Nafarroako Kontuen Ganberak Osasunbideko langileriak kobratzen dituen ordainsari aldakorrak aztertu ditu.
Txostenak azken bost urteotako datuak eman ditu. Horrez gain, sakon aztertu ditu azken bi urteotako ordainketarako erabili diren informazio sistemak. Kontu-ikuskaritza informatikoari esker, 2018ko eta 2019ko ordainketa gehienak aztertu dira (55 eta 50 milioi, hurrenez hurren).
Osasunbidean hamahiru ordainsari aldakor mota daude. Garrantzitsuenak honakoak dira: bertako guardia, festa egunak, produktibitatea, lokalizaturiko guardia eta gauak.
Nafarroako Kontuen Ganberak Figaroleko Kontzejuaren 2018ko kontuak aztertu ditu. Figarol 300 biztanleko herria da, Zarrakazteluko Udalerrikoa.
Auditoria Publica aldizkariaren ekaineko zenbakia argitaratu da. Bertan, Kontuen Ganberako teknikari eta tekniakri ohi batzuen iritzi artikuluak irakur daitezke. Horrez gain, Luis Ordoki idazkari nagusi ohiari eginiko elkarrizketa eskaintzen du.
Hortxe duzue zenbakiaren lotura: http://asocex.es/numero/75
Estatuko kontu epaitegietako ordezkariek bilera bat egin dute gaur, koronabirusak kontrol erakundeetan izan duen eragina aztertzeko. Kontrol erakundeetako teknikariek lanean segitu dute, etxetik. Osasun krisiak administrazioen kontuetan eragin handia izanen duela azpimarratu dute. Kontrol erakundeak hori guztia aztertzeko prest daude. Horrez gain, krisiak ataka larrian utziko dituen administrazioen kudeaketa hobetzen saiatuko dira. Kontu epaitegietako buruek azpimarratu dutenez,diru publikoaren kontrol lana beharrezkoa da beti, eta funtsezkoa holako egoeretan.
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da etzi, ekainak 3, toki sektoreari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia goizeko 9:15ean dago iragarrita, Parlamentuko osoko bilkuren aretoan, osasun agintariek covid-19ari aurre egiteko emaniko aholkuak betetzeko.
Koronabirusak sorturiko krisiaren ondorioz, Kontuen Ganberako guztiok lanetik aritu gara lanean azken bi hilabeteotan, osasun agintarien aginduak betez. Gaurtik etxeko atea zabalik dago, nahi duten teknikariek hemen lan egin dezaten. Besteek etxetik segituko dute, esku artean ditugun txostenak landuz.
Kontuen Ganberak Nafarroako Erdi Aldearen Garapenerako Partzuergoaren 2018ko kontuak aztertu ditu.
1996an sortu zen udal erakundea, eskualdearen garapenaren alde egiteko inguruko enpresa eta gizarte-taldeen laguntzaz. 34 udalerrik osatzen dute, 40.000 biztanle guztira.
Burlata bi kilometro koadroko herria da, 19.000 biztanlekoa. Udala hamaika arlotan dago antolaturik, alkatetza barne. Bi erakunde autonomo eta hiru sozietate publiko ditu. Kultura eta festa patronatua, eta Kirol patronatua dira lehenak. Sozietateak, berriz, hirigintza arloko SUMB, S.L., haur eskola kudeatzen duen Bizkarmendia eta Erripagaña S.L., Errepagaineko hirigintza garapenerako. Azken honek, 2018an ez zuen jarduerarik izan.
Kontuen Ganberak etxe ederra dauka Iruñeko Ansoleaga karrikan. Egunotan, ordea, itxi egin dugu, langile guztiek etxetik lan egin dezaten. Horren helburua da, noski, alarma egoerak aginduriko itxialdia betetzea. Espero dezagun ahalik eta azkarren egoera hobetu eta gure egokitzara bueltatzeko moduan izanen garela.
ANFASeko taldeek gure egoitza bisitatu du gaur goizean. Ansoleaga karrikako etxea ezagutu nahi zuten, eta hemen egiten den lanaren berri ere jaso. Barneko patioa ikusi ondoren, goiko solairu nagusira ere joan dira. Eraikinean XIX. mendera arte egin ziren txanponetako batzuk ere ikuski dute. Bisita amaitu aurretik, argazkia egin diegu barneko patioan. Hortxe dago ANFASeko taldea, Asun Olaetxea gure lehendakariarekin, bera izan baita taldearen gidaria gaurko bisitan.
