Skip to main content

Berriak

Helio Robledak Maspalomaseko nazioarteko jardunaldietan parte hartu du

Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidenteak Maspalomaseko (Canariar irlak) nazioarteko auditoriari buruzko jardunaldietan parte hartu du. Estatuko eta Ameriketako beste zenbait kontu epaitegitako arduradunekin batera mahai-inguru batean parte hartu du, diru publikoaren kontrolaz bere iritzia emateko. Halaber, Helio Robledak kontu epaitegien datozen urteotako erronkak azpimarratu ditu. Haren ustetan, diru publikoaren kudeaketan legezkotasuna errespetatzeaz gain, eraginkortasuna ere neurtu behar da. Hori da, Robledaren iritziz, etorkizuneko erronka nagusia.

Helio Robledak Iruñea, Tutera eta Toki sektoreari buruzko txostenak azaldu ditu Parlamentuan

Comptos Ganberako Presidentea Parlamentuko Toki Administrazio Batzordearen aitzinean agertu da gaur, erakundeak berriki aurkezturiko hiru txostenen berri emateko: Iruñea, Tutera eta Toki Sektorearen txosten orokorra. Iruñeari dagokionez, oraindik bete gabe dauden gomendioak azpimarratu ditu, batez ere barne kontrol eta langileriari dagozkionak. Bestalde, Robledak Sanferminetako zentroak bidegarritasun plan egokiagoa behar duela azpimarratu du. Tuterako txostena aurkeztean, udalaren finantza egoera zaila nabarmendu du, eta baita inbertsioen planifikazio desegokia ere.

Finantza-egoeren baterakuntzari buruzko mintegia

Nafarroako Comptos Ganberako auditore eta teknikoek balantze-egoeren baterakuntzari buruzko mintegi batean parte hartu dute azken egunetan. Vicente Condor Zaragozako Ekonomia katedraduna izan da hizlaria.Baterakuntzaren oinarrizko kontu eta arauak azaltzeaz gain, hainbat erakunde eta enpresaren adibideak ere erakutsi ditu.

Helio Robledak Osasunbideak San Juan de Dios ospitalearekin duen itunari buruzko txostena Parlamentuan aurkeztu du

Helio Robleda Comptos Ganberako presidentea Parlamentuaren Osasun batzordean agertu da gaur, Osasunbideak San Juan de Dios ospitalearekin duen itunari buruzko txostena aurkezteko. Robledak azaldu duenez, itunaren gastua 16,4 milioikoa izan zen 2008an, aurreko urtean baino %23 gehiago. Ospital pribatura desbideraturiko gaixo gehienak Nafarroako Ospitaletik eta Bideko Ama ospitaletik eraman zituzten, hiru osasun arazori aurre egiteko: barne medikuntza, garrantzi handiriko gabeko operazioak eta zainketa aringarria.

Udaletako idazkari eta kontu-hartzaileak, Comptos Ganberaren egoitzan

Nafarroako udal nagusietako idazkari eta kontu-hartzaileak Comptos Ganberaren egoitzan elkartu dira gaur goizean, erakundeak berak deiturik. Bileraren helburua zen datozen asteotan hasiko diren fiskalizazio lanen berri ematea, aztertu beharreko arloak eta epeak ere zehazteko. Helio Robleda Comptos Ganberako presidenteak eta Begoña Urrutia Toki Administrazioko Ekonomia zerbitzu buruak udalen kudeaketa hobetzeko har litezkeen neurriez hitz egin diete bilduriko funtzionarioei. Bi hizlariek kudeaketa-adierazleak martxan jartzeko beharra azpimarratu dute.

Helio Robleda presenta el informe de las cuentas de 2008
Helio Robledak 2008ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztu du

Helio Robleda, Comptos Ganberako presidentea Parlamentuko Ekonomia Batzordean agertu da gaur goizean, 2008ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Robledak azaldu duenez, duela bi urteko kontuetan nabarmenak dira krisiaren ondorioak. Izan ere, dirusarrerak %3 gutxitu ziren, gastuek gora egin zuten bitartean. Dirusarreren jeitsierak aurrezki gordina ere nabarmen gutxitu zuen eta zorra, berriz, handitu egin zen, 977 milioiraino helduz. 

Angel Gonzalez-Malexetxebarria, Comptos Ganberan bisitan

Angel Gonzalez-Malexetxebarria, nazioarteko finantza-kudeaketan aditua, Comptos Ganberaren egoitzan izan da. Helio Robleda presidentearekin elkartzeaz gain, erakundeko beste teknikari batzuekin ere bildu da, Comptos Ganberaren barne funzionamendua eta profesionalendako formakuntza plana ezagutu nahi zituelako.

El presidente de la Cámara de Comptos ha tomado posesión de su cargo en un acto institucional celebrado en el Parlamento de Navarra
Comptos Ganberako lehendakaria bere karguaz jabetu da, Nafarroako Parlamentuan eginiko ekitaldian

Helio Robledak gardentasuna eta eraginkortasuna eskatu dizkio administrazioetako arduradunei

Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidentea, bere karguaz jabetu da gaur eguerdian Parlamentuan eginiko ekitaldi batean.

Nafar agintari nagusiak eta kontu epaitegietako ordezkariak aurrean zituela, Helio Robledak kargua “ilusioz” hartzen duela azpimarratu du. Halaber, administrazio publikoen fiskalizatze lanetan erabateko independentzia erakutsiko duela nabarmendu du.

Helio Robleda tomará posesión de su cargo el 17 de marzo
Helio Robledak martxoaren 17an hartuko du Comptos Ganberako lehendakaritza

Helio Robledak martxoaren 17an hartuko du Comptos Ganberaren presidentzia, Nafarroako Parlamentuan eguerdiko ordu batean eginen den ekitaldian. Bertan izanen dira, besteak beste, Nafarroako agintari nagusiak eta kontu epaitegietako ordezkariak. Jakina denez, Robleda otsailaren 18ko osoko bilkuran aukeratu zuten lehendakari. 

Helio Robleda Comptos Ganberako laugarren presidentea da. Aurrekoak honakoak izan dira: Mariano Zufia (1981-1991), Patxi Tuñon (1991-1997) eta Luis Muñoz Garde (1997-2010).