Kontuen Ganberako teknikariek eta Gobernu eta udaletako teknikari batzuek aurrekontu-egonkortasunari buruzko ikastaro batean parte hartu dute. Ikastaroa Kontuen Ganberan egin da, atzo eta gaur. Ikastaroa Antonio Lopez Finantza Zuzenbideko katedradunak eta Eloy Moran kontu ikuskari galiziarrak eman dute.
Unibertsitate Publikoko EAZ (Enpresen Administrazio eta zuzendaritza) eta Zuzenbidea gradu bikoitzeko ikasleendako ikastaroa amaitu da. Ekimena Kontuen Ganberaren eta Unibertsitate Publikoaren arteko hitzarmenari esker burutu da. Graduko seigarren mailako ikasleei zegoen zuzenduta, eta 25 ikaslek parte hartu dute, bi taldetan banaturik. Kontuen Ganberako zein NUPko arduradunek oso positibotzat jo dute emaitza eta, beraz, hurrengo urteetan ere eginen delakoan daude.
Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako auditoreak hitzaldi bat emanen du gaur Bartzelonan, "Arriskuaren kudeaketa sektore publikoan" lemapean antolaturikoo jardunaldian. Jardunaldia Kataluniako kontu-ikuskarien elkargoak antolatu du. Cabezasek auditoreek udal eta gainerako toki entatateak aztertzerakoan kontun hartu behar dituzten "arrisku-arlo"ez mintzatuko da.
Iruñeko Maria Inmaculada Lanbide Heziketako ikasle talde bat gure egoitza bisitatzera etorri da gaur, Maite Yarnoz irakaslearekin. Kontuen Ganberaren egoitzaren berri jaso ondoren, instituzioaren zeregina azaldu zaie. Ondoren, hori dena azaltzen duen bideoa ikusi dute. Bisita amaitu aurretik, patioan elkartu ditugu argazkia ateratzeko.
Tafallako Politeknikoko bi talde gure egoitzan izan dira gaur goizean, Kontuen Ganberaren berri jasotzeko asmoz. Lehen taldea Administrazio Kudeaketa ziklokoa eta bigarrena, berriz, Administrazio eta Finantza goi mailakoa. Eraikina bisitatu ondoren, kontu-ikuskari batekin elkartu dira, eguneroko lanaren berri jaso eta kontu zehatzak lantzeko. Irudian, goi mailako zikloko ikasleak, kontu-ikuskariarekin.
Iruñeko Maria Inmaculada Lanbide Heziketaren Ikastetxeko ikasle talde bat Kontuen Ganberara etorri da bisitan. Eraikinaren gune nagusiak ikusi ondoren, Kontuen Ganberaren historia eta gaur egungo zereginak azaltzen dituen bideoa ikusi dute. Bisita amaitu aurretik, patioan elkartu ditugu argazkia egiteko.
Heldu den asteartean, urtarrilak 19, Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentura joanen da Foru Administrazioaren bulegoetako garbiketa zerbitzuaren kontratazioaz eginiko txostena aurkeztera. Helio Robledaren agerraldia Lehendakaritza, Barne eta Justizia Batzordean eginen da, goizeko 9:30etan hasita.
San Francisco Javier Alargun elkarteko talde bat gurean izan da gaur goizean, Iruñeko etxe zaharrena ezagutu eta erakundearen berri jaso nahi baitzuten. Barneko patioa eta solairu nagusia bisitatu ondotik, bisitariei jartzen zaien bideoa ikusi dute. Bisita amaitu aurretik, argazki egin diegu etxeko patioan.
La Cámara de Comptos dará a conocer mañana un informe sobre la gestión de la Fundación Itoiz-Canal de Navarra desde su fundación en 2002 hasta su desaparición el año pasado. El informe lo pidió el Parlamento a instanacias del grupo Bildu Nafarroa.
Iruñeko Kondestable jauregian euskaraz mintzatzeko elkartzen den talde bat bisitan etorri zaigu gaur goizean. Xabier Mangado irakasleak lagundurik, gure etxea ezagutzera etorri dira. Barneko patioa eta lehen solairua ikusi ondoren, hitzaldi-aretora joan dira Kontuen Ganberari buruzko bideoa ikustera. Bisitaldia amaitu aurretik, patioan argazkia egin diegu. Hortxe dituzue.