Skip to main content
Udal idazkari eta kontu-hartzaileak Kontuen Ganberan elkartu dira

Nafarroako Udal nagusietako idazkari eta kontu-hartzaileak Kontuen Ganberaren egoitzan elkartu dira. Kontuen Ganberak antolaturiko bileraren helburua zen aurtengo fiskalizazio plana aurkeztea, bereziki udal arloan egin beharrekoa.

Helio Robleda presidenteak ideia bat nabarmendu du: Kontuen Ganberaren kontrola bitarteko egokia izan daitekeela kudeaketa hobetzeko. Ondoren, Jesús Muruzabal auditoreak aurtengo planaren berri eman die eta, azkenik, Nafarroako udaletxeetan martxan jarri nahi den Kostu eta adierazle sistemari buruz hitz egin da.

Helio Robledak “itzalpeko bidesari”ei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidente Helio Robleda Parlamentuko Sustapen Batzordean agertu da, “itzalpeko bidesari”aren bidez eginiko azpiegiturak aztertzen dituen txostena azaltzeko. Bilera hasi aurretik, komunikazio arduradunak horrela laburbildu du txostena.

Itzalpeko bidesariak

Parlamentuko Sustapen Batzordeak bihar "Itzalpeko ordainsari"ei" buruzko txostena aztertuko du

Parlamentuko Sustapen Batzordeak "Itzalpeko ordainsari"ei buruzko txostena aztertuko du bihar, goizeko 10etatan hasiko den bileran. Iazko abenduan kaleratutako txostenaren helburua zen "itzalpeko ordainsari"aren bidez eginiko inbertsioen emaitza aztertzea. Hiru dira: Bideko autobidea, Piriniokoa eta Nafarroako urtegiaren eremuan ureztaturiko eremuak. Txostenak dioenez, 2007-2013 epean Nafarroak 260 milioi ordaindu zituen hiru azpiegituren kanona ordaintzeko. 2013ko kostua 67 milioikoa izan zen, ohiko gastuen %12.

Otsailaren 24an, Iberdrolaren akzioen salerosketa aztergai Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordearen aitzinean agertuko da heldu den asteazkenean, otsailak 24, Iberdrolaren akzioen salerosketari buruzko txostena azaltzeko. Agerraldia goizeko 9:30etan hasiko da.

El martes día 9, comparecencia para explicar el informe sobre la Orquesta Pablo Sarasate

Heldu den asteartean, hilak 9, Helio Robleda Parlamentuko Kultura, Kirol eta Gazteria batzordearen aitzinean agertuko da. Agerraldiaren helburua da Pablo Sarasate Fundazioaren eta Santa Zezilia elkartearen arteko harramanaz berriki eginiko txostena aurkeztea. Aipaturiko bi entitateek Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kudeatzen dute

Hleio Robledak diru publikoaren kontrola hobetzeko neurriak proposatu ditu Madrilen

Kontuen Ganberako presidenteak kontrol erakundeen aldaketaz mintzatu da gaur Madrilen, bertako Jurisprudentzia Akademia eta Kontu Epaitegiak antolaturiko jardunaldian. Helio Robledak azpimarratu duenez, Espainiako kontrol eredua ez da batere egokia oso politizatua dagoelako. Haren ustez, kontuen epaitegien sinesgarritasunak bestelako erakundeak behar ditu: independenteak, teknikoak eta eraginkorrak, kalitate handiko txostenak eginen dituztenak. Halaber, "arrisku handiko kudeaketa-arlo"ek arreta berezia behar dutela esan du: diru-laguntzak, herri-lanak eta hirigintza, besteak beste.

Jorge Urdanoz, bihar hizlari Kontuen Ganberan

Jorge Urdanoz filosofia irakasleak "Kontuen Ganberako topaketetan" parte hartuko du bihar. Ekimenaren helburua da arlo ezberdinetako profesionalak gure egoitzara ekartzea, hemengo teknikariekin hitz egin dezaten. Urdanoz Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da eta politikari loturiko zenbait saiakera argitaratu ditu, azkena "Veinte destellos de ilustración electoral (y una página web desesperada)". Ekitaldia eguerdiko ordu batean hasiko da.  .

Parlamentuak bi sindikatuk eta enpresarien elkarteak jasotako diru-laguntzei buruzko txostena aztertuko du

Heldu den ostegunean, urtarrilak 29, Helio Robleda Parlamentura joanen da sindikatu eta enpresarien elkarteak jasotako diru-laguntzei buruzko txostena aurkeztera. Txostena Parlamentuak berak eskatu zuen, PP talde parlamentarioak eginiko eskaeraren ondorioz. Abenduan kaleratutako txostenak dioenez, UGT eta CCOO sindiaktuek eta CEN enpresarien elkarteak 2011tik 2013ra 54 milioiko diru-laguntzak jaso zituzten. Laguntza horiek enplegua bultzatzeko helburua zuten. Kontuen Ganberak 2012an antzeko txosten bat kaleratu zuen 2008 eta 2012 arteko laguntzak aztertzeko.

Kontuen Ganberako lehendakaria aurkezteko prozedura martxan jarri da

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarrak Kontuen Ganberako hurrengo lehendakaria aurkezteko bidea abiarazi du. Gaurko bileran martxoaren 4ra arteko epea finkatu du parlamentu taldeek hautagaiak aurkez ditzaten. Gogoratzekoa da Helio Robleda lehendakariak otsailaren 18an amaituko duela sei urteko agintaldia. Robledak ez du berriro kargua hartzeko hautagai izan nahi. Otsailaren 18tik, beraz, jardunean ariko da, hurrengo lehendakaria lanean hasi arte.

Telefonicako jubilatu talde bat, Kontuen Ganberan bisitan

Telefonicako jubilatu talde bat gure egoitza ikustera etorri da gaur goizean. Etxea ikusi ondoren, Kontuen Ganberaren zereginak azaldu dizkiegu. Bkisita amaitu aurretik, argazki bat egin diegu barneko patioan.

Subscribe to