Donapeako Administrazioa eta Kudeaketa zikloko bi ikasle talde gure egoitzan izan ziren atzo. Kontuen Ganberaren etxearen ezaugarrien berri jaso ondoren, erakundearen zereginak azaldu genizkien. Ondoren, Kontuen Ganberari buruzko bideoa ikusi zuten. Bisita amaitu aurretik, etxeko patioan argazkia egin genien.
Uxue Barkos lehendakariak "Kontuen Ganberako topaketak" izeneko ekimenean parte hartu du gaur eguerdian. Ekimenaren helburua da Nafarroako arlo ezberdinetako pertsonaiak gure egoitzara ekartzea, guk haiek ezagutzeko eta, aldi berean, haiek ere gu ezagutu gaitzaten. Hasteko, Ganberako komunikazio arduradunak elkarrizketa egin dio lehendakariari, haren ibilbide politikoa eta pil-pilean dauden gai batzuen inguruko iritzia ezagutzeko. Ondoren, funtzaionarioek ere lehendakariari galderak egin dizkiote.
San Fantzisko eskolako haur talde bi bisitan etorri zaigu gaur goizean. Haur Hezkuntzako bigarren kurtsoko berrogei neska mutiko ziren, lau irakaslek lagundurik.
Etxea ezagutu ondoren gure eraikinean eginiko txanponak ikusteko aukera izan dute.
Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakari Helio Robleda Parlamentuan agertuko da datorren astean, erakundeak kaleratu berri dituen bi txostenen berri emateko: Nafarroako toki sektorea eta Iruñerriko Mankomunitatea, hain zuzen. Agerraldia asteazkenean, hilak 14, izanen da, goizeko 9:30etan hasita.
Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidenteak Kontuen Ganberaren egoitza bisitatu du gaur goizean, Antsoleaga karrikako etxea ezagutu eta erakundeko presidentearekin eta teknikoekin elkarrizketatzeko.Aznarezek esan duenez, ahalegin guztiak eginen ditu Parlamentuaren eta Kontuen Ganberaren arteko harremanak ahalik eta estuenak izan daitezen. Kontuen Ganbera egiten ari den lanen berri jaso ondoren, instituzioaren garrantzia azpimarratu du, eta teknikoei kontu publikoen gaineko azterketa zorrotza egiten segitzeko eskatu die.
Iruñeko Eskolapioen ikastetxeko bi talde Kontuen Ganberan bisitari izan ditugu gaur. Batxilergoko lehen kurtsoko ikasleek gure egoitza ezagutzeaz gain, Kontuen Ganberaren berri jaso dute. Amaieran etxeko patioan argazkia egin diegu.
Heldu den astean, 2013ko kontu orokorrei buruzko txostena argitaratuko dugu. Urtero egin beharreko txostenak Nafarroako Ogasunaren egoera aztertzen du: urteko aurrekontu emaitza, zorra, gastu eta diru-sarreren azteketa... Enpresa eta fundazio publikoak ez ezik, bestelako erakundeen gastu eta diru-sarrerak ere aztertu dira: Nafarroako Parlamentua, Kontuen Ganbera, Arartekoa eta Nafarroako Kontseilua.
Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak etzi, irailak 3, ospitaleetako sukalde zerbitzuari buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan. Agerraldia Osasun Batzoarearen aitzinean izanen da, goizeko 10etan hasita. Robledak Kontuen Ganberak ekainean kaleraturiko txostenaren konklusio nagusiak azalduko ditu.
Kontu-ikuskaritzari buruzko aurtengo kongresua Palman eginen da, azaroaren 12tik 14ra. Antolatzaileak bertako Kontu Epaitegia eta Fiasep fundazioa dira. Honez gero, oso aurreratua daukate antolamendua eta izena eman nahi dutenek egin dezakete. Kongresuan Mariano Zufia saria ere emanen da. Sariaren helburua da diru publikoaren kontrolean ibilbide oparo eta luzea egina duen norbaiten lana nabarmentzea
Maria Ana Sanz Lanbide Heziketako ikastetxeko bi talde bisitan izan ditugu Kontuen Ganberan. Barneko patioa eta solairu nagusia ikusi ondoren, erakundearen berri eman zaie. Azkenik, patioan argazkia atera diegu.