Skip to main content
Cascanteko Udala (2006)

Nafarroako Comptos Ganberak Cascanteko Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak Udalaren kontu orokorra, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, Cascanteko udalak 3,5 milioi gastatu zituen eta 4,6 bildu. Gastu nagusiak honakoak dira: ohiko ondasun eta zerbitzuak (1,2 milioi), langileria (milioi bat) eta inbertsioak (900.000 euro). Dirusarrerei dagokienez, zuzeneko zergen bitartez 1,2 milioi lortu ziren, ohiko transferentziekin 1,1 milioi eta kapital transferentzien bidez ia milioi bat.

Berriozarko Udala (2009)

Nafarroako Comptos Ganberak Berriozarko Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Bertan aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, azterturiko ekitaldian udalak 13,4 milioi euro gastatu zituen. Diru-sarrerak, berriz, 9,6 milioikoak izan ziren.

Gastu nagusiak honakoak izan ziren: inbertsioak (6,7 milioi), langileria (3,6 milioi) eta ohiko ondasun eta zerbitzuak (1,9 milioi). Inbertsioen zati handi bat azken urteetan diruzaintzan pilaturikoarekin finantzatu da.

Nafarroako ikus-entzunezko Kontseilua (2009)

Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko 2009ko txostena ezagutarazi du. Bertan hiru gai nagusi aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.
Txostenak dioenez, Ikus-entzunezko Kontseilua erakunde publiko independentea da. Irrati eta telebisten erabiltzaileen eskubideak defendatzeaz gain, arloko legedia betetzen dela bermatu behar du. Halaber, biztanleriaren artekari lana egiten du komunikabideen aurrean, gizartearen intereseko gaiak lan ditzaten.

Atarrabiako Udala (2007)
Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren 2007ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.

Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 8,6 milioi euro gastatu eta 8,4 milioi bildu zituen 2007ko ekitaldian.

Dirusarreretan bi nabarmen daitezke: ohiko transferentziak (3,8 milioi) eta zuzeneko zergak (2,3 milioi). Gastuei dagokienez, udal langileen soldatetan lau milioi gastatu ziren, eta ohiko ondasun eta zerbitzuetan 2,2 milioi.
Burlatako Udala (2007)

Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalaren 2007ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2007ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, Burlatako Udalaren 2007ko gastuak 16,5 milioikoak izan ziren eta dirusarrerak, berriz, 15,8 milioi. Gastuetan handienak langileriarenak dira: 8 milioi euro. Ondoren ohiko gastu eta zerbitzuak daude (3,4 milioi). Inbertsioetan hiru milioi gastatu ziren.

Atarrabiako Udala (2009)
Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.
Billafrankako Udala (2008)

Comptos Ganberak Billafrankako Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Bertan 2008ko kontu orokorra, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, Billafrankako Udalak 4,5 milioi gastatu eta 4,3 milioi bildu zituen. Zenbatekooi bi erakunde autonomoena gehitu behar zaizkie: Musika Eskola eta Virgen del Portal zahar-etxearena, hain zuzen. Lehenbizikoak 80.000 euro gastatu zituen eta bigarrenak 900.000 euro.

Iruñako Udala (2007)

Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalaren 2007ko fiskalizazioa kaleratu du.

Txostenak emaniko datuen arabera, urteko gastuak 323 milioi euro izan ziren eta dirusarrerak, berriz, 276 milioi. Gastuei dagokienez, inbertsioak dira garrantzitsuenak: 151 milioi. Langileria gastuak 76 milioikoak izan ziren eta ohiko ondasun eta zerbitzuetan 71 milioi euro gastatu ziren. Dirusarrera nagusiak transferentziak izan ziren: ohiko eta kapital transferentzien zenbatekoak batuta, 163 milioi euro bildu ziren. Zergen bidezko dirusarrerek, berriz, 52 milioi egin zuten.

Subscribe to