Nafarroako Comptos Ganberak Corellako Udalaren 2004ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera. Txostenak ¿Tintorrock¿ izeneko musika jaialdiak sorturiko gastuak ere aztertu ditu, Udalak berak eskatuta.
Nafarroako Comptos Ganberak iazko kontu orokorrei buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Jakina denez, txostenak foru administrazioaren ekonomia egoerari buruzko ikuspegi zabala eskaintzen du.
Comptos Ganberak txostenaren hasieran azaltzen duenez, foru administrazioa zazpi departamentuk, bederatzi erakunde autonomok eta 29 enpresak osatzen dute.
Nafarroako Comptos Ganberak Bianako Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena plazaratu du. 2006ko urte amaieran, Bianako Udalak 2,4 milioiko superabita lortu zuen.
Gastuetan inbertsioak izan ziren nagusiak: 7 milioi. Ohiko gastu eta zerbitzuetan 1,5 milioi gastatu ziren, eta udal langileen soldatetan milioi bat.
Dirusarrerei dagokienez, inbertsio errealen besterentzeak 3,2 milioi eman zion Udalari. Zuzeneko zein zeharkako zergen bitartez bi milioi baino gehiago lortu zituen, eta ohiko transferentziek 1,2 milioi egin zuten.
Nafarroako Comptos Ganberak Corellako Udalaren 200eko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.
Txostenak emaniko datuen arabera, Corellako Udalak 6,7 milioi gastatu eta 7,5 bildu zituen. Udalaren gastu eta dirusarrerez gain, San Jose udal zahar etxearenak ere sarturik daude datuotan.
Nafarroako Comptos Ganberak SOS Navarra koordinazio zentroaren sistema informatikoari buruzko txostena kaleratu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, Ezker Batuak aurkezturiko mozio baten ondorioz.
Nafarroako Comptos Ganberak hospitale publikoetako zerbitzu orokorrei buruzko txostena ezagutarazi du.Txostenak honako zerbitzu hauek aztertu ditu: segurtasuna, arroparen garbiketa, hospitaleetako garbiketa eta elikadura. Azterketa Nafarroako bost hospitale publikoetan egin da: Iruñeko Bideko Ama eta Nafarroako Hospitalea, Elkanoko Ubarmin, Tuterako Reina Sofia eta Lizarrako Garcia Orcoyen.
Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Gobernuak aipaturiko zerbitzuotan 21,7 milioi euro gastatu zituen 2004ko ekitaldian, hospitale publikoen aurrekontuaren %7, hain zuzen.
Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalari buruzko 2006ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.
Antsoaingo Udalak 10.000 biztanle inguruko udalerria da. Udalaz gain, hiru erakunde autonomo ditu: Gazte Berriak Kultur eta Kirol patronatua, Euskara patronatua eta Hezkuntza sexualaren aldeko patronatua. Azken honek, ordea, ez du jarduerarik egin fiskalizaturiko ekitaldian.
Nafarroako Comptos Ganberak Tuterako Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Datu guztiak 2005koak dira.
Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Aipaturiko erakundeenak ere kontuan hartuz,m iazko gastuak 35,2 milioi eurokoak izan ziren eta dirusarrerak, berriz, 37 milioi.
Nafarroako Comptos Ganberak Arartekoaren kontuei buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak 2005eko kontuak aztertu ditu.
Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoeraren isla eta legezkotasuna aztertu ditu.
Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, urteko gastuak 810.000 eurokoak izan ziren. Gastuetan handienak langilerairenak dira: 528.000 euro. Gatuen bigarren dirusail garantzitsuena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa izan zen, horretan 228.000 euros gastatu baitziren.
Nafarroako Comptos Ganberak Ezkabako Tunelei buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Obra lanak 2002ko ekainean hasi eta 2005eko urtarrilean amaitu ziren. Txostenak inbertsioaren gaineko azterketa egin du, gastuen agirietan eta legezkotasunean sakonduz.
Txostenak dioenez, lanen esleipena 23 milioitan egin zen. Onarturiko eskaintzak %5,2 jeitsi zuen hasierako prezioa. Lanak egiteko epea 30 hilabetekoa zen.