Skip to main content
Luis Ordokik Kontuen Ganberaren domina jasoko du

Luis Ordoki Urdazik Kontuen Ganberaren domina jasoko du. Hala erabaki du erakundeko lehendakari Asun Olaetxeak berriki sinaturiko ebazpen batean. Kontuen Ganberaren domina 1992an sortu zen, erakundearen alde aritu diren pertsona edo erakundeak saritzeko. Lehenbizikoa Mariano Zufia Kontuen Ganberako lehendakari ohiak jaso zuen urte hartan. Maria Puy Huici historialariari eman zitzaion bigarrena, handik hiru urtera, Kontuen Ganbera egoitza historikora itzuli zenean. Nafarroako Parlamentuak ere jasoa du saria. 2005ean eman zitzaion, Parlamentuak Kontuen Ganbera martxan jarri zueneko 25.

Kontuen Ganberak eta Udal eta Kontzejuen Federazioak barne kontrolari buruzko jardunaldi bat antolatu dute

Kontuen Ganberak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak barne kontrolari buruzko jardunaldi bat antolatu dute. Gaur goizean UNED-en egoitzan egiten ari den jardunjaldian Gironako udalendako eginiko gida bat aurkeztu da. Egileak Gironako Diputazioko kontu-hartzaile nagusi Nuria Josa eta zerbitzu horretako buru Inma Molas dira. Biak mintzatu dira gaurko jardunaldian. Entzuleen artean, nafar udaletako kontu-hartzaileak eta Kontuen Ganberako teknikariak zeuden.  

Martzillako Udala (2018)

Nafarroako Kontuen Ganberak Marcillako  Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak kontuak ez ezik, legezkotasuna ere aztertu du, finantza kudeaketa legearen barnean egiten den aztertzeko. 

Marcillako Udalak 4 milioi gastatu zuen iaz, eta 4,5 milioi bildu. Zenbateko horietan daude sarturik Musika Eskolarenak eta Zahar-etxearenak, biak Udalaren menpekoak.  

Murchanteko Udala (2018)

Nafarroako Kontuen Ganberak Murchanteko Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak kontuak ez ezik, legezkotasuna ere aztertu du, finantza kudeaketa legearen barnean egiten den aztertzeko. 

Kontuen Ganberak 2020ko lan programa onartu du

Kontuen Ganberak heldu den urteko lan programa onartu du. Zerrendan daude, besteak beste, empresa pribatuek Gobernutik jasotzen dituzten diru-laguntzei buruzkoa. Osasunbideko Itxaron-zerrendak ere aztertuko dira, eta Gobernuaren ordainketa telematikoa. Nafarroako Parlamentuaren, Arartekoaren eta Nafarroako Kontseiluaren kontuak ere aztertuko dira, eta baita Unibertsitate Publikoaren kontabilitate analitikoaren egoera ere.

Vianako Udala (2018)

Nafarroako Kontuen Ganberak Vianako Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak kontuak ez ezik, legezkotasuna ere aztertu du, finantza kudeaketa legearen barnean egiten den aztertzeko. 

Txostenak dioenez,Vianako Udalak iaz 4,4milioi gastatu eta 5,2 milioi bildu zituen.  

Erriberriko Udala (2018)

Nafarroako Kontuen Ganberak Erriberriko  Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak kontuak ez ezik, legezkotasuna ere aztertu du, finantza kudeaketa legearen barnean egiten den aztertzeko.

Maria Chivite, “Kontuen Ganberako topaketetan”

Maria Chivite lehendakaria Kontuen Ganberan izan zen atzo visitan, “Kontuen Ganberako topaketak” ekimenean parte hartzen. Horren bitartez, politika, gizarte eta kultur arloetako jendea gure etxera gonbidatzen dugu, haiek ezagutu eta haien iritzia ezagutzeko. Dena elkarrizketa baten bidez egin dugu. Horixe egin genuen atzo Chiviterekin: haren haurtzaroaz hitz egin zigun, ikasle garaiaz eta pil-pilean dauden hainbat gairi buruz.

Asun Olaetxeak 2018ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, iazko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Jose Luis Ezquerro idazkaria nagusiarekin eta txostenaren egile Karen Moreno auditorearekin joan da.

Subscribe to