Iruñeko Arturo Campion euskaltegiko ikasle talde bat bisitan izan da gaur Kontuen Ganberan. Bisitaren helburua bikoitza zen: etxea ikustea eta erakundeak egiten duen lanaren berri jasotzea. Egoitzaz hitz egin diegu hasieran, XIII. mendeko eraikinaren garrantziaz eta etxe honetatik pasatu diren bestelako instituzioez ere. Ondoren, Kontuen Ganberaren zereginaz mintzatu gara. Azkenik, hori dena ongi azaltzen duen bideoa ikusi dute. Euskara ikasleek Kontuen Ganberak argitaratu berri duen Orduko aditzaileak oraingo auditoreak komikia eraman dute opari.
Orduko aditzaileak oraingo auditoreak komikia aurkeztu dugu gaur Kontuen Ganberan. Cesar Orozek eginiko lanaren helburua da gure egoitzara bisitan etortzen diren gazteei ematea, bisitaren osagarri. Komikian bilduriko testu eta marrazkiek Kontuen Ganberaren historiaren, gaur egungo egoeraren eta egoitzaren berri ematen dute, zuzen eta egoki, umorearen talaiatik.
Donapea Lanbide Heziketako ikasetxeko talde bat gure egoitzara etorri da gaur bisitan. Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleek egoitza ikusi eta gure lanaren berri jaso dute. Ondoren, saio praktikoa egin dute Auditoretzako bi teknikarirekin: Ainara Rodriguez eta maite Etxarterekin. Saio horretan auditoretza lana nola egiten den azaldu zaie.
Irudian, Donapea ikastetxeko ikasleak gure bi teknikariekin.
Nafarroako Kontuen Ganberak Castejongo Udalaren 2018ko kontuei buruzko txostena kaleratu du.
Castejon 4.109 biztanleko udalerria da. Udalaz gain, erakunde autonomoa dago: Musika Eskola. Udalak 75 langile ditu, Musika Eskolak 11.
Duela bi urte, Castejongo Udalak 5,9 milioi gastatu zituen.Diru-sarrerak handixeagoak izan ziren: 6,2 milioi.
Ignacio Cabeza del Salvador Kontuen Ganberako auditore ohiak 2019ko Gardentasuna saria lortu du. Saria Espainiako auditoreen Elkargoak, Aragoiko Kontu Epaitegiak, Aragoiko Gizarte eta Ekonomia Kontseiluak eta Zaragozako Unibertsitateko Auditoretza Katedrak ematen dute.
Iruñeko ANFAS ellkarteko talde bat bisitan izan da Kontuen Ganberan. Asun Olaetxea lehendakaria bera izan dute gidari. Etxeko toki nagusiak erakutsi dizkie: barneko patioa eta solairu nagusia. Olaetxeak etxearen ezaugarriak aipatzeaz gain, Kontuen Ganberaren lanaren berri ere eman die. Irudian, ANFASeko taldea Kontuen Ganberako lehendakariarekin.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea Kontuen Ganberara etorri da gaur goizean Asun Olaetxea gure lehendakariarekin elkarrizketatzeko. Ramón Gonzalo, Joaquín Romero NUPeko kudeatzailearekin etorri da. Biak Olaetxea eta José Luis Ezquerro idazkari nagusiarekin bildu dira. Bileran, Kontuen Ganberak azken urteotan Nafarroako Unibertsitate Publikoari eginiko txostenak izan dituzte izpide.
Irudian, Asun Olaetxea eta Ramón Gonzalo gure egoitzako barneko patioan.
Kontuen Ganberako idazkari ohi Luis Ordokik erakundearen domina jaso du gaur goizean, Parlamentuan eginiko ekitaldi batean. Ekitaldiaren helburua zen Kontuen Ganberaren 40. urteurrena ospatzea. Izan ere, gaur bezalako egun batean, duela berrogei urte, Parlamentuak Kontuen Ganbera berriro martxan jarri zuen araua onartu zuen. Ekitaldian nafar agintari nagusiek parte hartu dute, Maria Chivite lehendakaria buru.
Chivite: “Eskuduntzak hartzeak onura ekartzen dio gizarteari”
Luis Ordoki Urdazik Kontuen Ganberaren domina jasoko du. Hala erabaki du erakundeko lehendakari Asun Olaetxeak berriki sinaturiko ebazpen batean. Kontuen Ganberaren domina 1992an sortu zen, erakundearen alde aritu diren pertsona edo erakundeak saritzeko. Lehenbizikoa Mariano Zufia Kontuen Ganberako lehendakari ohiak jaso zuen urte hartan. Maria Puy Huici historialariari eman zitzaion bigarrena, handik hiru urtera, Kontuen Ganbera egoitza historikora itzuli zenean. Nafarroako Parlamentuak ere jasoa du saria. 2005ean eman zitzaion, Parlamentuak Kontuen Ganbera martxan jarri zueneko 25.
Kontuen Ganberak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak barne kontrolari buruzko jardunaldi bat antolatu dute. Gaur goizean UNED-en egoitzan egiten ari den jardunjaldian Gironako udalendako eginiko gida bat aurkeztu da. Egileak Gironako Diputazioko kontu-hartzaile nagusi Nuria Josa eta zerbitzu horretako buru Inma Molas dira. Biak mintzatu dira gaurko jardunaldian. Entzuleen artean, nafar udaletako kontu-hartzaileak eta Kontuen Ganberako teknikariak zeuden.
