Skip to main content
Berriobeitiko Udala (2016)
Nafarroako Kontuen Ganberak Berriobeitiko Udalari buruzko txostena kaleratu du. Bi kontu nagusi aztertu dira bertan: 2016ko kontuak eta jarduera ekonomikoaren legezkotasuna.

Berriobeitiko Udalak hamar kontzeju ditu: Aitzoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriogoiti, Berriobeiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza.

Azken urteotan, nabarmen hazi da Berriobeitiko biztanleria. 2001ean 1.200 biztanle zituen eta iaz 6.700raino heldu zen. Artika da gehien handitu den herria eta biztanle gehien biltzen duena: 4.200.

Izabako Udala (2015)
Nafarroako Kontuen Ganberak Izabako Udalaren iazko kontuak aztertu ditu. Txostena udalbatzak berak eskatu zuen.

Izaba 473 biztanleko udalerria da. Udalaz gain, energia sortzeko udal zerbitzu bat dago, eta enpresa publiko bat: Distribuidora Eléctrica Isaba izenekoa. Aipaturiko zerbitzua iraupen-eskiaren eskola kanpainaz ere arduratzen da.

Iruñeko Udala (2016)
Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalaren iazko kontuak aztertu ditu. Txostenak 2016ko kontuak, legezkotasuna eta finantza egoerari buruzko iritzia ematen du. Kontuen Ganberak azken txostenetan eginiko aholkuen jarraipena ere egin du.

Iruñeko Udalak bi erakunde autonomo ditu (Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskolak), bost enpresa publiko (Comiruña, Mercairuña, Animsa, Pamplona Centro Histórico eta Asimec) eta Gaiarre Fundazioa. Miserikordi Etxean ere ordezkaturik dago.

Erakunde autonomoen datuak ere kontuan hartuz, Iruñeko Udalak 196 milioi gastatu eta 209 milioi bildu zituen.

Nafarroako Administrazioetako langileriaren azken urteotako kontratazioaren bilakaera (2012-2015)

Nafarroako Kontuen Ganberak Nafarroako Administrazioetako langileriaren azken urteotako kontratazioaren bilakaera aztertu du eta, bereziki, aurrekontu egonkortasun legeak arlo horretan izan duen eragina. Txotenak 2012-2015 epeko kontrataziok aztertu ditu, bai Foru Administrazioan eta bai udaletan ere.

San Adriango Udala (2016)
Kontuen Ganberak San Adriango Udalaren iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenen aztergaiak honakoak dira: 2016ko kontu orokorra, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

San Adriango Udalak iaz 4,7 milioi gastatu zituen, eta 5 milioi bildu. Bi erakunde autonomo ditu: Musika Eskola eta San Adrian Irratia. Nolanahi ere, irratiak ez du gasturik, ez diru-sarrerarik. Horregatik, Kontuen Ganberak erakunde autonomoa desegiteko aholkua ematen du.

Burlatako Udala (2013)

Nafarroako Kontuen Ganberak Burlatako Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan, 2013ko kontu orokorra, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, Burlatako Udalak 15,9 milioi gastatu eta 15,2 bildu zituen, udalaren bi patronatuen datuak ere kontuan hartuz: Kirol eta Musika Patronatuak.

Gastu nagusiak langileria eta beste ohiko gastuak dira: %7,9 eta 4,5 milioi, hurrenez hurren. Inbertsioen gastua 1,6 milioikoa izan zen.

Nafarroako toki sektorea (2012)
Kontuen Ganberak Nafarroako toki sektoreari buruzko txostena argitaratu du. Txostenaren helburua da toki administrazioaren egoeraz iritzia ematea, beti ere ikuspegi orokorra eskainiz.

Nafarroan 703 toki erakunde zeuden iazko urtarrilean: 272 udal, 348 kontzeju, 65 mankomunitate eta 18 udal elkarte. Beste 140 organo daude, udalek-eta sortuak: 66 erakunde autonomo, 48 enpresa, 17 partzuergo eta 9 fundazio.

Udalerrien batez besteko biztanleria oso txikia da: %70 mila biztanletik beherakoa da. Jakina denez, Iruñerriak biltzen du biztanleriaren zati nagusia: %55, hain zuen.

Sakanako Mankomunitatea (2012)

Nafarroako Kontuen Ganberak Sakanako Mankomunitatearen 2012ko kontuak aztertu ditu gaur Parlamentuan aurkeztu duen txostenean. Fiskalizazioaren eskaera Parlamentuak berak egin zuen, UPN taldeak eskatuta.

Sakanako Mankomunitatea 1984an sortu zen. Eskualdeko 15 udalerrik osatzen dute eta Lakuntzan du egoitza. Eskaintzen dituen zerbitzuak honakoak dira: ur-horniketa, hondakinen bilketa, euskara, immigrazioa, kirola eta etxebizitzak zaharberritzeko bulegoa.

Mankomunitateak Sakanako Garapen Agentzia sozietatea sortua du, bertako garapen ekonomiko eta kulturala bultzatzeko.

Ayuntamiento de Cabanillas, 2012
Nafarroako Kontuen Ganberak Cabanillaseko Udalaren fiskalizazioa egin du. Txostena egiteko erabakia herriko idazkariak bidalitako idazkia jasotzean hartu zuen. Hark "babes juridikoa" eskatzen zuen, "legez egin beharreko zereginak egin ahal izateko". Ondoren, udalak berak ere, osoko bilkuran, Kontuen Ganberari aholkua eskatu zion hainbat arlotan, idazkariaren ikuspegia okerra zela nabarmenduz.

Kontuen Ganberak udalaren egoera aztertzea erabaki zuen. Aldez aurretik, begi bistakoa zen gaiztotutako lan-giroa zela arazo gehienen iturria.

Burlatako Udala (2014)

Nafarroako Kontuen Ganberak Burlatako Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan, 2014ko kontu orokorra, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, Burlatako Udalak 14,8 milioi gastatu eta 15,1 bildu zituen. Gastuetan langileriarena da nagusia: 8 milioi. Beste 4,4 milioi ohiko ondasun eta zerbitzuetan gastatu ziren, eta 1,4 milioi ohiko transferentzietan.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek 6,3 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 4,8 milioi eta prezio publikoek 2,6 milioi.

Subscribe to