Skip to main content

Berriak

150 auditore, Iruñean elkarturik bihartik

Kontu Epaitegietako 150 auditore Iruñean elkartuko dira bihar eta etzi, diru publikoen kontrolaz eztabaidatzeko. Inaugurazio-ekitaldia INAPeko Pio Baroja aretoan eginen da, goizeko 9:30etan hasita, eta Alberto Catalan Parlamentuburua eta Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea mintzatuko dira.

Ondoren auditoreak taldeka lanean hasiko dira, ondorengo gaiak aztertzeko: krisi garaiko fiskalizazioa, osasungintza eta irakaskuntzaren kontrola, toki erakundeen fiskalizazioa, auditoria-lanak hobetzeko neurriak eta txostenen eduki juridikoa.

La consejera de Salud visita la Cámara de Comptos
Osasun kontseilaria, Kontuen Ganberaren egoitzan

Osasun Kontseilari Marta Vera Kontuen Ganberaren egoitzara etorri da gaur goizean. Egoitza bisitatzeaz gain, Vera Helio Robleda Kontuen Ganberako presidentearekin elkarrizketatu da. Kontuen Ganberak Osasunbideak klinika pribatuekin sinaturik dituen itunei buruzko bi txosten karrikaratuko ditu datozen asteotan.

Luis Muñoz Garde recibe la medalla al mérito del trabajo
Luis Muñoz Gardek lan-ibilbidea saritzen duen urrezko domina jaso du

Luis Muñoz Garde Kontuen Ganberako presidente ohiak Madrilgo Gobernuak emaniko urrezko domina jaso du gaur goizean, 53 urteko lan-ibilbidea saritzeko. Ekitaldia Gobernuaren ordezkaritzan egin da, Muñozen senide, lagun eta lankideohi aurrean zirela. Luis Muñoz 12 urtez aritu zen Kontuen Ganberaren lehendakaritzan: 1997tik 2010era. Aurretik 40 urteko ibilaldia egina zuen enpresen aholkularitzan. Muñoz Gardek gobernuari domina eman izanagatik eskerrak emateaz gain, emazte eta seme-alabak izan ditu gogoan. Kontuen Ganberako teknikarien profesionaltasuna ere goraipatu du.

150 lagunek eman dute izena kanpo fiskalizazio erakundeen topaketetan parte hartzeko

Nafarroako Comptos Ganbera lanean ari da kanpoko fiskalizazio erakundeen topaketaren antolaketan. Izena emateko epea amaiturik, aurreikuspenik hoberenak bete egin dira, 150 lagunek parte hartuko dutelako. Gehienak fiskalizazio erakundeetako teknikariak dira, baina badira, halaber, administrazioetako kudeatzaileak eta auditoria enpresetako ordezkariak. Topaketa intereseko gaiak aztertuko dituzten lan taldeen bitartez eginen da: krisi garaiko fiskalizazioa, hezkuntza eta osasungintzaren fiskalizazioa, azken urteotako esperientziarik aipagarrienak...  

Visita del Presidente del Parlamento de Navarra a la Cámara de Comptos
Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria bisitaldian

Gaur goizean, Nafarroako Parlamentuko Lehendakari berria, Alberto Catalán Higueras, Comptos Ganberara etorri da. Egoitza honetan bere Lehendakariarekin, Helio Robleda, eta beste teknikari batzuekin elkartu da.

1.000 personas han visitado la Cámara de Comptos en los últimos meses
1.000 lagun bisitan Comptos Ganberaren egoitzan

Comptos Ganberak amaiera eman dio 2010-2011 ikasturteko bisitaldi-zikloari. Urritik hona 50 talde etorri dira gure egoitzara, batez ere ikasleak, kultur taldetakoak, unibertsitariak, jubilatuen elkartekoak…Guztira mila lagun inguruk ezagutu dute Antsoleaga karrikako egoitza.

Hurrengo ikasturtean Comptos Ganberaren egoitza ezagutu nahi duten guztiek zita har dezakete 848 421 400 telefonora deituta edo hurrengo helbide elektronikoan: mp.garcia.martinez@navarra.es

Helio Robledak Unibertsitateen araubide juridikoari buruzko ikastaroan hitzaldi bat emanen du

Nafarroako Comptos Ganberako presidenteak Unibertsitateen araubide juridikoari buruzko ikastaroan parte hartuko du gaur arratsaldean. Nafarroako Unibertsitatean egiten ari den ikastaroa atzo hasi zen eta bihar amaituko da. Helio Robledak unibertsitateen kanpo kontrola aztertuko du bere hitzaldian. 

Ikastaroan aztertzen ari diren gaiak honakoak dira, besteak beste: etika, zuzenbidea eta ikerketa: ikerketaren kudeaketa; eta lan erreforma eta unibertsitatea.  Eugenio Simon Acosta katedradunaren hitzaldiak amaiera emanen dio bihar ikastaroari.

Helio Robleda pide más eficacia en la gestión de los fondos públicos en el marco de una jornada técnica con la Audit Commission
Helio Robledak eraginkortasun handiagoa eskatu die nafar administrazioei


Helio Robleda, Comptos Ganberako presidentea, eta Elizabeth Peers, Ingalaterrako Audit Commissioneko ordezkaria, kazetarien aitzinean agertu dira. Prentsaurrekoa bi erakundeen arteko harremanen berri emateko egin da. Izan ere, Comptos Ganberak gonbidaturik, Audito Commissioneko bi ordezkari Iruñera etorri dira, Ingalaterrako kontrol erakundeak eginiko lana azaltzeko. Audit Commission itzal handiko kontrol erakundea da, batez ere kontuen azterketa ez ezik, eraginkortasunaz ere iritzia ematen duela.

Finaliza la jornada sobre intercambio de experiencias en auditoría operativa
Audit Commissionekin antolaturiko jardunaldia amaitu da

Nafarroako Comptos Ganberak Audit Commissionekin antolaturiko lan-jardunaldia amaitu da. Guztira, hainbat erakundetako 50 teknikarik hartu dute parte. Audit Commissioneko ordezkariaren ondoren, Clara Muñoz, Daniel Carrasco eta Jose Luis Pablos unibertsitate-irakasleek kudeaketa-kostu eta adierazleak finkatzeko egiten ari diren lana aurkeztu dute.

Carlos García: "Hay que hablar menos de presión fiscal y más de lo que cuestan los servicios"
Udal nagusienetako idazkari eta kontu-hartzaileak Comptos Ganberan elkartu dira

Nafarroako Comptos Ganberak aurten fiskalizatuko dituen udal guztietako idazkari eta kontu-hartzaileak erakundearen egoitzan elkartu dira gaur, egin beharreko lanaren berri jasotzeko. Halaber, Comptos Ganbera udalen kudeaketa sakonago aztertzeko martxan jarri nahi dituen adierazleen inguruko informazioa ere eman zaie. Helburua da fiskalizazio txostenenetan kontuak eta legezkotasuna ez ezik, eraginkortasuna ere aztertzea, eta horretarako adierazle komun batzuk behar dira. Oraingoz lau arlotan lan egin da: kirola, gizarte zerbitzuak, argiak eta haur eskolak.