Skip to main content
Atarrabiako Udala (2009)
Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.
Billafrankako Udala (2008)

Comptos Ganberak Billafrankako Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Bertan 2008ko kontu orokorra, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, Billafrankako Udalak 4,5 milioi gastatu eta 4,3 milioi bildu zituen. Zenbatekooi bi erakunde autonomoena gehitu behar zaizkie: Musika Eskola eta Virgen del Portal zahar-etxearena, hain zuzen. Lehenbizikoak 80.000 euro gastatu zituen eta bigarrenak 900.000 euro.

Iruñako Udala (2007)

Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalaren 2007ko fiskalizazioa kaleratu du.

Txostenak emaniko datuen arabera, urteko gastuak 323 milioi euro izan ziren eta dirusarrerak, berriz, 276 milioi. Gastuei dagokienez, inbertsioak dira garrantzitsuenak: 151 milioi. Langileria gastuak 76 milioikoak izan ziren eta ohiko ondasun eta zerbitzuetan 71 milioi euro gastatu ziren. Dirusarrera nagusiak transferentziak izan ziren: ohiko eta kapital transferentzien zenbatekoak batuta, 163 milioi euro bildu ziren. Zergen bidezko dirusarrerek, berriz, 52 milioi egin zuten.

Corellako Udala (2007)

Nafarroako Comptos Ganberak Corellako Udalaren 2007ko fiskalizazio txostena kaleratu du.

Txostenak dioenez, Udalak 10 milioi euro gastatu zituen eta dirusarrerak, berriz, 9,4 milioikoak izan ziren. Ohiko gastuak dira nagusiak: %58. Dirusarrerei dagokienez, %58 dirulaguntzak dira eta zergen bidez lorturikoak %41.

Urte amaierako emaitzak defizita eman zuen: 905.000 euro. Epe luzerako zorra 1,8 milioikoa zen.

Eguesibarreko Udala (2006)

Nafarroako Comptos Ganberak Eguesibarreko Udalaren 2006ko fiskalizazioari buruzko txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2006ko kontu orokorra, legeztasuna eta finantza egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, Eguesibarreko Udalak 10 milioi gastatu eta 18 bildu zituen. Dirusarreretan handiena zeharkako zergena izan zen: 10 milioi. Inbertsioen erosketen bidez 3,2 milioi lortu ziren eta ohiko transferentziek 1,5 miloi eman zuten.

Nafarroako Bardeako Komunitatea (2009)

Nafarroako Comptos Ganberak Bardeako Komunitateari buruzko txostena kaleratu du, Ezker Batuak Parlamentuan eginiko eskaerari erantzunez. Aipaturiko taldeak azken bost urteotako kontuen fiskalizazioa eskatu bazuen ere, txostenak 2009koak aztertu ditu. Hala ere, kudeaketaren arlo nagusiak aztertzerakoan aurreko urteetako datuak ere kontuan hartu ditu.

Lizarrako Udala (2009)
Nafarroako Comptos Ganberak Lizarrako Udalari buruzko 2009ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertu ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, Lizarrako Udalak (Julian Romano Musika Patronatua ere kontuan hartuz) 18,5 milioi gastatu eta 19,4 bildu zituen. Gastuei dagokienez, inbertsioek 12,7 milioi egin zuten, langilerian 5,8 milioi gastatu ziren eta ohiko ondasun eta zerbitzuetan 3,8 milioi.
Barañaingo Udala (2008)

Nafarroako Comptos Ganberak Barañaingo Udalaren 2008ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan aztertzen diren gaiak honakoak dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomedioen jarraipena.
Txostenak emaniko datuen arabera, Barañaingo Udalak eta haren erakunde autonomoek (Lagunak kiroldegia eta Luis Morondo Musika Eskola) 17,2 milioi euro gastatu eta beste horrenbeste bildu.

Ezkabarteko Polikiroldegia

Nafarroako Comptos Ganberak Ezkabarteko polikiroldegiari buruzko txostena ezagutarazi du. Nafarroako Gobernuak diruz-lagunduriko obra 2005ean zen hastekoa, baina Ezkabarteko Udalak lekuz aldatzea erabaki eta kokatu nahi zuen tokiko lur-sailen jabeekin hitzarmena sinatu zuen.

Txostenak dioenez, polikiroldegiaren kostua 2,9 miliokoa izan da, lur-sailak eta BEZa kontuan hartu gabe.

Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua (2008)

Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko 2008ko txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.

Ikus-entzunezko Kontseiluaren dirusarrera eta gastuak aurrekontu-sail berezi batean daude, Nafarroako Aurrekontuetan.

Kontseiluak zazpi langile ditu, bost funtzionario eta beste biak behin-behineko kontratuak dituztenak.

Subscribe to