Pasar al contenido principal

ASOCEX

2000/03 Ayuntamientos y Junta del Valle de Salazar, 1998

Fecha publicación

Descargar informe completo en archivo PDF

2000/03 Ayuntamientos y Junta del Valle de Salazar, 1998 ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Sarautziko Udalen eta Bailarako Batzordearen egoera aztertu ditu argitaratu berri dituen bi txostenetan. Bietako batek udal eta Batzordearen egoera aztertzen ditu eta besteak Sarautziko udal zerbitzuen antolaketa.

Bailarako udalen egoera ekonomikoa, oro har, ona da. Dirusarrera eta gastuak orekaturik daude eta zor maila oso txikia da. Dena den, Kontuen Ganbarak aurrekontu teknikak eta kontu sistemak hobetzeko gomendio batzuk egiten ditu udalen egoera finantzieroa aztertzen duten txostenetan.

Sarautziko udal zerbitzuen antolaketa aztertzen duen txostenari dagokionez, Kontuen Ganbarak dio Bailarako antolaketa berak eragin handia duela horretan. Izan ere, 1.825 biztanleak bederatzi udaletan daude banaturik. Horretaz gain, mendialdeko herria izateak eta barreiaturik egoteak ere badu eragin handia.

Txostenak emaniko datuen arabera, Sarautziko udal zerbitzuetan 212 milioiko dirutza gastatzen da, biztanleko 116.000 pezeta. Gastuaren ehuneko 46 udalen azpiegiturari aurre egiteko erabiltzen da: langileria (46 milioi), eta ohiko ondare eta zerbitzuak (39 milioi). Udalen azpiegiturari aurre egiteko erabiltzen ez den dirutza, beraz, 114 miliokoa da. Diru hori, gehienbat, mendietan egin beharreko lanetan eta kultur ekitaldietan gastatzen da.

Sarautziko Udaletako dirusarrerak 334 milioikoak dira, biztanleko 183.000 pezeta. Dirutzaren erdia ohian probetxamenduen bidez lortzen da.

Kontuen Ganbarak azaltzen duenez, gaur egun Sarautziko udal bakoitzak zerbitzu gehienak eskaintzen ditu eta komenigarria litzateke zerbitzu horiek guztiak erakunde bakar batek kudeatzea. Toki Administrazioaren Legeak horrelako bailaretan horixe aurreikusi zuen eta, gainera, Saraitzun bada herri guztiak elkartzen dituen eta zeregin hori eskura lezakeen erakundea: Bailarako Batzordea.

Zentralizazio prozesua Idazkaritza, Kontu-hartzailetza, Diruzaintza eta antzeko administrazio zereginetatik hasi beharko litzateke, ondorengo faseetan udal bakoitzak kudeatzen dituen zerbitzu guztiak erakunde bakar baten esku uzteko, batez ere ura, ohian probetxamenduak eta Hirigintza.

Kontuen Ganbarak dioenez, Nafarroako Gobernuak prozesuarekin bat egin beharko luke laguntza eta aholkuak emanez. Hori dena, txostenaren arabera, oso positiboa litzateke Bailarako biztanleriarentzat, udal zerbitzuen kalitatea hobetuko litzatekeelako kostua handitu gabe.