Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñerriko Mankomunitateari buruzko txosten bat argitara eman du, Parlamentutik hiru eskaera jaso ondoren: bi PPk eginak, eta bestea PSNrena.Hiru eskaerek Mankomunitatearen kudeaketaren hainbat kontu aztertzeko eskatzen zuten: kontuak, langileen soldatak, eta garraio eta hondakinen kudeaketa, besteak beste.
Eguesibarko Udala hamar kontzejuk osatzen dute. Udalerriak dituen 19.000 biztanleetatik gehienak bi tokitan bizi dira: Sarriguren eta Gorraitzen, hain zuzen. Eguesibarko biztanleria nabarmen handitu da azken urteotan: 2006tik hirukoiztu egin da.
Eguesibarko Udalak bi sozietate ditu, biak hirigintzari lotuak: Andacelay eta Gestión y Promociones Egüés 21-11.
Kontuen Ganberak dioenez, udalak aurkezturiko kontu orokorrak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera. Salbuespen bakarra ondasun-zerrenda da, 1995etik gaurkotu gabe dagoelako.
Txostenak dioenez, Nafarroan 703 toki erakunde zeuden iazko urtarrilean: 272 udal, 348 kontzeju, 65 mankomunitate eta 18 udal elkarte. Beste 141 udal erakunde daude, udalek-eta sortuak: 66 erakunde autonomo, 50 enpresa, 17 partzuergo eta 9 fundazio.
Txostenak gogoratzen duenez, kiroldegia egiteko hirigintza planaren aldaketa Osasunak bultzatu zuten, klubak dituen lur-sailetan. Horren bitartez, Iruñeko Udalak lur-sail bat eskuratu zuen, eta ondoren Gobernuari eman zion kiroldegia egiteko.
Txostenak dioenez, Nafarroako Gobernuak iaz 3.803 milioi gastatu zituen. Diru-sarrerak, berriz, 3.855 milioi izan ziren.
Lizarrako Udalak 10,3 milioi gastatu zuen iaz. Diru-sarrerak, berriz, 11,3 milioikoak izan ziren. Gastuetan langileriarena da handiena: 5,3 milioi. Bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa da, hiru milioirekin. Inbertsioetan 900.000 euro gastatu zen.
Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 8 milioi gastatu zuen, eta 8,3 bildu. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (4,4 milioi), gastu arrunten eta zerbitzuen erosketa (bi milioi) eta inbertsioak (600.000 euro).
Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek lau milioi egin zuten eta zuzeneko zergek 2,7 milioi.
Txostenak dioenez, erakundeak iaz 680.000 euro gastu zuen. Gastu nagusia langileriarena izan zen (460.000 euro) eta bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketak (153.000 euro).
