Skip to main content
Jose Luis Ezquerro legelariak Auditoria Pública saria lortu du

Jose Luis Ezquerro Kontuen Ganberako legelariak Auditoría Publica aldizkariak urtean eginiko lanik hoberenari ematen dion saria lortu du. Ezquerrok kontrol instituzioen eta Parlamentuko ikerketa batzordeen arteko harremanak aztertu zituen artikuluan, Ultzamako biogas plantari buruzko batzordean gertaturikoa oinarritzat harturik.

Erabakia kontu auzitegietako presidenteek hartu berri dute, haiek osatzen baitute aldizkariko kontseilua. Sari emate ekitaldia Oviedon eginen da maiatzean. Nafarrak 4.000 euroko saria jasoko du.

NUPko Esperientziaren Gelako bi talde, Kontuen Ganberan bisitari

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Esperientziaren Gelako bi ikasle talde gure etxe ezagutzera etorri dira gaur goizean. Egoitzaren berri eman diegu barneko patioan; ondoren, solairu nagusian Kontuen Ganberaren zereginak azaldu dizkiegu; amaitzeko bisitariei paratzen diegu bideoa ikusi dute. Bisita amaitu aurretik, argazkia egin diegu etxeko patioan.

Asun Olaetxeak sozietate publikoen zorraz hitz eginen du Parlamentuan datorren asteazkenean

Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentura joanen da datorren asteazkenean, urtarrilak 1, Nafarroako zor publikoa aztertzeko sortu den ponentzian parte hartzeko. Olaetxeak nafar sozietate publikoen zorra eta huts eginiko abalez hitz eginen du, iaz Kontuen Ganberak eginiko txostenean oinarriturik. Olaetxearen agerraldia eguerdiko 12etan hasiko da.

Cuatrovientos ikastetxeko ikasle talde bat, Kontuen Ganberan bisitari

Iruñeko Cuatrovientos Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasle talde bat gurean izan da bisitan. neska mutikoak administrazio eta finantzen goiko zikloa ikasten ari dira. Etxea ikusi ondoren, kontu praktikoak landu dituzte Kontuen Ganberako bi teknikarirekin: Ainara Rodriguez eta Nuria Sarasarekin. Bisita amaitu aurretik, argazki bat egin diegu etxeko patioan, Manu Zugarrondo irakaslearekin. 

Asun Olaetxea lehendakariak 2016ko kontuei buruzko txostena aurkeztuko du bihar Parlamentuan

Asun Olaetxea lehendakariak Parlamentuko Ogasun eta Finantza Politika Batzordearen aitzinean agertuko da bihar, abenduak 20, 2016ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Berriki argitaraturiko txostenak nafar Ogasunaren egoera aztertzen du. Agerraldia goizeko 10etan hasiko da.

Asun Olaetxeak toki sektoreari buruzko txostena aurkeztuko datorren asteartean Nafarroako Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da datorren asteartean, urtarrilak 16, 2016ko Toki Sektoreari buruzko txostena aurkezteko. Txostenak Nafarroako udal eta gainerako toki erakundeen egoera aztertzen du. Agerraldia landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Batzordearen aitzinean eginen da, eguerdiko 12etan hasita.

Iruñeko María Ana Sanz ikastetxeko bi taldek gure egoitza bisitatu dute

Iruñeko Maria Ana Sanz ikastetxeko bi talde bisitan izan dira gure etxean. Kontuen Ganberaren egoitza ikusteaz gain, gure lanaren berri eman diegu. Bisita amaitu aurretik, argazkia egin dugu etxeko patioan.

Asun Olaetxeak Madrilgo Kontu auzitegiaren jokamoldea gaitzetsi du

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak idazki bat idatzi du Madrilgo Kontu Auzitegiaren jokamoldea gaitsesteko. Berriki Kontu Auzitegia Nafrroako Gobernuarekin harremanetanjarri da 2014 eta 2015eko kontu batzuk eskatzeko. Gobernuak ezezkoa emanzio eskaerari, kontuak eskatu eta aztertzeko eskumena Kontuen Ganberarena dela argudiatuz. Asun Olaetxeak ere, komunikabideetara igorritako idazkian, horixe azpimarratu du, Foru Hobekuntzaren 18. artikuluak dioena gogoratuz: diru publikoaren kontrola Kontuen Ganberari dagokiola.

Kontu epaitegietako presidenteek administrazio publikoen kontuak azkarrago emateko eskatu dute

Kontu epaitegietako ordezkariak Madrilen elkartu ziren atzo, kontrol lanari loturiko hainbat gai aztertzeko. Bilera amaituta administrazio publikoen kontuen aurkezpena aurreratzeko eskatzen duen adierazpena jakinarazi zuten. Izan ere, kontrol erakundeetako ordezkariek diotenez, kontuen aurkezpena aurreratzeak diru publikoaren gaineko kontrola erraztu eta hobetuko luke.

Mikel Irujo hizlari, Europari buruzko jardunanaldi batean

Kontuen Ganberak Europari buruzko jardunaldia antolatu du. Etxeko teknikoei zuzenduriko jardunaldian bi hizlari izan dira: Mikel Irujo, Nafarroak Bruselan duen ordezkaria; eta Izaskun Goñi Politika Ekonomikoko zuzendari nagusia. Irujok Europako erronkez eta Nafarroak Europar Batasunean egin dezakeenaz mintzatu da. Izaskun Goñik Europatik datozen funtsen kudeaketa aztertu du.

Subscribe to