- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Berriak
Helio Robleda, Comptos Ganberako presidentea, Parlamentuko Ekonomia Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, 2009ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko.
Robledak adierazi duenez, 2009ko gastuak 4.372 milioi izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 4.221 milioi. Urte amaierako zorra 1.024 milioikoa zen, aurreko urtean baino %26 gehiago.
Comptos Ganberak kontabilitate publiko plan berriari buruzko ikastaroa antolatu du. Gaur goizean hasitako ikastaroan 50 bat lagunek hartzen dute parte, gehienak Comptos Ganberako teknikariak. Hizlariak honakoak dira: Vicente Condor, Zaragozako Unibertsitateko katedraduna, Arantza López Cascante Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetzako sailburua eta Isabel Brusca, Zaragozako Unibertsitateko irakaslea.
Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidentea, Parlamentuko herri-lan Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, Gobernuak azken urteotan eginiko obra-lanei buruzko txostena azaltzeko.
Robledak azaldu duenez, obren esleipenetan, bataz beste, %12 merketu zen aurrekontua. Behin betiko kostua %5 igo zen adjudikaturiko zenbatekoarekin alderatuz. Obra eta zerbitzu osagarri eta laguntza teknikoei dagokienez, esleipen-prezioaren %7 dira, gutxi gora behera.
Fermin Erbiti, Comptos Ganberako komunikazio arduraduna, aurtengo Juan Zelaia saiakera sariaren irabazlea izan da, ex aequo Kepa Larrea basauritarrarekin.
Irunxemearen lana "Hiru koaderno txiki" da. Bertan, hainbat gairi buruzko gogoetak bildu ditu: literatura, musika, denboraren joan-etorria, haurtzaroa, erlijioa. Saiakeraren bigarren zatian ere gogoeta testu laburrak bildu ditu, baina guztiak gai bakar baten inguruan: komunikazioa.
Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidentea, Parlamentuko mahai eta bozeramaleen batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, datozen urteotako plan estrategikoa eta heldu den urteko fiskalizazio-planaren berri emateko.
Luis Muñoz Garde Comptos Ganberako presidente ohiak lan arloan eginiko merituak saritzen dituen urrezko domina jaso du. Muñoz Garderekin batera beste 34 lagun saritu ditu Espainiako Gobernuak. Sariaren xedea da edozein lan edo zerbitzutan eginiko ibilbide eredugarria nabarmentzea.
Muñoz Garde Etxalarren sortu zen 1939an. Merkataritza-ikasketak bururu ondoren, aholkulari fiskalen elkartean sartu zen eta Kontu-ikuskarien elkarteko kide ere izan zen.
Pasa den ostiralean, Estatuko hainbat tokitatik etorritako historialarien bisita jaso genuen Comptos Ganberan. Hogeita bost ziren, guztiak zerga-biltzaileei buruzko kongresuan parte hartzen ari zirela. Arcas Comunis eta Azterketa Fiskalen Institutuak antolaturiko jardunaldietan erretiroa berriki hartu duen Juan Carrasco katedraduna omen zuten, eta omendua ere gurekin izan zen. Etxea bisitatu ondoren, XIII. mendeko egoitzaren berri jaso zuten, eta Comptos Ganberaren historia eta gaur egungo zereginak azaldu genizkien.
Iruñeko Cuatrovientos Institutuko Administrazio eta Finantzak zikloko ikasle talde bat bisitan izan dugu gaur Antsoleaga karrikako egoitzan. XIII. mendeko etxea ikusteaz gain, Comptos Ganbearen historia eta gaur egungo egoeraren berri jaso dute. Azkenik, auditore batek eguneroko lanen berri eman die.
San Francisko Eskolako LHko bigarren mailako haurrak bisitan izan ditugu Comptos Ganberaren egoitzan. Bi taldetan banaturik, eta irakaslea gidaria zutela, gure etxea erakusteaz gain erakundearen historia ere azaldu diegu. Begi bistakoa zen ikasle taldeak gaia landua zuela aldez aurretik, gure egoitzan sartzean Carlos II.aren berri bazutelako. Barneko patioa eta lehen solairua ikusi ondoren, oso txintxo portatu diren haurrak eskolara bueltatu dira, baina aurretik argazkia egin diegu.
Nafarroako Comptos Ganberako presidenteak tokiko erakundeen kudeaketari buruzko Gijongo mintegian parte hartu du. "Korapilatsua erraz bihurtuz" lelopean eginiko jardunaldian, aditu batzuek udal kudeaketaren zenbait arlo aztertu dituzte.
Helio Robledak Espainiako Udal eta Kontzejuen Federazioaren kostuen gaineko azterketa aurkeztu du, beste bi aditurekin: Antonio Lopez katedraduna eta Carlos Prieto, Espainiako Udal eta Konzejuen Federazioko Ogasun Batzordeko idazkaria.
