Nafarroako Comptos Ganberak 2008ko kontu orokorrei buruzko txostena plazaratu du. Bertan urteko kontuak, legezkotasuna, finantza-egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena aztertzen da.
Osasunbideak 16,4 milioi gastatu zituen ituna indarrean egon zen urtean (2008). Gastuaren %92 ospitaleratzeari dagokio, eta gainerakoa arreta anbulatorioari. San Juan de Dios ospitalera bidaliriko gaixo gehienak Nafarroako bi ospitale nagusietatik joan ziren: Nafarroako Ospitalea eta Bideko Ama Birgina Ospitalea.
Nafarroako Comptos Ganberak Gobernuak Humanismo y Democracia Fundazioari 2000-2005 epean emaniko diru-laguntzei buruzko txostena kaleratu du. Txostena Nafarroako Parlamentuak eskatu zuen, Ezker Batuak eginiko eskaeraren ondorioz.
Txostenak dioenez, Humanismo y Democracia Fundazioa 1978an sortu zen honako helburu hauek bultzatzeko: gizarte gaiei buruzko ikerketak, nazioarteko lankidetza, Europaren balioak, kristau-demokraziaren ideiak eta gizarte zerbitzu eta ekintzak, batez ere pobreenen aldekoak.
Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Baluarte eraikuntzari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Lana Parlamentuak eskatu zuen, Ezker Batua parlamentari taldearen eskaera onartu ondoren.
Txostenaren hasieran gogoratzen denez, Gobernuak 1997an martxan jarri zuen proiektua. Bi urte geroago “Palacios de Congresos y Auditorio de Navarra” enpresa publikoa eratu zen. Hasiera batean enpresa publikoaren helburu bakarra kongresu jauregiaren obra lanak kudeatzea izan bazen ere, 2001ean Gobernuak Baluarteren kudeaketa lanak ere enpresaren esku uztea erabaki zuen.
Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko txostena ezagutarazi du. Bertan bi gai nagusi aztertzen dira: aurrekontu kitapena eta legezkotasuna.
Jakina denez, Ikus-entzunezko Kontseilua 2002an hasi zen lanean. Erakunde publikoa da, nortasun judidiko propioa duena, administrazioetatik independentea eta autonomia osoa aitortzen zaio lana nahi duen bezala egiteko.Nolanahi ere, haren lana betetzeko behar duen dirua Ekonomia Departamentuaren aurrekontuan dago, aurrekontu programa berezi batean.
Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalari buruzko txostena kaleratu du
Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Bertan honako gai hauek aztertu dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera.
Txostenak emaniko datuen arabera, Iruñeko udalak eta haren erakunde autonomoek –Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskola- 284 milioi gastatu zituzten. Diru-sarrerak, berriz,294 milioikoak izan ziren.
Nafarroako Comptos Ganberak San Adriango kiroldegiari buruzko txostena kaleratu du. Lana udalak berak eskatu zuen.
Txostenak dioenez, San Adrinago Udalak kiroldegia berria egiteko erabakia hartu zuen duela 10 urte, udako igerilukuaren osasungarritasun-arazoak zirela-medio. Hasierako helburua zen udako igerilekua eta eraikina egitea, eta horretarako lur-sail baten desjabetzapena ere onartu zen.
Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalari buruzko 2008ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.
Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalaren gastuak 11,7 milioi euro izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 12,5 milioi. Ohiko gastu eta zerbitzuek sortu zuten gastu handiena: 3,9 milioi. Inbertsioetan 3,7 milioi gastatu ziren, eta langilerian 3,2 milioi.
Txostenak dioenez, Nafarroako Gobernuak eta Santa Cecilia elkarteak sorturiko Pablo Sarasate Fundazioa arduratzen da orkestraren kudeaketaz. 2008ko datuen arabera, fundazioak 62 langile ditu, horietako 51 musikariak. Urtean izan zituen 113 kontzertuak egin ahal izateko, beste 382 musiko kontratatu zituen orkestra osatzeko asmoz. Eta, azkenik, beste 116 kontratazio “berezi” egin ziren: zuzendari eta bakarlariak, besteak beste.
Nafarroako Kontuen Ganbarak Hezkuntza Departamentuaren ohiko gastu eta inbertsioei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak gastuen aurrekontu kitapena aztertu du eta baita legezkotasuna eta barne kontrola ere.
Txostenak emaniko datuen arabera, 2001. urtean Hezkuntza Departamentuak 24,1 milio euro gastatu zituen ohiko gastu eta inbertsioetan. Aurreko urteko datuekin alderatuz, igoera ehuneko 4 izan zen.
Gastuetan garrantzitsuenak Eskola garraioa eta ikastetxeen funtzionamendua dira, 7 eta 6,4 euro hurrenez hurren.
