Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da gaur zortzi, Ultzamako plantaren afera argitzeko sortu den ikerketa batzordearen aitzinean

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da irailaren 8an, Ultzamako biometanizazio plantaren afera argitzeko sortu den batzordearen aitzinean. Agerraldiaren helburua da batzordeak berak Kontuen Ganberari eskatu dion dokumentazioa ez emateko argudioak azaltzea. Eskaturiko dokumentuaak dira, besteak beste, plangintza memoria eta lanaren zirriborroa. Asun Olaetxearen agerraldia goizeko 9:30etan hasiko da.

Estatuko fiskal nagusia, Kontuen Ganberan

Estatuko fiskal nagusiak Kontuen Ganbera bisitatu du gaur goizean, José Manuel Maza Nafarroako fiskal buru Jose Antonio Sanchez eta Kontue Epaitegiko fiskal buru Miguel Angel Torresekin etorri da. Asun Olaetxearen eskutik ezagutu dituzte etxea eta erakundearen zereginak. Ondoren, Kontu Epaitegiko fiskal buruak hitzaldi bat eman die egunotan Kontuen Ganberan bildurik dauden kontu epaitegietako legelariei.

Asun Olaetxeak Bardeako Komunitateko bidaia eta protokolo gastuei buruzko txostena aurkeztu du

Kontuebn Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertu da gaur, Bardeako Komunitateko protokolo eta bidaia gastuei buruzko txostena aurkezteko. Aipaturiko toki erakundeak eginiko kontratazioez ere mintzatu da. Olaetxeak txostenak biltzen dituen datu eta gomendioak laburbildu ditu. Olaetxeak azpimarratu duenez, administrazioetako arduradunek legea betetzeaz gain zuhurtzia ere erakutsi behar dute diru publikoa erabiltzean.

Bihar kaleratuko dugu 2016ko kontuei buruzko txostena

Kontuen Ganberak bihar 2016ko kontuei buruzko txostena argitaratuko du. Txostenaren helburua da Foru Ogasunaren egoeraz datuak eta iritzia ematea. Legez egin beharreko txostena da, beharrezkoa Nafarroako Parlamentuak iazko kontuak onartu ahal izateko.

Alfonso Sanchez Tabernero, Kontuen Ganberako topaketetan gonbidatu

Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sanchez Tabernero gurean izan da gaur, Kontuen Ganberako topaketetan hizlari. Horren helburua da Nafarroako politika, gizarte eta kultur arloko pertsonaiak gure egoitzara ekarri eta solasaldi bat egitea, pertsonaia ez ezik ordezkatzen duten instituzioen berri ere jasotzeko. Sanchez Tabernerok, besteak beste, Unibertsitatearen erronkez, unibertsitate irakaskuntzaren oraina eta geroaz, eta kazetaritzaren egoeraz hitz egin du. Aipatzekoa da  Nafarroako Unibertsitateak, egun gutxi barru, Madrilgo klinika zabalduko duela.

Udal montepioaren defiziataren banaketa, aztergai bihar Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da bihar, ekainak 20, udal montepioaren defizitaren banaketari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia eguerdiko 12etan izanen da, Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Batzordearen aitzinean.

Kontu epaitegietako legelarien bilera Iruñean

Kontu epaitegietako hogei bat lagun bildurik daude Iruñean, Kontuen Ganberaren egoitzan, beren zereginez hausnarketa egiteko. Aztertuko dituzten kontuen artean daude hurrengoak: langileriaren kudeaketa, soldatak, epaitegietan peritu edo lekuko gisa egin beharrekoa eta txostenen eduki juridikoa.

Jardunaldiak bihar amaituko dira, Espainiako Kontu Epaitegiko fiskal buruaren  hitzaldiarekin.

Irudian, kontu erakundeetako legelariak gaurko bileran.

Asun Olaetxeak, gaur zortzi, heldu den urteko lan programa aurkeztuko du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzordearen aitzinean agertuko da datorren astelehenean, abenduak 18, heldu den urteko lan programaren berri emateko. Horrez gain, aurten eginiko lana ere azalduko du lehendakariak. Taldeetako ordezkariek lan programan txostenen bat sartzeko asmorik badute, bileran izanen dute hori eskatzeko parada. Kontuen Ganberak bilera egin ondoren ezagutaraziko du 2018ko behin betiko lan programa.

Estatuko kontu epaitegietako ordezkarien bilera, toki administrazioaren kontrola koordinatzeko

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Madrilen elkartu ziren atzo, toki administrazioaren kontrolaren koordinazioaz mintzatzeko. Bileran udalen kontu emate prozesua hobetzeko sistema informatiko berriaz ere ezagutu zuten. Kontuen Ganberaren ordezkaria Asun Olaetxea lehendakaria izan zen.

Asun Olaetxea Ultzamako planta ikertzen duen batzordearen aitzinean agertuko da bihar

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da bihar, Ultzamako biometanizazio plantaz eratu den batzordearen aitzinean. Batzordea Kontuen Ganberak gaiaz argitaratu zuen txostena ezagututa eratu zen. Olaetxearena lehen agerraldia da. Goizeko 9etan dago iragarrita.

Subscribe to