Nafarroako Kontuen Ganberak Marcillako Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak kontuak ez ezik, legezkotasuna ere aztertu du, finantza kudeaketa legearen barnean egiten den aztertzeko.
Marcillako Udalak 4 milioi gastatu zuen iaz, eta 4,5 milioi bildu. Zenbateko horietan daude sarturik Musika Eskolarenak eta Zahar-etxearenak, biak Udalaren menpekoak.
Nafarroako Kontuen Ganberak Murchanteko Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak kontuak ez ezik, legezkotasuna ere aztertu du, finantza kudeaketa legearen barnean egiten den aztertzeko.
Kontuen Ganberak heldu den urteko lan programa onartu du. Zerrendan daude, besteak beste, empresa pribatuek Gobernutik jasotzen dituzten diru-laguntzei buruzkoa. Osasunbideko Itxaron-zerrendak ere aztertuko dira, eta Gobernuaren ordainketa telematikoa. Nafarroako Parlamentuaren, Arartekoaren eta Nafarroako Kontseiluaren kontuak ere aztertuko dira, eta baita Unibertsitate Publikoaren kontabilitate analitikoaren egoera ere.
Klikatu hurrengo linkan zorion txartela ikusteko:
Nafarroako Kontuen Ganberak Vianako Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak kontuak ez ezik, legezkotasuna ere aztertu du, finantza kudeaketa legearen barnean egiten den aztertzeko.
Txostenak dioenez,Vianako Udalak iaz 4,4milioi gastatu eta 5,2 milioi bildu zituen.
Nafarroako Kontuen Ganberak Erriberriko Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak kontuak ez ezik, legezkotasuna ere aztertu du, finantza kudeaketa legearen barnean egiten den aztertzeko.
Maria Chivite lehendakaria Kontuen Ganberan izan zen atzo visitan, “Kontuen Ganberako topaketak” ekimenean parte hartzen. Horren bitartez, politika, gizarte eta kultur arloetako jendea gure etxera gonbidatzen dugu, haiek ezagutu eta haien iritzia ezagutzeko. Dena elkarrizketa baten bidez egin dugu. Horixe egin genuen atzo Chiviterekin: haren haurtzaroaz hitz egin zigun, ikasle garaiaz eta pil-pilean dauden hainbat gairi buruz.
Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, iazko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Jose Luis Ezquerro idazkaria nagusiarekin eta txostenaren egile Karen Moreno auditorearekin joan da.
Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak eta Tuterako Valle del Ebro institutuko zuzendari Izaskun Ciriza kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute ikasleen artean ekonomia arloko ikerketa proiektuak bultzatzeko. Aipatzekoa da Tuterako institutuak beste erakunde batzuekin antzeko hitzarmenak sinatu dituela, horien artean UNED edo Reina Sofia ospitalea. Kontuen Ganberako lehendakaria zein institutuko zuzendaria pozik agertu dire, orain abiatuko direna bide oparoa izanen delakoan.
Iruñeko Maria Inmaculada Lanbide Heziketako ikastetxeko talde bat bisitan izan dugu gaur gure egoitzan. Administrazio kudeaketako taldea Maite Yarnoz irakaslearekin etorri da. Etxea ikusi nahi zuten, eta erakundeak egiten duen lanaren berri jaso. Ondoren, erakundearen bideoa ikusi dute. Eta, amaitzeko, barneko patioan argazkia egin dugu.
