Skip to main content
Nafarroako toki sektorea (2011)
Kontuen Ganberak Nafarroako toki sektoreari buruzko txostena plazaratu du. Txostenaren helburua da toki administrazioaren egoeraz iritzia ematea, beti ere ikuspegi orokorra eskainiz.

2012ko hasieran, Nafarroan 704 toki erakunde zeuden: 272 udal, 348 kontzeju, 66 mankomunitate eta 18 udal elkarte. Beste 137 erakunde daude, udalek-eta sortuak: 66 erakunde autonomo, 45 enpresa publiko, 17 partzuergo eta 9 fundazio.

Udalen batez besteko biztanleria txikia da: %70 mila biztanletik beherakoa da. Jakina denez, Iruñerriak biltzen ditu biztanleariaren zati nagusia: %54, hain zuen.

Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua (2010)

Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko 2010eko txostena ezagutarazi du. Bertan hiru gai nagusi aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.

Txostenak dioenez, Ikus-entzunezko Kontseilua erakunde publiko independentea da. Irrati eta telebisten erabiltzaileen eskubideak defendatzeaz gain, arloko legedia betetzen dela bermatu behar du. Halaber, biztanleriaren artekari lana egiten du komunikabideen aurrean, gizartearen intereseko gaiak lan ditzaten.

Nafarroako Kontseilua (2010)
Comptos Ganberak Nafarroako Kontseiluaren kontuei buruzko txostena kaleratu du. Bertan aurrekontu kitapena, finantza-egoera eta legezkotasuna aztertzen dira.

Nafarroako Kontseilua aholku-emaile gorena da. Zazpi kidek osatzen dute. Horietako bost Parlamentuak aukeratzen ditu, eta beste biak Gobernuak. Beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bileretara joateagatik ordain-sariak kobratzen dituzte. Kontseiluko plantila organikoan bi lanpostu daude: legelaria eta idazkaria.
Nafarroako Arartekoa (2010)

Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2010eko kontu orokorrari buruzko txostena plazatu du. Txostenak dioenez, erakundeak 956.000 euro gastu zituen, aurreko urtean baino %7 gutxiago. Izan ere, iazko ekainaren hasieratik arartekoaren beraren soldata eta erakundean ari diren gainerakoen soldatak murriztu egin ziren, Nafarroako Gobernuak harturiko erabakiaren ondorioz.  

Subscribe to