Skip to main content
Bihar kaleratuko dugu 2016ko kontuei buruzko txostena

Kontuen Ganberak bihar 2016ko kontuei buruzko txostena argitaratuko du. Txostenaren helburua da Foru Ogasunaren egoeraz datuak eta iritzia ematea. Legez egin beharreko txostena da, beharrezkoa Nafarroako Parlamentuak iazko kontuak onartu ahal izateko.

Alfonso Sanchez Tabernero, Kontuen Ganberako topaketetan gonbidatu

Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sanchez Tabernero gurean izan da gaur, Kontuen Ganberako topaketetan hizlari. Horren helburua da Nafarroako politika, gizarte eta kultur arloko pertsonaiak gure egoitzara ekarri eta solasaldi bat egitea, pertsonaia ez ezik ordezkatzen duten instituzioen berri ere jasotzeko. Sanchez Tabernerok, besteak beste, Unibertsitatearen erronkez, unibertsitate irakaskuntzaren oraina eta geroaz, eta kazetaritzaren egoeraz hitz egin du. Aipatzekoa da  Nafarroako Unibertsitateak, egun gutxi barru, Madrilgo klinika zabalduko duela.

Udal montepioaren defiziataren banaketa, aztergai bihar Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da bihar, ekainak 20, udal montepioaren defizitaren banaketari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia eguerdiko 12etan izanen da, Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Batzordearen aitzinean.

Kontu epaitegietako legelarien bilera Iruñean

Kontu epaitegietako hogei bat lagun bildurik daude Iruñean, Kontuen Ganberaren egoitzan, beren zereginez hausnarketa egiteko. Aztertuko dituzten kontuen artean daude hurrengoak: langileriaren kudeaketa, soldatak, epaitegietan peritu edo lekuko gisa egin beharrekoa eta txostenen eduki juridikoa.

Jardunaldiak bihar amaituko dira, Espainiako Kontu Epaitegiko fiskal buruaren  hitzaldiarekin.

Irudian, kontu erakundeetako legelariak gaurko bileran.

Asun Olaetxeak, gaur zortzi, heldu den urteko lan programa aurkeztuko du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzordearen aitzinean agertuko da datorren astelehenean, abenduak 18, heldu den urteko lan programaren berri emateko. Horrez gain, aurten eginiko lana ere azalduko du lehendakariak. Taldeetako ordezkariek lan programan txostenen bat sartzeko asmorik badute, bileran izanen dute hori eskatzeko parada. Kontuen Ganberak bilera egin ondoren ezagutaraziko du 2018ko behin betiko lan programa.

Estatuko kontu epaitegietako ordezkarien bilera, toki administrazioaren kontrola koordinatzeko

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Madrilen elkartu ziren atzo, toki administrazioaren kontrolaren koordinazioaz mintzatzeko. Bileran udalen kontu emate prozesua hobetzeko sistema informatiko berriaz ere ezagutu zuten. Kontuen Ganberaren ordezkaria Asun Olaetxea lehendakaria izan zen.

Asun Olaetxea Ultzamako planta ikertzen duen batzordearen aitzinean agertuko da bihar

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da bihar, Ultzamako biometanizazio plantaz eratu den batzordearen aitzinean. Batzordea Kontuen Ganberak gaiaz argitaratu zuen txostena ezagututa eratu zen. Olaetxearena lehen agerraldia da. Goizeko 9etan dago iragarrita.

Kontratazio publikoari buruzko jardunaldia, Javier Vazquez Matillaren eskutik

Kontuen Ganberan kontratazio publikoa izan dugu aztergai gaur goizean eginiko prestakuntza saioan. Hizlaria Javier Vazquez Matilla izan da, abokatua eta kontratazio publikoan aditua (Europar Batzordean gaiaz arduratzen den aditu taldeko kidea dugu). Kontrata motak aztertzeaz gain, oraingo foru legeaz mintzatu da, eta baita Europako direktibek eta foru lege berriak eskar ditzaketen eskakizunez. Esleipen-irizpideak ere aztertu ditu, eta kontratazio publikoaren erginkortasuna bermatzeko neurri zehatzak.

Asun Olaetxea Nafarroako Ospitale guneko botiken kudeaketaz mintzatuko da Parlamentuan heldu den asteazkenean

Datorren asteazkenean, Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertuko da. Agerraldian Kontuen Ganberak berriki argitaratu duen txosten bat azalduko du: Nafarroako Ospitale Guneko botiken kudeaketa, hain zuzen. Bilera goizeko 9:30etan hasiko da.

Asun Olaetxeak zorrari buruzko txostena azalduko du gaur Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da gaur, Nafarroako erakundeen zorraren bilakaerari buruzko txostena aukezteko. Zorraren bilakaera aztertzen ari den ponentziak eskaturik egin da azterketa. Horren arabera, 2000an Nafarroako Gobernuaren zorra 2.845 milioi zen. 2015ean, berriz, 2.845 milioraino heldu zen. Enpresa publikoen eta fundazionea ere kontua hartuz, 3.322 zor publiko dago. Agerraldia eguerdiko ordu batean hasiko da.

Subscribe to