Skip to main content
Ismael Sanchez Bella, Nafarroako Unibertsitateko lehen errektorea, Kontuen Ganbean bisitan

Ismael Sánchez Bella, Nafarroako Unibertsitateko lehen errektorea, Kontuen Ganberaren egoitzan izan da bisitan. Aipagarria da Sanchez Bella berak negoziatu zuela orduko Diputazioarekin unibertsitatea Kontuen Ganberan kokatzea. Hala izan zen: 48 ikasle hasi ziren Zuzenbidean. Ondoren, Medikuntzak ere kurtso bat eman zuen gure egoitzan eta, azkenik, Kazetaritzaren Institututoa hasi zen. Nafarroako Unibertsitateak, guztira, hamar urte egin zituen gure egoitzan, 1962ra arte.

Helio Robledak 2014ko fiskalizazio plana aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidente Helio Robleda Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzordearen aitzinean agertu da, heldu den urteko fiskalizazio planaren berri emateko. 2014. urterako, 31 lan aurreikusi dira. Urtero egiten direnez gain, Osasunbidearen azpiegituren kudeaketa aztertuko da; Sodena enpresa publikoa; Gobernuak Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako ematen dituen diru-laguntzak fiskalizatuko dira, bai eta sindikatu eta enpresarien elkarteek jasotakoak.

Asteazkenean agerraldia Parlamentuan Sodenari buruzko txostena azaltzeko

Heldu den asteazkenean, hilak 26, Kontuen Ganberako presidentea Parlamentura joanen da Sodenari buruz kaleratu berri dugun txostena aurkeztera. Agerraldia Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Batzordearen aitzinean eginen da, goizeko hamarretan hasita.

Jorge San Miguelen hitzaldia, enpresa publikoen etorkizunaz

Jorge San Miguel, enpresa publikoen taldeko zuzendaria Kontuen Ganberara etorri da sozietate publikoen egoeraz eta etorkizunaz hitz egitera. Kontuen Ganberako teknikariei emaniko hitzaldiak orain arte eginikoa eta etorkizuneko erronkak azaldu ditu. San Miguelek nabarmendu duenez, aldaketa planaren xede nagusia da enpresen talde eraginkorragoa lortzea.

Egues Ibarreko udal sozietateen kudeaketa aztergai Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidenteak Egues Ibarreko udal sozietateen kudeaketaz hitz eginen du Parlamentuan heldu den astean, irailaren 11n. Izan ere, erakundeak ekainean plazaratu zuen txosten batek gogor gaitzesten zuen Egues Ibarreko Udalaren hirigintza kudeaketa. Txostena jaso ondoren, Parlamentuak Robledaren agerraldia eskatu zuen, eginiko lanaren berri eman dezan. Agerraldia, esan bezala, gaur zortzi eginen da, goizeko hamarretan hasita, Udal Administrazio Batzordearen aitzinean. 

Donapeako Administrazio eta Finantza zikloko ikasle talde baten bisita

Donapeako Administrazio eta Finantzak zikloko ikasle talde bat etorri zaigu gaur Kontuen Ganberara. Egoitza bisitatu ondotik, Karen Moreno auditorearekin bildu dira, fiskalizaztze-lanaren kontu praktikoak ezagutu nahi zituztelako.

Datozen egunetan hiru txosten argitaratuko ditugu: Egues Ibarreko Udala, Unibertsitate Publikoa eta Baldizarbeko Udalari buruzkoa

Datozen egunetan, Kontuen Ganberak hiru txosten karrikaratuko ditu: ostegunean, Egues Ibarreko udalari buruzkoa; ostiralean, Baldizarbeko Mankomunitateari buruzkoa eta heldu den astean Unibertsitate Publikoaz eginikoa.

Eskolapioen ikasleak, Kontuen Ganberan bisitan

Iruñeko Eskolapioen ikastetxeko bi talde gurean izan dira gaur, Kontuen Ganberaren egoitza bisitatzen. Erakundearen berri jaso ondotik, lehen solairua ikusi dute eta, amaitzeko, Kobntuen Ganberari buruzko bideoa ikusi dute. Irudian, gaztetxoak bideoa ikusi eta gero.

Kontuen finkapen modu berria, aztergai Kontuen Ganberan

Kontu publikoen finkapen sistema berria aztertzen ari da gaur Kontuen Ganberaren egoitzan. Vicente Cóndor kontabilitate katedraduna mintegi bat ematen ari da, aipaturiko finkapena nola egin behar den azaltzeko. Kontuan hartzekoa da aurtengo uztailean urteko kontuak emateko arautegi berria onartu zela. Gaurko mintegiaren helburu nagusia da arau horiek aztertzea. Kontuen Ganberako teknikariak ez ezik, Nafarroako beste administraziotako ordezkariak ere parte hartzen ari dira mintegian.  

Helio Robleda eta Ganberako sei teknikari, kontu-ikuskaritzari buruzko kongresuan

Kontuen Ganberako presidentea eta sei teknikarik kontu-ikuskaritzaren seigarren kongresuan parte hartuko dute. Kongresua bihar eta etzi eginen da, Mallorcan,  "Diru publikoaren kontrol eraginkorragorantz" lemapean. Helio Robleda presidentea udal zerbitzuen kostuez mintzatuko da bihar.  Estatuko kontu-auzitegietako ordezkariez gain, administrazio publikoetako kudeatzaileak eta auditoria enpresetako ordezkariak ere elkartuko dira kongresuan.

Subscribe to