Barañaingoa 21.000 biztanleko udalerria da. Bi erakunde autonomo ditu: Lagunak Udal Kirol Zerbitzua eta Luis Morondo Musika Eskola. Horien gastu eta diru-sarrerak kontuan hartuz, Udalak 13,9 milioi gastatu zuen iaz eta 14,1 milioi bildu.
Egues Ibarreko Udalak alkatea buru zuen Andacelay enpresari lursail batzuk eman zizkion babesturiko etxebizitzak bultzatzeko. Horretarako, aipaturiko beste bi enpresa sortu zituen, kide berarekin.
Txostenak dioenez, Gobernuak behar bezala jokatu du laguntzak ematerakoan. Diru jasotzen dutenek gardentasun eskakizunak bete egiten dituzte. Eta barne kontrolaz ere aldekoa da iritzia, kontu-hartzaileek erreparoak aurkezten baitituzte deialdia edo ordainketa egin aurretik, beti ere legediaren aurkakorik ikusten badute.
Nafarroako Kontuen Ganberak iazko kontu orokorrei buruzko txostena plazaratu du. Bertan, ohi denez, nafar ogasunaren egoera aztertzen da, ikuspegi orokorra eskainiz. Txostenak Gobernuaren kontuak ez ezik, elkarte eta fundazio publikoenak, eta Parlamentuaren eta haren menpeko erakundeenak ere biltzen ditu.
Txostenak dioenez, Nafarroako Gobernuak iaz 3.700 milioi gastatu zituen, eta diru-sarrerak oso antzekoak izan ziren.
Txostenak dioenez, Burlatako Udalak 14,9 milioi gastatu eta 16 bildu zituen, udalaren bi patronatuenak ere kontuan hartuz: Kirol eta Musika Patronatuak.
Gastu nagusiak langileria eta beste ohiko gastuak dira: %53 eta %39, hurrenez hurren. Inbertsioetan %4 besterik ez zen gastatu, eta finantza zaman ere portzentaje bera.
Nafarroako Kontuen Ganberak Mendigorriako Udalaren finantza egoera aztertu du. Azterketa Mendigorriako udalak berak eskatu zuen iazko ekainean, udalaren zor handia oso kezkagarria zela argudiatuta.
Kontuen Ganberak ospitaletako sukalde zerbitzuari buruzko txostena kaleratu du. Bildu eta Aralar Nafarroa-Bai parlamentu-taldeek eskatuta egin da azterketa, sukalde zerbitzua batu eta enpresa baten esku utzi zenetik atera daitezkeen konklusioak ezagutzeko: ea hitzarturiko baldintzak betetzen ari diren, enpresak zenbat kobratu duen eta Osasunbideak dirurik aurreztu ote duen.
Nafarroako Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu : 2012ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomendioen jarraipena.
Barañaingo Udalak bi erakunde autonomo ditu: Lagunak Udal Kirol Zerbitzua eta Luis Morondo Musika Eskola. Txostenak emaniko datuen arabera, udalak 13,7 milioi gastatu zituen iaz, eta 14,7 milioi bildu.
Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñerriko Mankomunitateari buruzko txosten bat argitara eman du, Parlamentutik hiru eskaera jaso ondoren: bi PPk eginak, eta bestea PSNrena.Hiru eskaerek Mankomunitatearen kudeaketaren hainbat kontu aztertzeko eskatzen zuten: kontuak, langileen soldatak, eta garraio eta hondakinen kudeaketa, besteak beste.
