Skip to main content

Berriak

"Lizitazio publikoa eta lehia askea" aztergai jardunaldi batean

"Lizitazio publikoa eta lehia askea" gaiari buruzko jardunaldi bat antolatu du Kontuen Ganberak, CNMCrekin (Lehia eta Merkatuen Nazio Batzordea) eta Nafarroako Gobernuarekin elkar lanean. Lizitazio publikoa eta lehia askea loturik beharko lukete beti. Izan ere, lehia gutxitzeko eginiko iruzurrak diru publikoaren kudeaketa gardenaren aurkakoak dira eta, bestetik, kalte ekonomikoa eragiten diete administrazioei eta, beraz, biztanle guztiei. Bi hizlarik parte hartuko dute: Susana Campuzano, CNMCko Sustapen zuzendaria eta Sergio Sinovas, CNMCko alboko zuzendari-ordea.

El público disfrutó con la música festiva de "Hego Haizeak"
Kontzertu ederra "Hego Haizeak" taldearen eskutik

Kontuen Ganberako patioan bilduriko jendeak gozatu egin zuen atzo "Hego Haizeak" taldearen musikarekin. Aitor Urquizak, Arkaitz Ibarrak, Asier Agirrek  eta Xabier Olazabalek osaturiko taldeak txistuaren doinu klasikoak eskaintzeaz gain, Irlandako doinuak ere jo zituen eta, amaitzeko, Sanferminetako musika alaia. "Hego Haizeak" taldearena da Kontuen Ganberak ekainean antolaturiko bigarren eta azken emandaldia. Jendearen erantzuna ikusita, heldu den urtean ere kultur ekimenek tokia izanen dute Ansoleaga karrikako egoitzan.

Festa doinuak Kontuen Ganberaren egoitzan, San Juan bezperan

Kontuen Ganberak “formatu txikiko” kontzertu batzuk antolatu ohi ditu, bi helbururekin: XIII. mendeko egoitza ezagutaraztea eta, bide batez, gazteek osaturiko musika taldeei laguntzea.

Hurrengoa datorren ostegunean, ekainak 23, izanen da. Talde gonbidatua Hego Haizeak da. Lau musikarik osatzen dute: Aitor Urkiza, Arkaitz Ibarra, Asier Agirre eta Xabier Olazabal. Txistulariak hiru lehenak eta akordeoilaria azkena. Guztiak ikasketa profesionalak eginak eta musika eskoletako irakasleak.

Datorren asteartean, ekainak 21, laborategien bateratze-prozesuari buruzko txostena aztergai Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuaren Osasun batzordearen aitzinean agertuko da datorren asteartean, berriki kaleraturiko txosten bat azaltzeko. Txostenak laborategien bateratze-prozesua aztertu du. Agerraldia goizeko 9:30an hasiko da.

El público disfrutó con la música de Jaleando
Giro ona Jaleando taldearen emandlaian

Jaleando taldeak kantaldia eskaini zuen atzo, Kontuen Ganberako egoitzan. Kantari eta talde ezagunen bertsioak abestu zituen, flamenko kutsua emanez. Jimena Ripa kantari aritu zen, Luis Gil gitarran eta Iñaki Lero perkusioan. Jendeak gozatu egin zuen hirukotearen kantuekin. Hurrengo kontzertua, ekainaren 23an, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen eskutik.

Javier Enériz participará el viernes en los "Encuentros en la Cámara de Comptos"
Javier Eneriz arartekoak Kontuen Ganberako topaketan parte hartuko du

Javier Eneriz Arartekoak, etzi, ekainak 10, Kontuen Ganberaren topaketetan parte hartuko du. Ekimenaren helburua da Nafarroako erakunde, gizarte eta kultur arloetako pertsonaiak Kontuen Ganberaren egoitzara eramatea, kontrol erakundeko teknikariek ezagutu ditzaten. Ohi denez, Javier Enerizi elkarrizketa egiten zaio eta ondoren galderak egiteko aukera izanen da.

Jaleando taldearen kontzertua, ekainaren 9an, Kontuen Ganberaren egoitzan

Jaleando musika taldeak kontzertu bat eskainiko du Kontuen Ganberako patioan bihar zortzi, ekainaren 9an, arratsaldeko 8etan hasita. Ekimenaren helburua da Kontuen Ganberaren egoitza ezagutaraztea eta, bide batez, kulturarekin bat egitea. Jaleando taldea hiru gaztek osatzen dute: Luis Gil (gitarra), Jimena Ripa (kantaria) eta Iñaki Lero (perkusioa). Kantari eta talde ezagunen kantuak abesten dituzte, beti ere flamenkoaren ukitua emanez.

Kantaldia arratsaldeko 8etan hasiko da eta sarrera librea da aretoa bete arte.

Olaechea toma posesión de su cargo de presidenta de la Cámara de Comptos
Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakari karguaz jabetu da

Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria bere karguaz jabetu da, gaur eguerdian Parlamentuan eginiko ekitaldi batean. Bertan izan dira, besteak beste, Uxue Barkos lehendakaria, Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidentea eta kontu epaitegietako ordezkariak.

Olaetxeak azpimarratu duenez, Kontuen Ganbera betiko irizpideen arabera ariko da datozen urteotan: independentzia, profesionaltasuna, beti ere alderdikerietatik kanpo. Konpromisoa agintarien aitzinean hartu badu ere, biztanle guztiak izan ditu gogoan, haei zor zaielakoan diru publikoaren kontrolik zorrotzena.

Visita del Instituto Julio Caro Baroja
Julio Caro Baroja Institutoko ikasleak, visitan Kontuen Ganberan

Iruñeko Julio Caro Baroja Institutuko ikasle talde bat Kontuen Ganberara etorri da gaur. Bisitaren helburua zen egoitza ezagutzea eta erakundearen zereginetan sakontzea. Dena den, argi dago gaia aurretik landua zutela Ana Beltran irakaslearekin. Izan ere, liburu eder bat ekarri digute opari "ABCDario de la Cámara de Comptos" izenburukoa, Kontuen Ganberari buruzko errefentziez beterik eta dotore ilustraturik.

El director general de Administración Local explica la reforma del mapa local
Toki Administrazioko zuzendariak udal mapa berriaz hitz egin du Kontuen Ganberan

Kontuen Ganberak urtero fiskalizatzen dituen udaletako idazkari eta kontu-hartzaileak gure egoitzan elkartu dira gaur, urtero egin ohi dugun bileran. Bileraren helburua zen iazko fiskalizatze lanen prozesua aztertu eta aurtengoa prestatzea. Horrez gain, toki Departamentuko zuzendari nagusi Xabi Lasak hitzaldi bat eman du, gobernuak udal mapa aldatzeko duen helburua ezagutarazteko.