Skip to main content
Nafarroako toki sektore publikoa (2008)

Nafarroako Comptos Ganberak toki sektoreari buruzko txostena ezagutarazi du. Txostenak udal egitura, araudia eta udal erakundeen finantza egoera aztertzen ditu. Datuak 2008ko abenduaren 31koak dira.

Comptos Ganberak dioenez, Nafarroako toki erakundeak 708 dira: 272 udal, 352 kontzeju, 84 udalaz gaindiko erakunde, 75 erakunde autonomo, 66 mankomunitate, 23 udal enpresa, 11 partzuergo eta 13 fundazio.

Txostenak emaniko datuen arabera, Nafarroako toki erakundeen diru-sarrerak 1.080 milioikoak izan ziren. Gastuek, berriz, 1.056 milioi egin zuten.

Lekunberriko Udala (2010)

Nafarroako Kontuen Ganberak Lekunberriko Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostenak kontu orokorra, legezkotasuna eta Lekunberriko Udalaren finantza-egoera aztertu ditu.

Lekunberriko udalak 4 milioi gastatu zituen 2010ean, eta bost milioi bildu. Gastuetan inbertsioak dira garrantzitsuenak: 1,6 milioi. Ondasun eta zerbitzu arrunten gastuak 650.000 eurokoak izan ziren, transferentzia arruntak 600.000 euro, eta finantza gastuetan beste horrenbeste. Langileriari dagokionez, milioi erdi euroko gastua izan zuen.

Subscribe to