Skip to main content
Ayuntamiento de Cabanillas, 2012
Nafarroako Kontuen Ganberak Cabanillaseko Udalaren fiskalizazioa egin du. Txostena egiteko erabakia herriko idazkariak bidalitako idazkia jasotzean hartu zuen. Hark "babes juridikoa" eskatzen zuen, "legez egin beharreko zereginak egin ahal izateko". Ondoren, udalak berak ere, osoko bilkuran, Kontuen Ganberari aholkua eskatu zion hainbat arlotan, idazkariaren ikuspegia okerra zela nabarmenduz.

Kontuen Ganberak udalaren egoera aztertzea erabaki zuen. Aldez aurretik, begi bistakoa zen gaiztotutako lan-giroa zela arazo gehienen iturria.

Burlatako Udala (2014)

Nafarroako Kontuen Ganberak Burlatako Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan, 2014ko kontu orokorra, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, Burlatako Udalak 14,8 milioi gastatu eta 15,1 bildu zituen. Gastuetan langileriarena da nagusia: 8 milioi. Beste 4,4 milioi ohiko ondasun eta zerbitzuetan gastatu ziren, eta 1,4 milioi ohiko transferentzietan.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek 6,3 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 4,8 milioi eta prezio publikoek 2,6 milioi.

Artikako Kontzejua (2010-2012)
Kontuen Ganberak Artikako Kontzejuaren fiskalizazio txostena plazaratu du. UPN talde parlamentariak eskaturiko txostenak azken urteotako kudeaketa aztertu du.

Artika Berriobehitiko hamar kontzejuetako bat da. Herriko biztanleria nabarmen handitu da azken urteotan, 3.700 biztanleraino helduz.

Azken hiru urteotako kontuek aurrekontu-emaitza negatiboa islatzen dute. Azpimarratzekoa da, halaber, inbertsioen jaitsiera. Horrela, 2010ean ia milioi bat euroko inbertsioak egin ziren bitartean, iaz 27.000 euro besterik ez zen gastatu.

Tuterako Udala (2013)
Nafarroako Kontuen Ganberak Tuterako Udalaren 2013ko kontuak aztertu ditu. Txostenak honako gai haei buruzko iritzia eman du: 2013ko aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea.

Tuterako Udealak iaz 33,2 milioi gastatu eta 35,1 milioi bildu zituen. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (15,7 milioi), ohiko ondasun eta zerbitzuak (12,2 milioi) eta finantza pasiboak (2,4 milioi).

Menpekotasun Legearen kudeaketa eta kontrola
Nafarroako Kontuen Ganberak Menpekotasun Legeari loturiko ordainketen kudeaketa eta kontrola aztertu ditu, kaleratu berri duen txosten batean. Txostenak kudeaketa eta ordainketa prozedurak aztertu ditu. Menpekotasuna onartzen denetik laguntza eman arteko epeaz iritzia eman du. Azkenik, Estatutik jasotzen den finantzaketa ere aztertu da.

Menpekotasun Legeak onarturiko prestazioak era askotakoak dira, horien artean, edadetuendako arretarako laguntzak, bai etxean zaintzeko eta baita zahar-etxeetara eramateko ere.

Iberdrolaren akzioen salerosketaren emaitzari buruzko txostena (2005-2014)
Nafarroako Kontuen Ganberak Iberdrolaren akzioen salerosketaren emaitza aztertu du gaur kaleraturiko txosten batean.

Jakina denez, Sodena sozietate publikoak, 2005eko otsailean, Iberdrolaren 9 milioi akzio erosi zituen 173 milioiren truke. Erabakia Gobernuak hartu zuen, inbertsioa estrategikoa zela argudiatuz.

Erosketa Sodenak berak finantzatu zuen, CEHN enpresaren salmentatik harturiko dirua erabiliz.

Irrati-Lizentzien aferak eragindako gastu publikoa
Kontuen Ganberak irrati-lizentzien aferak eragindako gastu publikoa aztertu du. Eskaera Parlamentuak berak egin zuen, atxiki gabeko parlamentarioak bultzatuta.

Jakina denez, 1997an hasitako lizentzien banaketa ez da oraindik amaitu, epaileek bertan behera utzi dutelako Net 21 eta Radio Universidad garaile egin zituen Gobernuaren erabakia. Eskaeraren helburu zen Gobernuak auzi-errekurtsoetan gastaturikoa zehaztea.

Uharteko Udala (2013)

Kontuen Ganberak Uharteko udalari buruzko txostena kaleratu du. Honakoak dira aztergaiak: 2013ko kontuak, finantza egoera eta azken txostenetan eginiko gomendioen jarraipena aztertu da. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, PSN taldeak aurkezturiko eskaeraren ondorioz.

Uharteko Udalak bi patronatu ditu –Kirol eta Kultura Patronatuak-, hirigintza bultzatzeko sozietate bat –Areacea- eta arte garaikidearen museoa kudeatzen duen fundazioa. Aipatzekoa da udalak hirigintza sozietatea deusezteko prozesua hasi duela.

Lizarrako Udala (2012)

Nafarroako Kontuen Ganberak Lizarrako Udalari buruzko txostena kaleratu du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: 2012ko kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena.

 2012ko ekitaldian, Lizarrako Udalak 10,2 milioi gastatu zituen. Diru-sarrerak, berriz, 11,7 milioikoak izan ziren. Gastuetan langileriarena da handiena: 5,3 milioi. Bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa da, hiru milioirekin. Inbertsioetan milioi bat euro gastatu zen.

Nafarroaren Bruselako ordezkaritza (2003-2014)
Kontuen Ganberak Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaritzari buruzko txostena plazaratu du. Txostenaren helburua da 2003tik 2014ra arteko kudeaketa aztertzea. Txostena Nafarroako Parlamentuak eskatu zuen, iazko irailean, Ahal Dugu taldeak proposatuta.

Bruselako ordezkaritzaren aurrekaria 1987koa da. Urte hartan, Gobernuak Europako gaiei loturiko atal bat sortu zuen Ekonomia eta Ogasun Departamentuan. 1993an, lehen aldiz, Gobernuak ordezkari bat bidali zuen Europako hiriburura.

Subscribe to