Skip to main content
Itoiz-Nafarroako Ubidea Fundazioa (2002-2014)
Nafarroako Kontuen Ganberak Itoiz-Canal de Navarra Fundazioari buruzko txostena plazaratu du. Fundazioa 2002an sortu eta iaz desagertu zen. Txostena Parlamentuak berak eskatu zuen, EH Bilduren proposamenari jarraituz.

Fundazioa Nafarroako Gobernuak sortu zuen. Gobernuko ordezkariez gain, patronatuko kideak ziren Ebroko Ur Konfederaziokoak eta Agoitz, Artze, Longida eta Orotz-Betelukoak. Ekimenaren helburua zen Itoizko urtegiaren ingurunea babestu eta bertako ekonomiaren hazkundea bultzatzea.

Iruñeko Udala (2014)
Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalaren 2014ko kontuei buruzko txostena kaleratu du. Txostenak 2014ko kontuak, legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu. Kontuen Ganberak azken txostenetan eginiko aholkuen jarraipena ere egin du.

Iruñeko Udalak bi erakunde autonomo ditu (Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskolak), bost enpresa publiko (Comiruña, Mercairuña, Animsa, Pamplona Centro Histórico eta Asimec) eta Gaiarre Fundazioa. Miserikordi Etxean ere parte hartzen du. Txostenak udalaren eta aipaturiko guztien datuak ematen ditu.

Pablo Sarasate Fundazioaren eta Santa Cecilia Elkartearen arteko harremanak
Kontuen Ganberak Pablo Sarasate Fundazioaren eta Santa Cecilia Elkartearen arteko harremanei buruzko txostena argitaratu du. Txostena Nafarroako Gobernuak eskatu zuen, Parlamentuko bozeramaile Batzordearen bidez.

Santa Cecilia Elkartea 1879an sortua da, musika bultzatzeko. Bazkide zerrendarik ere ez du eta, beraz, Iruñea eta Tuterako kontzertuetara joaten direnak hartzen dira erreferentziatzat: 1.700 lagun.

Tasubinsak eta Anfasek jasotako diru-laguntza publikoak (2009-2013)
Kontuen Ganberak Tasubinsa enpresak eta Anfas elkarteak azken bost urteotan jasotako diru-laguntzei buruzko txostena argitaratu du. Laguntzak bi tokitatik jaso dituzte: Nafarroako Enplegu Zerbitzutik eta Pertsonen Autonomiarako Nafar Agentziatik. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, Bildu-Nafarroak bultzatuta.

Tasubinsa sozietate anonimoa da, minusbaliatuak lan-merkatuan sartzeko helburu duena. 1989an sortu zen, Anfasen eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmenak bultzaturik. Enpresaren jabeak Anfas eta ONCE itsu elkartearen fundazioa dira.

Tuterako Udala (2012)
Nafarroako Kontuen Ganberak Tuterako Udalaren fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2012ko aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea.

Tuterako Udealak iaz 34 milioi gastatu eta 35 milioi bildu zituen. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (15 milioi), ohiko ondasun eta zerbitzuak (13 milioi) eta inbertsioak (1,8 milioi). Aurrekontu emaitzak milioi euroko superabita eman zuen.

Nafarroako Kontseilua (2013)
Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena aurkeztu du. Txostenak 2013ko kontuak aztertzen ditu.

Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Zazpi kidek osatzen dute, bost Parlamentuak aukeratuak eta beste biak Gobernuak proposatutakoak. Beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen, kideek ez baitute soldatarik kobratzen, ordain-sariak baizik bileretara joateagatik. Kontseiluaren plantilla organikoan bi lanpostu daude: legelaria eta idazkaria.

Orkoiengo Udala (2013)
Kontuen Ganberak Orkoiengo Udalari buruzko txostena kaleratu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, Bildu-Nafarroa taldeak eginiko eskariaren ondorioz. 2013ko kontuak aztertzeaz gain, azken urteotako bilakaera ere aztertu da.

Orkoiengo udalak Iturgain hirigintza sozietatea du. 1998an sortu zen, etxebizitzak bultzatzeko. Gaur egun, ordea, alokairuan dituen etxebizitza batzuk kudeatu besterik ez du egiten.

Andacelay udal enpresak erositako "preferente"ei buruzko txostena (2011-2013)
Kontuen Ganberak Egues Ibarreko Udalaren Andacelay enpresak erositako partaidetza preferenteen erosketa aztertu du, gaur ezagutarazitako txosten batean. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, PSN taldearen ekimenez. Txostenaren helburua hirukoitza da: batetik, erosketaren dokumentazioa aztertzea; bestetik, eragiketaren gardentasunaz iritzia ematea; eta, azkenik, emaitzaren berri ematea.

Eguesibarreko Udalak 2004an sortu zuen Andacelay enpresa, bereziki herriko hirigintza kudeatzeko.

Subscribe to