Skip to main content
Ararteko (2004)

Nafarroako Comptos Ganberak Arartekoaren kontuei buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak 2004ko kontuak aztertu ditu. Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, urteko gastuak 900.000 eurokoak izan ziren. Langileriak hartzen du gastuen zati nagusia: 518.000 euro. Beste 300.000 euro ohiko ondasun eta zerbitzuetan gastatu zen.

Comptos Ganberak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera. Egoera balantzea ere ondare eta finantza egoeraren isla da, eta erakundeak haren ekonomia jardueran indarran dagoen legedia bete egiten du.

San Adriango Udala (2002-2003)

Nafarroako Comptos Ganberak San Adriango Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Lanaren helburua honako gai hauei buruzko iritzia ematea zen: 2002 eta 2003ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren ekonomia egoera.

Txostenak dioenez, San Adriango Udalak ez du udal kudeaketa behar bezala egiteko behar den gutxieneko informaziorik. Ekonomia jarduera, beraz, kontrolik gabe egiten da. Udal kontuak onartu eta aurkezteko epeak ere ez dira betetzen. Horren froga da Udalak itxi dituen azken kontuak 2001ekoak direla (2003ko urrian aurkeztu ziren).

Beriango Udala eta Moreluzea udal enpresa (2009)

Nafarroako Comptos Ganberak Beriaingo Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Honetaz gain, Moreluzea udal enpresaren kontuak ere aztertu ditu. Etxebizitzak bultzatzeko sortu zen enpresaren akziodun bakarra udala da. Fiskalizazioa Nafarroako Parlamentuak eskatu zuen, Nafarroa Bai taldeak proposatuta, eta baita aipaturiko enpresaren Administrazio Kontseiluak ere.

Tuterako Udala (2009)

 Nafarroako Comptos Ganberak Tuterako Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera.

 Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Azken hau enpresa publika bihuru da aurten.

Esteribarko Udala (2008)

Nafarroako Parlamentuak eta Udalaren osoko bilkurak eskaturik, Comptos Ganberak Esteribarko Udalaren kontuak fiskalizatu ditu. Esteribarko Udalak 2.017 biztanle ditu, 28 herritan banaturik. Herririk handienak 444 biztanle ditu, eta txikienak 4.
 
Txostenak dioenez, Udalak aurkezturiko kontuek egoki islatzen dute Udalaren egoera, baina bi salbuespen aipatzen dira: aurrekontu sail guztietako zenbateko guztiak ez direla kontabilitate orokorrera pasatzen eta, bestalde, diru-eragiketa batzuk hurrengo urteari egozten zaizkio.
 

Itxaron-zerrendak gutxitzeko kontrataturiko langileriaren ordain-sariak (2008)
   Nafarroako Comptos Ganberak Osasunbidearen itxaron-zerrendak gutxitzeko onarturiko kontu-sailaren kudeaketari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Gogoratzekoa da Parlamentuak 15 milioiko diru-saila onartu zela itxaron-zerrendak gutxitzeko. 
Burlatako Udala (2008)







Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalaren 2008ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak lau gai nagusiri buruzko iritzia ematen du: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera.
Txostenak emaniko datuen arabera, Burlatako Udalaren 2008ko gastuak 16,5 milioikoak izan ziren eta dirusarrerak, berriz, 17,2 milioi. Gastuetan handienak langileriarenak dira: 8,3 milioi euro. Ondoren ohiko gastu eta zerbitzuak daude (3,8 milioi). Inbertsioetan 2,2 milioi gastatu ziren.

Noiango Udala (1999)

Nafarroako Kontuen Ganbarak Noiango Udalari buruzko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak lau gai nagusi aztertzen ditu: aurrekontuaren betetzea, ondare-egoeraren isla, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera.

Noiango Udalak hiru erakunde autonomo ditu: Julian Gayarre Musika Eskola, Etxe Zaharra Kultur Patronatoa eta Kirol Patronatoa.

1999ko ekitaldian Udalak 400 milioiko dirutza gastatu zuen eta erakunde autonomoek 100. Sarrerak gastuak baino handiagoak izan ziren Udalak eta erakunde autonomoek 558 milioi bildu baitzituzten.

Lizarrako Udala (2003)

Nafarroako Comptos Ganberak Lizarrako Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu. Datu guztiak 2003koak dira.

Txostenaren arabera, Lizarrako Udalak 12,2 milioi euro gastatu eta 11,4 milioi bildu zituen. Dirutza hori Udalaren gastu eta dirusarrerak ez ezik, Musika Eskolarenak ere biltzen ditu.

Tafallako Udala (2009)

Nafarroako Comptos Ganberak Tafallako Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.

Txostenak dioenez, Tafallako Udalak eta haren erakunde autonomoek (Musika Eskolak, Kultura eta Kirol Patronatuak) 22,8 milioi gastatu zituzten. Diru-sarrerak, berriz, 23,6 milioikoak izan ziren.

Subscribe to