Skip to main content
Kontuen Ganberak 2015eko lan-zerrenda onartu du

Nafarroako Kontuen Ganberak heldu den urteko lan-zerrenda onartu du. 35 txosten eginen ditu gehi Parlamentuak urtean barna eskatuko dituenak.

Kontu epaitegietako ordezkariak Palencian elkartu dira

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Palencian elkartu ziren atzo elkarren arteko koordinazioa bultzatzeko. Bileran lurraldeetako kontu epaitegietako presidenteak eta Espainiako Kontu Epaitegiko burua izan ziren. Kontuen Ganberako ordezkaria Helio Robleda presidentea izan zen.

Helio Robledak NUPri buruzko txostena azalduko du bihar, Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen aitzinean agertuko da bihar, Nafarroako Unibertistateaz berriki eginiko txostena azaltzeko. Txostenak Unibertsitatearen azken hiru urteotako bilakaera aztertzen du, eta bereziki 2010ekoan eginiko gomendioa zenbateraino bete diren. Agerraldia goizeko 10etan hasiko da. 

Barañaingo Liburutegiko irakurle talde baten bisita

Barañaingo Liburutegiko irakurle talde bat gure egoitzara etorri zen pasa den larunbatean. Guztira hogeita hamar bat lagun ziren, emakumezkoak gehienak, horrelakoetan ohikoa izaten den bezala. Aurretik Kontuen Ganberaren egoitzari buruzko liburua irakurri eta lau egun lehenago argitalpenaren aurkezpena ere egina zuten liburutegian berean, Fermin Erbiti egilea bertan zela. Larunbatean Ansoleaga karrikako etxea ikusteko parada izan zuten. Barneko patioa eta lehen solairua ikusteaz gain, erakundearen berri eman zitzaien.

Cuatrovientoseko ikasleak, Kontuen Ganbaran

Cuatrovientos institutuko ikasle talde bat gure egoitzara etorri da gaur goizean. Administrazio eta Finantza goi zikloko ikasleak ziren, auditoriaz ere zerbait ikasten dutenak. Erakundearen berri orokorra jaso ondoren, Ignacio Cabeza auditorearen azalpenak jaso dituzte. Amaieran, barneko patioan argazkia egin diegu.

Helio Robledak Foruzaingoaz eginiko txostena azalduko du Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidentea Parlamentura joanen da bihar, berriki Foruzaingoaz eginiko txostena aurkeztera. Agerraldia goizeko hamarretan hasiko da, Parlamentuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko Batzordearen aitzinean. 

Itsu Elkarteko kideak, Kontuen Ganberan

Iruñeko Itsu Elkarteko kide batzuk gure egoitzara etorri dira gaur goizean. Barneko patioa eta lehen solairua bisitatu ondotik, erakundearen berri jaso dute. Bisita amaitu aurretik, patioan argazkia egindiegu. ONCE elkartekoena 2013-2014 kurtsoko azkena izan da. Hurrengo ikasturtekoak irailean hasiko dira. Gure egoitza ezagutu nahi dutenek hitzordua eska dezakete telefonoz (848 421 400) edo mezu elektroniko bidez: camara.comptos@navarra.es

Padre Ciriano elkarteko kideak, Kontuen Ganberan

Iruñeko Padre Ciriano elkarteko kide batzuk Kontuen Ganberaren etorri dira, gure egoitza ezagutu nahi baitzuten. Barneko patioan erakundearen historioaren berri eman diegu. Ondoren, lehen solairuan, gaurko zereginak azaldu dizkiegu. Amaitzeko, hori dena azaltzen duen bideioa ikusteko parada izan dute. Etxetik joan aurretik, horietako batzuek argazkia egin nahi izan dute.

Aste honetan bi agerraldi Parlamentuan

Aste honetan, Kontuen Ganberako presidentea bitan joanen da Parlamentura, hiru txosten aurkeztera, hirurak berriki argitaratuak. Asteazkenean, hilak 19, toki sektoreari buruzkoa eta Agoizko Udalaren fiskalizazioa aurkeztuko ditu. Eta ostiralean, iazko kontu orokorrei buruzko txostenaren berri emanen du. Azken horrek Nafarroako Ogasunaren ikuspegi orokorra eskatzen du. Bi agerraldiak goizeko hamarretarako daude iragarrita.

Helio Robleda, irakasle toki zerbitzuen bidegarritasunari buruzko ikastaro batean

Kontuen Ganberako presidenteak toki administrazioko langileendako ikastaro batean parte hartuko du bihar, Madrilen. Ogasun Ministeritzak eta Administrazio Publikoetako Institutuak antolaturiko ikastaroaren helburua da kostuen gaineko azterketak bultzatzea, hori baita administrazioen bidegarritasuna bermatzeko bide nagusienetakoa. Robledak kostuak kontuan hartzen dituen "kontabilitate analitiko"a aztertuko du biharko saioan.

Subscribe to