlamentuak aukeratuak eta beste biak Gobernuak proposatutakoak. Estatuko beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen. Izan ere, Kontseiluko kideek ez dute soldatarik kobratzen, ordain-sariak baizik bileretara joateagatik eta txostenak egiteagatik.
Nafarroako Kontuen Ganberak Aiegiko Udalaren 2015eko kontuak eta haren finantza egoera aztertu ditu. Txostena udalak berak eskatu zuen.
Aiegiko Udalaren 2015eko kontuen laburpena hauxe da: 1,1 milioi gastatu eta 1,2 milioi bildu zuen. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (477.000 euro), ondasun eta zerbitzu arruntak (472.000 euro) eta inbertsioak (90.000 euro). Diru-sarrerei dagokionez, handienak ohiko transferentziak dira (657.000 euro) eta ondoren zuzeneko zergak (436.000 euro) eta udal tasak (100.000 euro).
Kontuen Ganberak Paternaingo Kontzejuaren kontuak aztertu ditu. Txostenak 2014ko kontuak ez ezik, legezkotasuna eta kontzejuaren finantza egoera ere aztertu ditu.
Paternain Zizurko Zendeako kontzejuetako bat da. Azken urteotan, nabarmen handitu du biztanleria: 2001ean 57 biztanle zituen, eta 2014an 357.
2014ko gastuak 59.000 euro izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 49.000 euro. Diru-sarrerak Gobernutik eta Zizurko Zendeatik eginiko transferentziak dira. Gastu nagusiak ohiko ondasun eta zerbitzuak, eta finantza pasiboak dira: 44.700 eta 12.100 euro, hurrenez-urren.
Miguel Indurain Fundazioa 1998an sortu zen. Sortzaileak hiru izan ziren: Nafarroako Gobernua, Merkatal Ganbera eta Nafarroako Kutxa. 270.000 euroko ekarpena egin zuten, bakoitzak herena ordainduz. Fundazioa izaera pribatua dauka, eta goi mailako kirola bultzatzea du helburu.
Burlatako Udalak udal hirigintza sozietate bat du, kide pribatu berarekin beste bi dituena: Ripaberri Desarrollo Urbano SL, desagertzeko bidean, eta Erripagaña Desarrollo Urbano SL.
Txostenak gogoratzen duenez, udal montepioa 1946an sortu zen, Nafarroako Foru Kontseiluak bultzatuta, udaletako langileen pentsioak bermatzeko. Defizitaren banaketa nola egin kontseiluak berak erabaki zuen, 1971n.
