Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak "Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoa: jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkak" liburua aurkeztu dute. Liburuak bi erakundeek iaz hitzarmen ekonomikoaz antolatu zuten jardunaldiko edukia jasotzen du. Ekitaldian Uxue Barkos lehendakariak, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariak eta Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariak parte hartu dute. Uxue Barkosek azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuak hitzarmen ekonomikoa biztanleriari ezagutarazteko konpromisoa hartu du, eta liburua borondate horren isla da.
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Ogasun eta Finantza Politika batzordearen aitzinean agertuko da bihar, abenduak 19, iazko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia goizeko 9:15ean hasiko da.
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertu da gaur, foru sektorearen birmoldaketari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia Garapen ekonomikoa Batzordearen aitzinean egin da, Geroa Bai taldeak eskatua.
Estatuko kontu auzitegietako ordezkariak Iruñean elkartu dira gaur, guztien arteko harremanak sendotzeko eta elkar lana bultzatzeko. Bileran Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak parte hartu du, Estatuko kontu auzitegietako beste ordezkariekin batera. Bileran unibertsitate arloko auditoretza-lana egitea hitzartu dute. Bestalde, instituzio bakoitzak datorren urteko planaren berri eman du.
Iñaki Gabilondoren hitzaldirako tokirik ez dago. Sarrera librea zen, aurretik izena emanda. Leku guztiak beteta daude. Hitzaldia arratsaldeko 7etan hasiko da, Iruñeko Baluarteko Camara aretoan.
Jose Luis Ezquerro Kontuen Ganberako legelariak Auditoría Publica aldizkariaren saria jaso zuen atzo, Oviedon eginiko ekitaldi batean. Nafarrak Asturiaseko Kontu Epaitegiko presidente Avelino Viejoren eskutik jaso zuen saria. Ezquerrok kontrol instituzioen eta Parlamentuko ikerketa batzordeen arteko harremanak aztertu zituen artikuluan, Ultzamako biogas plantari buruzko batzordean gertaturikoa oinarritzat harturik.
Iñaki Gabilondok liluratu egin zituen atzo Baluarteko Camara aretoa bete zituzten entzuleak. Kontuen Ganberako komunikazio arduradun Fermin Erbitirekin eginiko solasaldian, donostiarrak Iruñeko oroitzapenak, pil-pilean dauden gaiak eta etorkizuna izan zituen hizpide. Gogoeta interesgarriz beteriko bi orduko solasaldia izan zen. Ondoren, Asun Olaetxea Ganberako lehendakariak kazetaritzaren eta auditoriaren arteko loturak nabarmendu zituen. Hasieran zein amaieran, jendeak txalo zaparrada handia eskaini zion itzal handiko kazetariari.
Elizondoko Lanbide Eskolako ikasle talde bat bisitan etorri da gaur Kontuen Ganberara. Ikasleak goi mailako Administrazioa eta Kudeaketa ikasten ari dira eta, beraz, bazuten auditoretza eta kontabilitatearen berririk. Gure egoitza erakutsi ondoren, Aitor Navarro teknikariak hitzaldi bat eman die auditoretza-lanaren nondik-norakoez. Kontuen Ganberatik Iruñeko Udaletxera ziren joatekoak. Aurretik, ordea, ohi bezala talde argazkia egin dugu barneko patioan. Hortxe dituzue ikasle eta irakasle baztandarrak. Heldu den urtera arte!!
Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordearen aitzinean agertuko da, Salestarren hirigintza operazioari buruzko txostena azaltzeko. Agerraldia otsailaren 26an izanen da, arratsaldeko 3:30ean hasita.
Gemma Angelica Sanchez Lermak Auditoría Publica saria lortu du. Estatuko auzitegi autonomikoek argitaratzen duten aldizkariak, modu horretan, iazko aleetan idatzitako artikulu hoberenaren saria eman dio.
Kontuen Ganberako letraduak udal eta gainerako administrazioek zeharkako kudeaketatik zuzeneko kudeaketara bueltatzen dituzten zerbitzuei buruzko kontrola aztertu du. Alegia, prozesu horiek nola ikuskatu, zer pausu eman behar diren kontrola ahalik eta egokiena izan dadin.