Skip to main content
Helio Robledak bestelako kontu instituzioen beharra azpimarratu du

Kontuen Ganberako presidente Helio Robledak kontrol instituzio eredua aldatu beharra dagoela azpimarratu du, gaur El Paísen argitaraturiko artikulu batean. Helio Robledaren ustetan, kontu epaitegien independentzia indartu behar da, izaera teknikoari eutsiz. Herritarren intereseko gaiak aztertzeaz gain, gardentasunean ereduagarriak izan behar direla nabarmendu du. http://bit.ly/1kcrWxI

Helio Robledak administrazioen gardentasunari buruzko jardunaldi batean parte hartu du

Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak administrazioen gardentasunari buruzko jardunaldi batean parte hartu zuen atzo, Madrilen. Jordi Sevilla ministro ohiak koordinaturiko jardunaldian hogei bat lagun izan ziren, kontu epaitegietako ordezkariak batzuk, beste administrazioetakoak eta unibertsitateetako ordezkariak. Gure administrazioa gardena da? galderari erantzun zioten, nork bere ikuspegitik, eta proposamenak eginez administrazioen kudeaketa gardentasuna eta eraginkortasunean oinarritu dadin.

Iruñeko Udaleko gerenteak kudeaketaren modernizazio plana aurkeztu du Kontuen Ganberan

Iruñeko Udaleko gerenteak hitzaldi bat eman du gaur Kontuen Ganberaren egoitzan, udalak kudeaketa hobetzeko egin dituen pausuen berri emateko. Jose Vicente Valdenebrok administrazio elektronikoak eskaintzen dituen alde onak azpimarratu ditu, eraginkorragoa, merkeagoa eta gardentasun handiagokoa dela azpimarratuz. Irudian, Iruñeko Udaleko gerentea solasean, aurrean Kontuen Ganberako teknikariak dituela.

Lekaroz-Elizondoko Institutuko ikasleak, Kontuen Ganberan

Lekaroz-Elizondoko Institutuko Administrazio eta Finantzak zikloko ikasle talde batek gure egoitza bisitatu du. Enpresen administrazioko irakasle Amaia Intsaustirekin etorri ziren, Kontuen Ganberaren berri jasotzeko asmoz. Etxeko patioa eta lehen solairua ikusi ondotik, Jesus Muruzabal auditoreak gure lanaren nondik-norakoak azaldu zizkien, argazkian ikusten den bezala.

Robleda presidenteak gaur zortzi aurkeztuko du kontu orokorren txostena

Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak gaur zortzi, hilak 26, aurkeztuko du iazko kontu orokorren txostena. Pasan den astean argitaraturiko txostenak nafar ogasunaren egoera aztertzen du, beti ere ikuspegi orokorra eskainiz. Gobernua eta gainerako erakunde publikoen kontuez gain, enpresa publikoenak ere aztertu dira. Ekonomia Batzordean egitekoa den agerraldia goizeko 10etan hasiko da.

Cesar Oroz marrazkilaria, bihar Kontuen Ganberaren egoitzan

Cesar Oroz marrazkilaria Kontuen Ganberako teknikarien aitzinean mintzatuko da bihar. Oroz gurera dakarrena ekimen berria da: hilabetean behin, pertsonairen bat gonbidatuko dutu gure etxera jende aurreko elkarrizketa batean parte hartzeko. Oroz 46 urteko iruinsemea da. 1991tik "Punto final" izeneko zinta argitaratzen du Diario de Navarran. Jaso dituen sarien artean, 200ko Mingote da aipagarriena. Harekin hitz egiteaz gain, Kontuen Ganberako teknikariek instituzioari loturiko zinta batzuk ikusteko parada izanen dute.

Kontuen Ganberaren egoitza bisitatzeko, martxan berriro

Uda amaiturik, bisita gidatuen programari ekinen dio berriro Kontuen Ganberak. Interesaturik dauden era guztietako taldeak etor daitezke: ikasleak, unibertsitariak, jubilatuak. Etxea ikusteaz gain, Kontuen Ganberaren historia eta gaurko egungo zereginen berri ematen zaie. Bisitariek bideo bat ere ikus dezakete. Kontuan hartzekoa da Kontuen Ganberaren etxea Iruñeko zaharrena dela eta gotuiko zibiletik gelditzen den bakarra. Beraz, ikuspegi artistikotik ere badu interesik. Zita hartzeko honako telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 848 421 400.

helio Robledak, bihar, irrati lizentzien banaketak sorturiko kostuaren berri emanen du Parlamentuan

Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea, parlamentuaren aitzinean agertuko da bihar irrati lizentzien auziak eragindako gastu publikoaz mintzatzeko. Txostena Parlamentuak berak eskatu zuen, Manu Ayerdi Geroa Baiko parlamentariaren eskariaren ondorioz. Agerraldia goizeko hamarretan hasiko da.

San Cernin ikastetxeko ikasleak, Kontuen Ganberan bisitan

Iruñeko San Cermin ikastetxeko ikasle talde bat gure egoitzara etorri da gaur. Maria Jose Jimenez irakasleak lagundurik, batxilergoko lehen kurtsoko neska-mutikoek barneko patkioa eta lehen solairua bisitatu dituzte. Kontuen Ganberan egiten ziren nafar txanponen erakusketa ikusi dute, eta baita instituzioari buruzko bideoa ere. Irudian, neska-mutilak gure egoitzako barneko patioan.

Iruñeko Cuatrovientos Institutuko ikasleak, Kontuen Ganberaren egoitzan

Iruñeko Cuatrovientos Institutuko Administrazio eta Finantzak goi zizloko ikasle talde bat bisitan izan dugu gure egoitzan. Etxea ikusteaz gain, Kontuen Ganberaren historia eta gaur egungo egoeraren berri jaso dute. Azkenik, Ignacio Cabeza auditorearen azalpenak jaso dituzte.

Subscribe to