Nafarroako Kontuen Ganberak "Iñaki Gabilondorekin solasean" ekimena antolatuko du irailaren 20rako, Iruñeko Baluarten. Donostiarrak Kontuen Ganberaren etxean ikasi zuen, bertan baitzegoen Unibertsitate Pribatuaren egoitza. Mikrofonoaren aitzinean izan zuen lehenbiziko esperientzia ere Kontuen Ganbarari dago lotua: ikasleek praktiketan egiten zuten "Cámara de Comptos" irratsaioa, hain zuzen. Hori dena, haren ibilbide profesionala eta Gabilondo itzal handiko pertsonaia dela kontuan hartuz, gure egoitza bisitatzera eta solasaldi batean parte hartzera gonbidatu dugu.
Iruñeko Calasanz ikastetxeko lehen Batxilergoko bi talde bisitan izan dira gurean, Historiako irakaslearekin. Gure etxea erakutsi ondoren, Kontuen Ganberaren zeregina azaldu diegu. Ondoren, bideoa ikusi dute eta, amaitzeko, argazkia egin diegu barneko patioan. Hortxe dituzue lehen taldeko neska-mutilak.
Juan Manuel Fernande epailea, Botere Judizialaren Kontseiluko kide eta Nafarroako Justizia Epaitegi Goreneko presidente ohia gure egoitzan izan dugu, Kontuen Ganberako topaketetan hizlari. Haren ibilbideaz hiz egin digu, eta justiziaren egoera eta erronkak ere hizpide izan ditu.
Nafarroako Parlamentuak, atzoko osoko bilkuran, Ultzamako biometanizazio plantari buruzko ikerketa batzordearen konklusioak aztertu eta onartu zituen. Aipaturiko batzordea Kontuen Ganberak plantaren kudeaketaz eginiko txostena ezagutu ondoren eratu zen.
Joseba Asiron Iruñeko alkatea gure egoitzan izan da gaur, "Kontuen Ganberako topaketak" ekimenean parte hartuz. Horren bitartez, Nafarroako pertsonaiak ekartzen ditugu gure etxera, guk ezagutzeko eta haiek ere ezagutu gaitzaten. Ohi bezala, Komunikazio arduradunak elkarrizketa egin dio Ganberako profesionalen aitzinean. Aurretik, egoitza erakutsi diogu.Irudian alkatea eta Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria, gure etxeko patioan.
Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentura joatekoa zen bihar, Salestarren hirigintza operazioari buruzko txostena azaltzeko. Agerraldia atzeratu egin da, Parlamentuak berak eskatua. Azkenean, martxoaren 27an eginen da, Gizarte Eskubideen Batzordearen aitzinean, goizeko 9:15ean hasita.
Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionarioek datuen babeserako arautegiari buruzko ikastaroa jaso dute, Javier Peña Alonsoren eskutik. Peña Burgoseko Diputazoiko teknologia berrien sailburua da. Kontuan hartzekoa da aipaturiko arautegia martxoaren 25an indarrean sartuko dela eta, bera, administrazio publiko guztiek bete egin beharko dutela.
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertuko da bihar, maiatzak 4, Osasunbideko langileriaren kontratazioari buruzko txostenaren berri emateko. Berriki argitaraturiko txostenak 2016 eta 2017ko langileriaren behin behineko kontratazioa aztertu du. Agerraldia goizeko 9:15ean hasiko da.
Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuan agertu da gaur goizean, Mairagako Mankomunitatearen ur hornikuntzari buruzko txostena aurkezteko. Olaetxeak azaldu duenez, Mairagako Mankomunitateak ura Mairagako urtegitik hartzen segitzea erabaki zuen, Nafarroako Urtegiaren alternatiba larrialdi egoeretarako utziz. Kontuen Ganberako lehendakariak azpimarratu duenez, erabakia ez da ur hornikuntzaren plan zuzendariaren aurkakoa. Dena den, txosten teknikoek ura Nafarroako Urtegitik hartzea gomendatzen zuten, eta Mankomunitateko kideek bestelako erabakia hartu zuten.
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertu da gaur, Salestarren hirigintza operazioari buruzko txostena aurkezteko. Asun Olaetxeak bi kontu azpimarratu ditu: ez dela egokia hirigintza ikastetxe baten lekualdatzea posible egiteko erabiltzea; eta administrazioak arrisku handia hartu zuela Saletarrekin sinaturiko hitzarmenean.
