Skip to main content
Patxi Etayo lankideari azken agurra

Patxi Etayo gure lankideari azken agurra eman diogu gaur goizean, Iruñeko Hilerrian. Hileta elizkizuna ere gaur eginen da, arratsaldeko 7etan, Iruñeko San Nikolas elizan.

Etayo 1983ko ekainean hasi zen Kontuen Ganberan lanean, administrari-laguntzaile. Gero Auditoretzako laguntzailea izan zen eta 1989an Auditoretzako teknikari lanpostua lortu zuen. Kontuen Ganberako legelari eta auditorea ere izan da. Kontuen Ganberan eginikoa, beraz, luzea bezain oparoa. Patxi izan da gure instituzioan lanpostu gehien izan dituen profesionala.

Politika eta programa publikoen azterketari buruzko ikastaroa hasi da

Estatuko kontu epaitegiek, INAP-ek, eta IEF (ikerketa fiskalerako institutua) antolaturiko Politika eta programa publikoen azterketari buruzko ikastaroa hasia da. Madrilen egin irekiera ekitaldia, atzo. Bertan izan ziren aipaturiko erakundeetako buruak, Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea, horien artean. Lau hilabeteko ikastaroan hogei ta hamar bat auditorek parte hartuko dute.

Argazkian, irekiera ekitaldian. 

Asun Olaetxea Maria Chivite lehendakariarekin elkartu da

Maria Chivite Nafarroako lehendakariak Kontuen Ganberako lehendakaria hartu du Diputazioko jauregian. Bi lehendakarien arteko lehen bileran Nafarroako Gobernuaren finantza egoera aztertu dute. Olaetxeak administrazioaren modernizazioaren aldeko apustua egin beharra azpimarratu du. Azkenik, Olaetxeak diru publikoaren ikuskaritzaren alde positiboaz hitz egin dio lehendakariari. Izan ere, Kontuen Ganberak administrazioen ahuldadeen berri emateaz gain, horiek zuzentzeko gomendioak ere ematen ditu. Gomendio horiek jarraituz, kudeaketa publikoa hboetu daitekeela nabarmendu du.

Nafarroako Arartekoa (2018)

Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren iazko kontu orokorrari buruzko txostena plazaratu du.

Txostenak gogoratzen duenez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Erakundeko burua Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Javier Eneriz da gaur egungoa. Parlamentuak 2007an aukeratu zuen eta, beraz, 2013an amaitu zitzaion agintaldia. Geroztik, jardunean segitzen du.

Nafarroako Kontseilua (2018)

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2018ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira.

Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Bost kidek osatzen dute. Legeak dioenez, denak Parlamentuak proposatuta aukeratzen dira, ospe handiko legelarien artean. Zortzi urterako izendatzen dira, eta ez dute karguan errepikatzeko aukerarik. Bost kideek osatzen duten osoko bilkuran hartzen dira erabakiak, presidentearen eta idazkariaren izendapena horien artean.

Unai Hualde, Parlamentuko presidentea, Kontuen Ganberan bisitan

Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko presidentea, Kontuen Ganberaren egoitzan izan da gaur goizean.

 Hualde ekainaren 19an aukeratu zuten Parlamentuko buru, eta egunotan gure lurraldeko agintariekin elkarrizketatzen ari da. Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariak kontrol erakundearen asmoez hitz egin dio, aurtengo lan programaz eta datozen hiru urteotako estrategiaz, batez ere.

 Hualdek eta Olaetxeak bi erakundeen arteko harreman onaren garrantzia azpimarratu dute. Izan ere, Kontuen Ganbera autonomoa izanagatik, Parlamentuaren esparruan dago kokaturik.

Barañaingo Larrain Helduen Elkarteko talde bat, Kontuen Ganberan bisitan

Barañaingo Larrain Helduen Elkarteko hogeita hamabost lagun bisitan etorri zaizkigu gaur Kontuen Ganberara. Ansoleaga karrikako egoitza ezagutzeaz gain, Kontuen Ganberaren zereginaz informazioa jaso nahi zuten. Etxeko leku nagusiak erakutsi dizkiegu, Kontuen Ganberaren bideoa ere ikusi dute, eta bisita amaitu aurretik argazkia egin diegu. Hortxe daude denak, barneko patioan, Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxearekin.

Kontu Epaitegietako presidenteek politika publikoen helburuak hobeki aztertu nahi dituzte

Estatuko kontu epaitegietako presidenteak Aragoin elkartu dira gaur, bertako Kontuen Epaitegiaren egoitzan. Gaurko bileran harturiko neurrien artean politika publikoen helburuak hobeki aztertzea dago. Horretarako, funtsezkotzat jo dute auditoreen prestakuntza hobetzea. Alde horretatik, hitzarmen bat sinatuko dute Estatuko Ikerketa Fiskalen Institutuarekin eta Administrazio Publikoen Institutuarekin kontue paitegietako teknikariek prestakuntza jaso dezaten. Horri esker, politika publikoen eraginkortasuna aztertzeko tekniketan trebatuko dira.

Costa Ricako unibertsitate ikasleak, Kontuen Ganberan bisitan

Costa Ricako Sagrado Corazón Unibertsitateko talde batek gure egoitza bisitatu du. Gaztean Nafarroan dira egunotan, Foru Europeok antolaturiko bisitaldian. Kontuen Ganberaren zereginaz hitz egin dugu, erakundearen historiaz eta gure egoitzaren ezaugarriez. Amatzeko taldearen argazkia egin dugu, barneko patioan.

Subscribe to