Skip to main content
Olaetxea Iruzurraren aurkako bulegoaz mintzatuko da Parlamentuan

Asun Olaetxea lehendakaria Iruzurraren aurkako bulegoaz mintzatuko da gaur, eguerdiko ordu batean, Parlamentuan eginen duen agerraldian. Kontuen Ganberako arduraduna aipaturiko bulegoari buruzko lege proposamena aztertzeko eratu den batzordearen aitzinean hitz eginen du. Iruzurraren aurkako bulegoa sortzeko ekimena Gobernuari babesa ematen dioten lau koalizioek bultzatu dute.

Nazioarteko auditoria-arauei buruzko ikastaroa

Nafarroako Kontuen Ganberako teknikariek nazioarteko ikuskaritza-arauei buruzko ikastaro batean parte hartu dute. kanpoko kontrol erakundeko teknikari batzuk ere Iruñera etorri dira, ikastaroan parte hartzeko asmoz. Antonio Minguillon Balentziako Kontuen Ganberako ikuskariak eman du ikastaroa. Naziaorteko arauak Estatuko kontrol erakundeak bereganatzen ari dira eta hemendik aurrera auditoreek kontuan hartu beharko dituzte. Helburua da, azken finean, kontrol erakunde guztiek gutxieneko batzuk betetzea eta nolabaiteko batasuna lortzea. 

Un grupo de estudiantes del IESO de Elortzibar-Noáin visita la Cámara de Comptos

Elortzibar-Noaingo Institutuko talde bat bisitan izan da gaur Kontuen Ganberan. Barneko patioa eta lehen solairua ikusi ondoren, etxe honetan eginiko txanponen erakusketa eta bideoa ikusi dute. Ondoren, argazkia egin dugu barneko patioan.

Asun Olaetxeak informatikaren kontratazio eta kudeaketari buruzko txostena azalduko du etzi Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da etzi, urtarrilak 11, Nafarroako Gobernuaren informatikaren kontratazio eta kudeaketa aztertzen duen txostenaren berri emateko. Txostena iazko ekainean argitaratu zen. Agerraldia Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia Batzordearen aitzinean eginen da, goizeko 9:30 etan hasita.

Datorren asteartean, agerraldia Parlamentuan hainbat udalen txostenak aurkezteko

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da heldu den asteartean, urtarrilak 31, udal batzuen auditoria aurkezteko. 10.000 biztanletik gorako udalen txostenez gain, beste batzuk ere aurkeztuko ditu:Lerin, Izaba eta Ororbiako Kontzejuarena, hain zuzen. Udaletako kontu-hartzaileek aurkezturiko erreparoez ere mintzatuko da. Eta, azkenik, toki sektorearen egoerari buruzko txosten orokorra ere aurkeztuko du.

Nafarroako Gardentasun Kontseilua lanean hasi da

Nafarroako Gardentasun Kontseiluak sorrera bilera egin zuen atzo, Nafarrako Jauregian, organo sortu berriaren lan ildoak zehazteko. Gardentasun Kontseilua kontrol erakunde autonomoa da, biztanleriak informazio publikoa jasotzeko duen eskubidea bermatu nahi duena. Alde horretatik, biztanleen kexak jasoko ditu, gardetnasunari loturiko lege proiektuez iritzia emanen du, gardentasun egoerari buruzko azterketak bultzatuko ditu eta, azkenik, gardentasuna zabaltzeko prestakuntza eta sentsibilizazio kanpainak eginen ditu. .

Kontuen Ganberak Kontuen Epaitegietako idazkari eta legelariendako jardunaldiak antolatu ditu

Jardunalodien helburua da kontuen epaitegietako idazkari eta legelarien kezka, arazo eta erronkez hitz egitea, hortik aterako den gogoeta guztiendako onuragarria izan daitekeelakoan.

Angel Gonzalez-Malaxetxebarriaren hitzaldia

Angel Gonzalez Malaxetxebarriak hizlari izanen dugu Kontuen Ganberan datorren asteartean, otsailak 14. Malaxetxebarria ikuskaritzan eta diru publikoaren kudeaketan aditua da, ibilbide luzea eginikoa. Price Waterhouseko Ikuskaritzako kudeatzailea izan ondoren, Venezuelan lan egin zuen, Nekazaritza eta Ogasun ministeritzetan. Ondoren, Petrolio Partzuergoko auditore burua izan zen. Azkenik, Munduko Bankuan aritu zen,proiektuen ikuskaritza zuzenduz. Orain auditore eta kudeatzaileen prestakuntza lanetan dabil, hitzaldi eta ikastaroak emanez.

Julio Caro Baroja Institutoko ikasleak, visitan Kontuen Ganberan

Iruñeko Julio Caro Baroja Institutuko ikasle talde bat Kontuen Ganberara etorri da gaur. Bisitaren helburua zen egoitza ezagutzea eta erakundearen zereginetan sakontzea. Dena den, argi dago gaia aurretik landua zutela Ana Beltran irakaslearekin. Izan ere, liburu eder bat ekarri digute opari "ABCDario de la Cámara de Comptos" izenburukoa, Kontuen Ganberari buruzko errefentziez beterik eta dotore ilustraturik.

Parlamentuko Ogasun Batzordeko kideak, Kontuen Ganberan bisitan

Parlamentuko Ogasuneko eta Finantza Politikako Batzordeko kideek Kontuen Ganberaren egoitza bisitatu dute gaur goizean. Parlamentarien helburua zen egoitza ezagutzea eta erakundeko ordezkariekin elkartzea.

Parlamentariek Ansoleaga karrikako etxdeari buruzko informazioa jaso dute: XIII. mendeko eraikina da, Iruñeko zaharrena. Ondoren, Helio Robleda presidentearekin eta Kontuen Ganberako idazkari nagusi, auditore, legelari eta Komunikazio arduradunarekin elkartu dira. Parlamentuak lehendakari kargurako aukeratu berri duen Asun Olaetxea auditoreak ere bileran parte hartu du.

Subscribe to