Skip to main content
Asun Olaetxeak Osasunbideko langileriaren kontratazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, Osasunbideko behin behineko langileriaren kontratazioari buruzko txostena azaltzeko. Olaetxeak azaldu duenez, 2016an eta 2017an 43.000 kontratu egin ziren. Azken urteotan kontratuen bataz besteko iraupena handitu bada ere, behin behinekotasun maila %51raino heldu da. Horren guztiaren arrazoi nagusia da Estatuak, azken urteotan, enplegu eskaintzak egiteko murrizketak agindu dituela.

Iruñeko Vedruna ikastetxeko bi talde, Kontuen Ganberan

Iruñeko Vedruna ikastetxeko 1. Batxilerreko bi talde bisitan izan dira gaur Kontuen Ganberan. Etxeko bi leku interesgarrienak erakutsi dizkiegu: barneko patioa eta lehen solairua. Kontuen Ganberaren zereginez informazioa eman diegu eta, ondoren, gure bideoa ikusi dute. Bisita amaitu aurretik, barneko patioan argazkia egin dugu.

Iruñeko Eskolapioen Ikastetxeko lehen Batxilergoko talde bat, bisitan gure etxean

Iruñeko Eskolapioen Ikastetxeko gazte talde bat Kontuen Ganberaren egoitzara etorri dira gaur goizean, etxea ezagutu eta instituzioaren zereginaz ere informazioa jasotzeko. Barneko patioa eta lehen solairua ikusi dituzte eta bisita amaitu aurretik patioan argazkia egin diegu.

"Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa: jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkiak" liburua aurkeztu dugu

Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak "Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoa: jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkak" liburua aurkeztu dute. Liburuak bi erakundeek iaz hitzarmen ekonomikoaz antolatu zuten jardunaldiko edukia jasotzen du. Ekitaldian Uxue Barkos lehendakariak, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariak eta Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariak parte hartu dute. Uxue Barkosek azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuak hitzarmen ekonomikoa biztanleriari ezagutarazteko konpromisoa hartu du, eta liburua borondate horren isla da.

Bihar, kontu orokorrei buruzko txostenaren aurkezpena Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Ogasun eta Finantza Politika batzordearen aitzinean agertuko da bihar, abenduak 19, iazko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia goizeko 9:15ean hasiko da.

Asun Olaetxeak foru sektorearen birmoldaketari buruzko txostena aurkeztu du

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertu da gaur, foru sektorearen birmoldaketari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia Garapen ekonomikoa Batzordearen aitzinean egin da, Geroa Bai taldeak eskatua.

Estatuko kontu auzitegietako ordezkariak Iruñean elkartu dira

Estatuko kontu auzitegietako ordezkariak Iruñean elkartu dira gaur, guztien arteko harremanak sendotzeko eta elkar lana bultzatzeko. Bileran Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak parte hartu du, Estatuko kontu auzitegietako beste ordezkariekin batera. Bileran unibertsitate arloko auditoretza-lana egitea hitzartu dute. Bestalde, instituzio bakoitzak datorren urteko planaren berri eman du.

Gabilondoren hitzaldirako lekurik ez dago

Iñaki Gabilondoren hitzaldirako tokirik ez dago. Sarrera librea zen, aurretik izena emanda. Leku guztiak beteta daude. Hitzaldia arratsaldeko 7etan hasiko da, Iruñeko Baluarteko Camara aretoan.

El letrado José Luis Ezquerro recibe el premio Auditoría Pública

Jose Luis Ezquerro Kontuen Ganberako legelariak Auditoría Publica aldizkariaren saria jaso zuen atzo, Oviedon eginiko ekitaldi batean. Nafarrak Asturiaseko Kontu Epaitegiko presidente Avelino Viejoren eskutik jaso zuen saria. Ezquerrok kontrol instituzioen eta Parlamentuko ikerketa batzordeen arteko harremanak aztertu zituen artikuluan, Ultzamako biogas plantari buruzko batzordean gertaturikoa oinarritzat harturik.

Iñaki Gabilondok liluratu egin zituen Baluarteko aretoa bete zituzten entzuleak

Iñaki Gabilondok liluratu egin zituen atzo Baluarteko Camara aretoa bete zituzten entzuleak. Kontuen Ganberako komunikazio arduradun Fermin Erbitirekin eginiko solasaldian, donostiarrak Iruñeko oroitzapenak, pil-pilean dauden gaiak eta etorkizuna izan zituen hizpide. Gogoeta interesgarriz beteriko bi orduko solasaldia izan zen. Ondoren, Asun Olaetxea Ganberako lehendakariak kazetaritzaren eta auditoriaren arteko loturak nabarmendu zituen. Hasieran zein amaieran, jendeak txalo zaparrada handia eskaini zion itzal handiko kazetariari.

Subscribe to