Skip to main content

Berriak

NUPko Zuzendibideko ikasleak, Kontuen Ganberaren egoitzan

NUPko Zuzenbideko lehen kurtsoko ikasleak gure egoitzara etorri ziren pasa den ostiralean.Ikasleak Fernando Lera irakaslearekin etorri ziren. Antsoleaga karrikako egoitza ikusteaz gain, gure erakundearen lana azaldu genien. Ondoren erakundearen bideoa ikusi zuten eta bisita amaitu aurretik argazkia egin genuen.

Helio Robledak bi txosten aurkeztu ditu Parlamentuko Osasun Batzordean

Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, berriki kaleraturiko bi txosten aurkezteko. Bata Osasun Departamentuak San Juan de Dios ospitalera ateratako zerbitzuen inguruko azterketaren ingurukoa zen, eta bestea azken bi urteotan mediku zentro pribatuetara ateratako zerbitzuei buruzkoa.

Helio Robledak iazko kontu orokorrei buruzko txostena Parlamentuan aurkeztu du

Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Ekonomia y Ogasun batzordeko kideen aitzinean agertu da gaur goizean, iazko kontu orokorrei buruzko txostena azaltzeko. Kontuek eslatzen duten finantza egoera azaltzeaz gain, azken bost urteotako eboluzioaz ere mintzatu da. Txostenak bilduriko gomendio nagusiak ere azpimarratu ditu.

Jornadas sobre el nuevo plan general de contabilidad pública
Kontabilitate publikoaren plan berria, aztergai Kontuen Ganberan

Nafarroako Kontuen Ganberak eta Fiasep fundazioak antolaturik, kontabilitate publikoaren plan berriari buruzko jardunaldiak egiten ari dira gure egoitzan. Gaur eta bihar burutuko diren lan-saioetan 40 bat teknikarik hartzen dute parte, gehienak Kontuen Ganberakoak eta besteak beste administraziotatik etorriak. Hizlariak honako hauek dira: Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea; Antonio Lopez, Andaluziako Kontuen ganberako presidentea; eta David Ortiz Granadako unibertsitateko irakaslea.

La Cámara de Comptos firma un convenio con el Parlamento para agilizar la comunicación entre ambas instituciones
Kontuen Ganberak hitzarmen bat sinatu du Parlamentuarekiko komunikazioa hobetzeko

Nafarroako Kontuen Ganberak eta Parlamentuak hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen arteko komunikazioa hobetzeko. Hemendik aurrera, elkarri bidali beharreko informaziorako papera alde batera utzi eta teknologia berriak erabiliko dira. Hitzarmena Alberto Catalan parlamentuburuak eta Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak sinatu dute.

Niños y niñas de 7 años de las Escuelas de San Francisco, de visita en la Cámara de Comptos
San Frantzisko Eskolako 7 urteko neska-mutikoak, Kontuen Ganberan bisitari

San Frantzisko Eskolako Lehen Hezkuntzako 2. mailako neska-mutilak bisitan izan ditugu gaur goizean. Barneko patioan harrera egin ondoren, gure egoitzaren berri eman diegu, Iruñeko etxerik zaharrena dela azpimarratuz. Ondoren, lehen solairura joan gara bertan dauden margolan, idatz makina zaharrak, kontabilitate liburuak eta bestelakoak ikustera.

Eskolara itzuli aurretik patioan argazkia egin dugu, bisitaren oroigarri.


 

Alumnos del Instituto Cuatrovientos visitan la Cámara de Comptos
Cuatrovientos institutuko ikasleak, Kontuen Ganberaren egoitzan

Cuatrovientos Institutuko ikasle talde bat gure egoitza bisitatzera etorri da gaur goizean. Ikasleak Lanbide Heziketako Administrazio eta Finantzak ikasketak egiten ari dira. Egoitza ikusteaz gain, Kontuen Ganberaren lanaren berri jaso nahi zuten. Azalpen orokorra amaiturik, Karen Moreno auditoreak kontu zehatzagoak azaldu dizkie eta, azkenik, egoitzako patioan argazkia egin dugu, bisitaren oroigarri.

Koldo Saratxaga cierra los IX Encuentros Técnicos de los OCEx
Koldo Saratxagak Fiskalizazio Erakundeetako teknikarien topaketaren amaierako hitzaldia eginen du

Koldo Saratxagaren Fiskalizazio Erakundeetako teknikarien topaketaren amaierako ekitaldian parte hartuko du. Kooperatibetan aritua, Saratxagak Irizar enpresa egoera zailetik atera eta multinazional arrakastatsu bihurtu zuen. Langileriaren kudeaketan iraultzaile, orain enpresa-aholkularia da eta haren kudeaketa-sistema ezagutarazten saiatzen da. 

Hitzaldia 13:15etan hasiko da, INAPeko Pio Baroja aretoan.

Koldo Saratxaga cierra los IX Encuentros Técnicos de los OCEx
Koldo Saratxagak Fiskalizazio Erakundeetako teknikarien topaketaren amaierako hitzaldia eginen du

Koldo Saratxagaren Fiskalizazio Erakundeetako teknikarien topaketaren amaierako ekitaldian parte hartuko du. Kooperatibetan aritua, Saratxagak Irizar enpresa egoera zailetik atera eta multinazional arrakastatsu bihurtu zuen. Langileriaren kudeaketan iraultzaile, orain enpresa-aholkularia da eta haren kudeaketa-sistema ezagutarazten saiatzen da. 

Hitzaldia 13:15etan hasiko da, INAPeko Pio Baroja aretoan.

Helio Robleda pide valentía a los tribunales de cuentas para exigir que se cumplan sus recomendaciones
Helio Robledak ausardia eskatu die auditoreei, goizean hasitako topaketaren inaugurazio-ekitaldian

Estatuko epaitegietako 150 ordezkari Iruñean bildu dira gaur, kanpo fiskalizazioak dituen erronkak aztertzeko. Inaugurazio ekitaldian Alberto Catalan legebiltzarburuak eta Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak parte hartu dute.

Catalanek fiskalizazio erakundeen betebeharra funtsezkoa dela adierazi du. Alde horretatik, Nafarroakoa Estatuko zaharrena dela nabarmendu du. Catalanek dei bat luzatu die auditore guztiei hemendik aurrera ere lan tekniko hori egiten jarrai dezaten, beti ere auditoreei eskatu beharreko independentziari eutsiz.