Skip to main content
Burlatako Udala (2009)
Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan, 2009ko kontu orokorra aztertzen da, eta baita legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera ere.
Iruñeko Udala (2008)

Nafarrako Comptos Ganberak Iruñeko Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak 2008ko kontu orokorra, legeztasuna eta finantza egoera aztertzen ditu. Halaber, azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena ere egin du.

Tafallako Udala (2008)

Nafarroako Comptos Ganberak Tafallako Udalaren 2008ko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.
Txostenak dioenez, Tafallako Udalak eta haren erakunde autonomoek (Musika Eskola, Kultura eta Kirol Patronatuak) 17,3 milioi gastatu zituzten, eta 18,6 jaso.

Nafarroako Kontseilua (2007)

Comptos Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan emaniko datuen arabera, iaz 294.000 euro gastatu eta 488.000 euro bildu zituen. Beraz, urte amaierako superabita 200.000 eurokoa izan zen. Dirutza hori Ogasun Departamentura itzuli zuen.

Gastuen diru sail nagusia ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa izan zen: 172.000 euro. Langileria, berriz, 123.000 euro gastatu zituen.

Nafarroako Kontseiluak 40 txosten juridiko egin zituen iaz, eta erakundeko kideek 17 bilera egin zituzten.

Zintronikoko Udala (2003)

Nafarroako Comptos Ganberak Zintronikoko Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera aztertzen dira. Datu guztiak 2003koak dira.

Txostenak dioenez, Udalak 10,6 milioi euro gastatu zituen. Gastu horiek udalarenak ezezik, udal bi erakundeenak ere biltzen dituzte: Ur Partzuergoa eta Asisko San Frantzisko Udal patronatuarenak. Dirusarrerei dagokienez, bilduriko 11,6 milioitik udalak berak bildu zituen, eta gainerakoa aipaturiko bi erakundeek.

Udalaren etxez-etxe arretarako zerbitzuari buruzko txostena
Comptos Ganberak Udalaren etxez-etxeko arretarako zerbitzuari buruzko txostena kaleratu du

Comptos Ganberak Iruñeko Udalaren etxez-etxeko arretarako zerbitzuari buruzko txostena kaleratu du. Lana Parlamentuko bozeramaile-batzordeak eta Udalak berak eskatua zuten.
Oinarrizko Errentaren Kudeaketa (2009-2010)

Nafarroako Comptos Ganberak Oinarrizko Errentaren kudeaketari buruzko txostena kaleratu du. Txostena egiteko eskaria Parlamentutik heldu zen, PSNren ekimenaren ondorioz.

08ko Nafarroako kontu orokorrak

Nafarroako Comptos Ganberak 2008ko kontu orokorrei buruzko txostena plazaratu du. Bertan urteko kontuak, legezkotasuna, finantza-egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena aztertzen da.

San Juan de Dios ospitalaren arteko kudeaketa
Nafarroako Comptos Ganberak Osasunbidearen eta San Juan de Dios ospitalearen arteko osasun itunari buruzko txostena kaleratu du. Txostena Ezker Batua talde parlamentariak eskatu zuen.

Osasunbideak 16,4 milioi gastatu zituen ituna indarrean egon zen urtean (2008). Gastuaren %92 ospitaleratzeari dagokio, eta gainerakoa arreta anbulatorioari. San Juan de Dios ospitalera bidaliriko gaixo gehienak Nafarroako bi ospitale nagusietatik joan ziren: Nafarroako Ospitalea eta Bideko Ama Birgina Ospitalea.
Nafarroako Gobernuak Humanismo y Democracia fundazioari emaniko dirulaguntzei buruzko txostena (2000-2005)

Nafarroako Comptos Ganberak Gobernuak Humanismo y Democracia Fundazioari 2000-2005 epean emaniko diru-laguntzei buruzko txostena kaleratu du. Txostena Nafarroako Parlamentuak eskatu zuen, Ezker Batuak eginiko eskaeraren ondorioz.

Txostenak dioenez, Humanismo y Democracia Fundazioa 1978an sortu zen honako helburu hauek bultzatzeko: gizarte gaiei buruzko ikerketak, nazioarteko lankidetza, Europaren balioak, kristau-demokraziaren ideiak eta gizarte zerbitzu eta ekintzak, batez ere pobreenen aldekoak.

Subscribe to